(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide-gaitasunak egiaztatzeko beste 110 plaza deitu dira asteartea, 2016.eko abuztuak 30


Lorezaintza, sukaldaritza, industri mantentze eta produktu biozidekin egindako tratamenduen arloetako plazak dira


Lorezaintza, sukaldaritza, industri mantentze eta produktu biozidekin egindako tratamenduen arlokoetako 110 plaza dira.

Nafarroako Gobernuak beste 110 plaza deitu ditu lanbide-gaitasunak egiaztatzeko, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez formalen bidez eskuratu direnak ondorengo arloetan: lorezaintzan, produktu biozidekin egindako tratamenduetan, sukaldaritzan eta industri mantentzean.

Deialdi berri honetan izena emateko epea, Nafar Lansareak egindakoa Hezkuntza Departamentuarekin batera, datorren astean zabalik izango da, irailaren 5etik 9ra. Interesdunek eskaera formalizatu beharko dute Nafarroako Gobernuko erregistroren batean edo, Internet bidez, www.navarra.es webguneko zerbitzuen katalogoan.


Zehazki, 40 plaza deitu dira lorategiak eta berdeguneak jartzeko eta mantentzeko kualifikaziorako; 20 sukaldaritzarako; 20 industria ekipoa mantentzeko eta muntatze mekanikorako; 20 izurriteak kontrolatzeko zerbitzuetarako eta 10 organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuak kudeatzeko.


Prozedura horrek profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko balio du lanbide bat betetzeko beharrezkoak diren gaitasun guztiak dituztela frogatzen denean, lan-esperientziaren eta arautu gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez eskuratutakoak. Egiaztatze hori lanpostuko ebaluazioen, elkarrizketa profesionalen bidez egiten da, eta dokumentazioa aurkeztuz.

Gainera, gaitasun-unitate horiek Lanbide Heziketako modulu zehatz batzuen bidez ere baliozkotu daitezke; hala, titulu bat lortzea erraztu ahalko da, baldin eta gainerako moduluak egiten badira eta LHn sartzeko baldintzak betetzen badira.

2010etik, 1.885 plaza

2010. urtetik, Nafarroako Gobernuak lanbide-gaitasunak egiaztatzeko zenbait deialdi egin ditu, 1.885 plaza guztira, honako hauen kualifikazioetan: mendekotasunarekiko arreta, osasun-larrialdiak, haur-hezkuntza, soldadura eta galdaragintza, ostalaritza eta eraikuntza eta obra zibila.

Prozedura horien plangintzan eta erabakiak hartzeko orduan Egiaztapen Batzordeak esku hartzen du, eta honako erakunde hauetako ordezkariak daude bertan: Nafar Lansarea, Hezkuntza Departamentua, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa