(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tafallako suteak 3.538 hektarea kaltetu ditu, haietatik % 56,71 nekazaritza-azalera da eta % 41,12 basokoa asteazkena, 2016.eko abuztuak 31


Baso-lurren % 80tik gorak birsortze naturalerako gaitasuna du, Ingurumeneko teknikariek egindako balorazioaren arabera


Transcripción textual del video

Iragan ostegunean Tafallako iparraldean piztutako suteak (atzo, asteartea, arratsaldeko azken orduetan itzali zen guztiz ofizialki) 3.538 hektarea kaltetu ditu, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiaren Basozaintzako eta Mendi Zerbitzuko langileek egindako behin-behineko neurketen arabera. 2.006,5 hektarea nekazaritza-lurrak dira, 1.455 basokoak eta, gainerakoa, 76,5 hektarea, azpiegiturei dagozkie. Azkenean kaltetutako azalera suteak lehen 14 orduetan izandako garapenarekin bat dator ia.

Sutearen aireko irudia.

Iragan ostegunean Tafallako iparraldean piztutako suteak (atzo, asteartea, arratsaldeko azken orduetan itzali zen guztiz ofizialki) 3.538 hektarea kaltetu ditu, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusiaren Basozaintzako eta Mendi Zerbitzuko langileek egindako behin-behineko neurketen arabera. 2.006,5 hektarea nekazaritza-lurrak dira, 1.455 basokoak eta, gainerakoa, 76,5 hektarea, azpiegiturei dagozkie. Azkenean kaltetutako azalera suteak lehen 14 orduetan izandako garapenarekin bat dator ia.

Bestalde, Suhiltzaileen Zerbitzuak egindako aurretiazko txostenak sutean jarraitutako jarduera jasotzen du. SOS Navarran A-15eko erdibitzailean sute bati buruzko abisua jaso ondoren, 11:53an, Tafallako parkeko suhiltzaileak joan ziren bertara, eta 12:26an, sutea itzali ezin zutenez, Basoko Suteen Brigadari (BRIF) laguntza eskatu zioten.


Hortik aurrera, baliabideak mugiarazi egin ziren; hala, SOSi abisua pasa eta bi ordu baino lehenago jadanik 60 suhiltzaile baino gehiago, lurreko 13 ibilgailu, aireko 4 eta postu aurreratuko unitatea (OMA) esku hartzen ari ziren. Epe horren barnean ere eskatu zitzazkion Ministerioari (13:23an) aireko baliabideak. Lehen fase horretan, sua oso bizkor zabaldu zen, lau ordutan 8 kilometro, eta 12 kilometroko perimetrora heldu zen; arrazoi hori zela-eta, 17:20an (BRIFi abisua eman zitzaionetik bost orduko epean) Larrialdien Unitate Militarraren (LUM) esku hartzea eskatu zen.

Sutearen arrazoiei dagokienez, Ingurumena Babesteko Brigadaren lehen azterketen arabera, sua A-15eko erdibitzailean sortu zen, 54. kilometro-puntuan, iparraldeko noranzkoan, eta mendebaldera zabaldu zen ilaun gori bat zela eta. Zigarro-punta bat izan zitekeen jatorria (tokian bertan hiru topatu ziren), nahiz eta Foruzaingoak ikerketa zabalik duen eta beste aukera batzuk baztertzen ez dituen.

Foruzaingoak salaketa bat aurkeztu behar duten kaltetuei gogorarazi die lur-zatiaren katastro-orrialde bat aurkeztu behar dutela (eskriturena, Sitna…), kalteen balorazio bat (aseguruaren bidez edo partikularki) eta xehetasun argazkiak eta panoramikoak.

Erreklamazioak Tafallako Foruzaingoko komisarian bideratzen ari dira. Interesdunek informazioa 948704265 edo 948 202920 telefono-zenbakietan eska dezakete.

Nafarroako Gobernuko baliabideen "aparteko" jarduera

Nafarroako Gobernuko bileraren ondoren, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumontek prentsaurrekoa eman du, eta bertan suteak kalte pertsonalik eragin ez izanagatik pozik agertu da, nahiz eta atsekabetuta egon sortutako kalte materialengatik eta ingurumenean sortutakoengatik.

Gainera, kontseilariak Suhiltzaileen Zerbitzuaren jardueraren kronologia ezagutarazi du, eta adierazi du kronologia horrek beharrezko baliabideak erabili direla egiaztatzen duela. Alde horretatik, Suhiltzaileen Zerbitzuaren, Babes Zibilaren eta Foruzaingoaren jarduera "apartekoa" izan dela esan du sutea itzaltzeko lanetan, kontuan hartuz, gainera, ezbeharrak zer-nolako dimentsioa hartu zuen: "Azken hamarkadetan izandako handiena".

Datorren ostegunean, hilak 8, Puiun bilduko dela iragarri du ere kaltetutako udalerrietako alkateekin, eta bertan izango dira, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos, Landa Garapeneko, Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde eta Beaumont bera ere.

Ingurumenaren balorazioa

Ingurumenaren balorazioari dagokionez, aipatu behar da astelehenean sei toki-erakundetako lursailak ukitu dituen zonaldea aztertzeko lanak hasi zirela (Puiu, Garionain, Barasoain, Añorbe, Artaxoa eta Tafalla).

Une hauetan jasotako informazioarekin ari dira lanean, eta, horregatik, ondorio guztiak zuhurtasunez tratatu behar dira, baina batutako datuen lehen azterketa batetik (Mendien Zerbitzuak egina) ondorioztatu daiteke ezbeharrak 3.538 hektarea kaltetu dituela, 2.006,5 nekazaritza-lursailetakoak eta 1.455 basokoetakoak.

Kaltetutako nekazaritza-azaleratik, ia guztia, 1.943 hektarea belar-soroen lurrak dira, 32 landare aromatikoak, 16,3 olibondoak, 9,65 almendrondoak, 5,3 mahastiak eta 0,18 baratzak. Basoko azalerari dagokionez, 1.455 hektareatatik 928 hektarea, hau da, % 63,8 sastrakek eta larreek betetako lurrak dira, % 17 pinuaren birpopulazioa duten lurrak (alepo pinua bereziki) eta gainerako % 19,2 (281 hektarea) abarizti eta hariztiak.

Kaltetutako landaretza-motak eta suteak sutearen zati ezberdinetan zuen indarra kontuan hartuz, kaltetutako basoko lurren % 80 inguruk berriz hazteko edo naturalki birsortzeko gaitasuna izango duela kalkulatzen da. Abarizti, harizti eta hostozabalen kasua da.

Ustez, ezbeharraren lehen orduetan erretako masek berriz hazteko gaitasun handiagoa izango dute, haizearen ondorioz sutea oso bizkor pasa zenez bertatik, azalagotik kaltetzea ekarri zuen. Nolanahi ere, haizearen indarra gutxitu ondoren su-garrek hartutako zuhaitzak kalte handiagoa jasan dute, eta horrek berriz haziko ez direla esan nahi ez badu ere, kezka handiagoa dago.

Alepo pinuaren birpopulatzeari dagokionez, espezie horren ezaugarria da basoko suteei egokitzeko duen ahalmena, pinaburuen irekieran eta pinazien sakabanaketan gauzatzen dena, zuhaitzak tenperatura handiera heltzen direnean: hala, basoko masa era naturalean birsortzen da.

Aste honetan zehar, beratik bertara datu gehiago batzen jarraituko da, eta aztertu egingo dira lursailen gainean izan duen kalte-maila erabakitzeko asmoz, udal-mugarte bakoitzean landaretza-motaren arabera kaltetutako azalera jakiteko, eta lehengoratzeko egin daitezkeen etorkizuneko jardueren lehen aurreikuspen bat egiteko.

Gainera, su hartutako nekazaritza-lurretan izandako eragina aztertzeke dago, bai eta kaltetutako lastategiak ere, eta beharrezkoa da ere nekazariek beraiek emandako datuak batzea jasan izan ahal dituzten kalteak baloratzeko eta jakiteko zer laborantza zeuden babestuta nekazaritza-aseguruen bidez eta zein ez.

Abelburuei dagokienez, ez zen kalterik izan, erreskatatu ahal izan ziren eta ganadua eta ardiak inguruko ustiapenetatik atera ahal izan ziren.

Mila bat pertsona itzaltze-lanetan

Sutea itzaltzeko lanetan zuzenean edo beste zeregin batzuetan (logistika, euskarria, kontrola…) zenbat pertsonak parte hartu zuten kalkulatzea ezinnezkoa bada ere, mila bat izan zirela uste da, kontuan hartuz hasi zenetik atzo itzali zen arte, Nafarroako 200 suhiltzailek, LUMeko 220 pertsonak, 24 basozainek eta Mendi Zerbitzuetako teknikariek, Foruzaingoko hiruogei bat agentek, DYA, Gurutze Gorriko langileek, kaltetutako udalerrietako herritarrek eta boluntario gisa aritutako beste zenbait pertsonak parte hartu dutela.

Baliabide materialeei dagokienez, ondorengoek parte hartu dute: Nafarroako Gobernuko 3 helikoptero, 13 autoponpa eta 2 makina astun, LUMeko 16 autoponpa eta Ministerioaren 3 hegazkin eta 2 ur-hegazkin.

Suhiltzaileen Zerbitzuko txostenaren arabera, sutea oso bizkor garatu zen hasieran haizearen abiaduragatik (35 km/h-ko abiadura), landare-erregaia lehorra egoteagatik eta tenperatura altuengatik; hala, lau ordutan suteak 8 kilometro hartu zituen. Baldintza horiek eta sutearen perimetroaren luzerak, 12 kilometrotik gora, sua egonkortzeko lanak oztopatu zituen hurrengo eguneko goizaldeko lehen orduetara arte.

Sutea mendean hartzen hasi ziren arratsaldean eta gaueko lehen orduetan nekazariek egindako suebakiengatik, suhiltzaileen eta LUMen lanagatik, bai eta basozainen eta boluntarioen parte hartzeagatik ere. DYAk eta Gurutze Gorriak logistika-lanetan eta osasun-euskarri modura emandako laguntza ere azpimarratu behar da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa