(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztuaren ondoren 20 pertsona hil dira orain arte Nafarroan aurten izandako trafiko-istripuetan, 2015ean baino bi gehiago osteguna, 2016.eko irailak 1


Zauritutakoen zifra % 13 jaitsi da, eta arinena, berriz, % 85 hazi da


Abuztuan bi pertsona hil dira Nafarroan trafiko-ezbeharretan eta, horrenbestez, aurten orain arte 20 heriotza izan dira Foru Komunitateko errepideetan eta hiriko kaleetan, 2015ean epe berean izan zirenak baino bi gehiago (18).

Bestalde, Nafarroako Gobernuko behin-behineko balantzearen arabera, trafiko-istripuen ondorioz zauri larriak izandako pertsonen kopurua % 13 jaitsi da epe honetan; 2015eko abuztura arte 77 izan ziren, eta 67, berriz, atzo arte. Zauritu arinen kopurua, berriz, % 85 hazi da, 291tik 537ra.

Zauritu arinen pertsonen igoera hori, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, biktimak izan dituzten istripuen kopuru handienarekin bat dator, % 67 igo dena. Guztira, aurten, Nafarroan 2.819 ezbehar zenbatu dira errepideetan orain arte: 20tan hildakoak izan dira eta 481 kasutan, zaurituak. 2015eko epe berean, 2.433 ezbehar zenbatu ziren, 18tan hildakoak izan ziren, eta 288tan, zaurituak.

Bi hildako, abuztuan

Aipatu den moduan, abuztuan bi pertsona hil dira trafiko-istripuan: lehenengoa, Iruñean harrapatu zuten oinezkoa, eta bigarrena, Lakuntzan motorzale batek furgonetaren baten aurka jo ondoren. Aurten, oraingoz, bost oinezko hil dira ibilgailuren batek harrapatuta, eta sei motorzale.

2015eko abuztuan hiru pertsona hil ziren Nafarroan gertatutako trafiko-ezbeharretan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa