(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak irailaren 10ean 36ko kolpe militarraren ondoren Nafarroan errepresaliatutako irakasleak omenduko ditu ostirala, 2016.eko irailak 2


Iruñeko San Jose plazan egingo den ekitaldia hitzaldi-ziklo batekin osatuko da


Nafarroako Gobernuak irailaren 10ean bere lana betetzeagatik frankismoaren errepresioa jasan zuten 300 irakasle baino gehiago omenduko ditu. Iruñeko San Jose plazan izango da ekitaldia, toki horretan baitzegoen lehengo Irakasle Eskola Normala.

Ekimena Foru Gobernua Memoria Historikoaren arloan egiten ari den jardueren barnean sartzen da eta, zehazki, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria jasandako biktimen aitortzarekin eta erreparazioarekin lotutakoetan. Finean, kontua Institutuko eta Eskola Normaleko irakasleen oroitzapena erreparatzea, aitortzea eta duin egitea da, bai eta nolabaiteko errepresaliaren bat pairatu zuten lehen irakaskuntzako ikuskatzaileena ere: fusilatzea, espetxea, garbiketa, errepresio ekonomikoa edo erbestea.

Ekitaldian Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos izango da, omendutakoen senideek parte hartuko dute, eta oroitzapenezko plaka bat estalgabetuko da. Halaber, panel bat erakutsiko da hil zituzten 33 irakasleekin, eta haien izenak txistuen soinupean irakurriko dituzte.

Hitzaldi-zikloa

Gainera, hitzaldi-ziklo bat programatuta da irailak 6, 8 eta 14rako, 10:00etan, Nafarroako Artxibo Orokorrean. Kolpe militarraren aurretiko urteetako eta diktadurako hezkuntza-egoeraren alderdiei buruz ariko dira.

Hala, datorren asteartean, hilak 6, Emilio Majuelok Nafarroako irakasle-ikasketen bokazio soziala azalduko du (1931-1936), eta garai errepublikanoan hainbat sektore sozialek erakutsitako arrasto erreformistak irakaskuntzaren eta kulturaren arloan izandako oihartzuna; egoera hori herri eta hirietan ekindako ekimen partikularren askotariko ekimenetan islatu zen irakaskuntza-sektorean hobekuntzak egin ahal izateko. Emilio Majuelo NUPeko Historia Garaikidearen irakaslea da, eta Nafarroako errepresioaren Memoria Historikoko Funts Dokumentaleko ikertzaile eta zuzendaria gerra zibilean eta frankismo garaian (1936-1975).

Ostegunean, hilak 8, Reyes Berruezok, Hezkuntza Zientzietako doktoreak eta erretiroa hartutako NUPeko katedradunak (Hezkuntzaren Teoria eta Historiaren arloan), hezkuntza-proiektu errepublikanoko errepresioari buruzko hitzaldia emango du, eta asteazkenean, hilak 14, Marysa Navarrok, Darmouth College-ko (AEB) Historiako Irakasle Emerituak eta Frantzian nahiz Uruguain erbestean bizitako Vicente Navarro hezkuntza-ikuskatzailearen alabak erbesteko esperientziari buruzko kontaketa egingo du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa