(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Amerikan izandako euskal artzainen ahaleginaren eta hobetzeko grinaren eredua azpimarratu du ostirala, 2016.eko irailak 2


Haien ordezkariak Tronuaren Aretoan hartu ditu gaur eguerdian


Artzain bat Lehendakariari lepoko bat lotzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek, Amerikan izandako Euskal Artzainen Elkarteko ordezkariei Tronuaren Aretoan egindako harreran zehar, artzainei "beraien lan-bizitza guztian" Foru Komunitateko gizarte guztiari egindako ekarpena eskertu die, bai eta "guztioi ematen diguzuen ahalegin eta hobetzeko grinaren eredu bikain" horrengatik ere. Ekitaldi horretan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok ere parte hartu du.

Uxue Barkos gustura agertu da Nafarroako Gobernuak Amerikako Euskal Artzainen Elkarteko kideei eskainitako harreran parte hartu izanagatik. Elkarte horretan "beharrak jota gure lurretatik kanpora joan behar izan zuten gure seme asko batzen dira; pertsona horiek, denbora eta distantzia beren alde izan ez arren, gure lurrarekiko, bertako hizkuntzarekiko eta kulturarekiko erroei eta maitasunari eutsi diote".

Tronuaren Aretoak "bere ateak ireki dizkio gaur, ohore guztiekin, gure herriko historiaren orrialde baliotsuenetariko bat idatzi duzuen pertsona-talde bati, eta giza nahiz gizarte bertute onenen adierazgarri zarete", aipatu du Uxue Barkosek.


Harreran parte hartutako pertsonen taldeko argazkia. ( irudia handitu )

"Amerikako euskal artzainek lan oso gogorra egin duzue, baldintza oso zailetan, eta adorez, erantzukizunez eta leialtasunez egin duzue beti. Ahaleginaren eta sakrifizioaren, adorearen eta zintzotasunaren eredu argia zarete guretzat", adierazi du Lehendakariak; Barkosentzat, "ideia paregabea da zuek protagonistak izan zareten halako esperientzia garrantzitsu bat bizirik iraunarazten duen elkartea bat edukitzea, eta urtero festa batean biltzea, gure geografiako tokiren batean, oroitzapenak nahiz berrikuntzak partekatzeko eta Nafarroako gizarte guztiaren omenaldia jasotzeko". Alde horretatik, gogora ekarri du larunbatean Izaban bilduko direla, "Urrinean Biltruk" goiburuarekin, urruti egonda ere bat eginda Erronkariko euskaran, "urruti izan arren elkarren artean dagoen batasuna frogatzeko", eta jardunaldi bikain bat igaro dezaten opa die.

Ekitaldian elkarteko ordezkari Laura Igantzik eta Ana Maria Marin idazleak esku hartu dute, eta opariak trukatuz eta taldeko argazki batekin amaitu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa