(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak 90.000 euroko diru-laguntza emango du film laburrak eta ertainak egiteko astelehena, 2016.eko irailak 5


Zuzendari nafarra duten eta % 50 gutxienez Foru Komunitatean filmatutako ekoizpenek jaso ahalko dituzte laguntzak


Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzen deialdi bat abian jarri du (90.000 euro) film laburrak eta ertainak ekoizteko 2016an. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 6ra arte zabalik izango da.

Deialdiaren oinarriek ezartzen dutenez (gaur, asteleheneko NAOn argitaratuak), diru-laguntzak fikziozko obren, dokumentalen, esperimentazioko edo animaziozko obren ekoizpenerako dira, 60 minutu baino gutxiago irauten dutenak, eta zinema-aretoetan, telebistan edo Interneten erakusteko direnak. Haiek eskuratzeko, proiektuko zuzendaria nafarra edo 2015a baino lehen bertan erroldatuta izatea eskatzen da, eta filmazioaren % 50 gutxienez Foru Komunitatean egitea.

Laguntzen zenbatekoa proiektuko aurrekontuaren % 50era heldu ahalko da (27.000 euro, gehienez ere), eta honako hauek ordaintzeko erabiliko dira: soldata-kostuak, ekoizpenerako beharrezko langileen gizarte segurantza, haien mantentze gastuak, ostatua eta joan-etorriak, kanpoko baliabideen kontratazioa (ekipoak eta baliabide materialak alokatzea eta baliabide profesionalak kontratatzea), eta proiektuan sartutako jarduerak zabaltzeko gastuak eta sustapeneko materiala egiteko gastuak.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko (2016ko abenduaren 9a baino lehen hasiko beharko dira, eta 2017ko urriaren 31rako amaituta), honako hauek hartuko dira kontuan: ekoizpenaren kalitate artistikoa eta interesa, haren bideragarritasuna eta koherentzia ekonomikoa, Nafarroan filmatutako portzentajea, inplikatuta dauden Nafarroako enpresa-baliabideak eta giza baliabideak, proiektuaren interesa Nafarroako kultur ikuspegiko eta ikus-entzunezko arteen egungo testuinguruko berrikuntzari, egokitasunari, eraginari eta garrantziari dagokionez, eta euskararen erabilera nahiz presentzia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa