(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak eskola-jazarpenaren aurka egiteko prebentzioko eta jarduteko Laguntza programa abian jarri du asteartea, 2016.eko irailak 6


Ostegunean informazio-saio bat egingo da Departamentuan Psikologiako irakasle José María Avilésen eskutik


Hezkuntza Departamentuak eskola-jazarpenaren aurka egiteko prebentzioko eta jarduteko Laguntza programa abian jarri du; horretarako, informazio-saio batzuk antolatu ditu irailaren 8rako, osteguna, 09:30etik aurrera eta 17:30etik 19:30era. Hezkuntza Departamentuan emango ditu Valladolideko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Psikologia Departamentuko eta Parquesol BHIko irakasle José María Avilés Martínezek.

Ekitaldia planaren fase pilotuaren barnean dauden zuzendaritza-talde eta irakasleentzat da (Valtierrako Félix Zapatero HI, Cortesko Cerro de la Cruz HI, Altsasuko San Miguel I BHI, Iruñeko San Cernin ikastetxea, HuartekoVirgen Blanca, Iruñeko Padre Moret Irubide BHI eta Burlatako Regina Pacis-Amor de Dios), eta honako helburu hau du: haren garapena hastea, berdinen arteko jazarpeneko fenomenoaren aurrean prebentzio eta ebazpeneko esku hartzea jakitea, eta ikasgeletako jazarpen eta ziberjazarpenaren garrantzi errealari eta ondorioei buruz sentsibilizatzea.

Laguntza programa, alde batetik, eskola-jazarpenaren arazoari erantzun orokor bat emateko beharrean oinarritzen da, eta bestetik, Bizikidetzarako Aholkularitzak fenomeno horren aurkako esku hartzean izandako ibilbidean, Hezkuntza Departamentuak 2005etik jorratzen duena hezkuntzako Aholkularitzaren eta Ikuskaritzaren bidez.

Hezkuntza Departamentuak fenomeno horri aurre egiteko era egokiena prebentzioa dela uste izan du betidanik, honako hauetan oinarritutako prebentzioa: komunikatzeko trebezien eta gatazken kudeaketaren garapena; emoziozko gaitasunak; aginpide demokratikoko estrategiak, eta errespetu nahiz enpatiako balioen hitzarmena bizikidetza-arauetan. Gaur egun aurrera pauso bat emateko beharra egiaztatu da, eta jazarpenari zero tolerantziako estrategia bat antolatzea.

Hezkuntzako iturriek adierazten dutenez, Laguntza proiektua ikastetxe estandar batean aplikatzeko prestatutako proiektu bat da, baina behar besteko malgutasunarekin planteatuta ikastetxe bakoitzak bere behar eta errealitateetara egokitu dezan. Alde horretatik, gida bat da ikastetxeek, bizikidetzarako batzordeen bidez, beraien prebentzio-proiektu propioa zehaztu dezaten edo esku hartu dezaten eskola-jazarpena dagoenean, ikasgela barnean nahiz kanpoan bere kontzientziazio-kanpaina egiteko askotariko aukerekin, bai eta eman beharreko pausoekin ere jazarpen-egoera bat hautematen denean.

Ikasturte honetan zazpi ikastetxek aplikatuko dute Laguntza programa Departamentuko Bizikidetzarako Aholkularitzaren laguntzarekin. Programaren aplikazioa ebaluatu ondoren, Nafarroako gainerako ikastetxeetara zabalduko da. Zentro bakoitzeko programaren koordinazioa prestatutako irakasleek egingo dute eta, horretarako, eskola-jazarpenari buruzko 35 orduko prestakuntza-ikastaro bat prestatu da; gai horretan interesa duten irakasleentzat da, eta bertako edukiek zentroan prebentzio, esku hartze eta sentsibilizazioko estrategiak dinamizatzeko gaitasunak emango dizkiote.

Nafarroako ikasleen % 6ri eragiten dio ia

Hainbat azterketek adierazten dutenez, ikasleen % 3 eta % 5 artean dago eskola-jazarpena edo tratu txar larria eskolakideen aldetik. Save the Children erakundeak 2015ean egindako azterketan, Hezkuntza Departamentuak parte hartu zuen, fenomeno horrek apur bat gora egin duela ikus daiteke, eta Nafarroan % 5,9koa dela, hau da, autonomia erkidego guztiak aintzat hartuta, ehuneko txikiena. Iazko ikasturtean Bizikidetzarako Aholkularitzan 130 kasu erregistratu ziren.

2005ean sortua, Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzarako Aholkularitzaren eginbeharrak, besteak beste, jazarpen-kasuetan ikastetxeak eta familiak babestea da prebentzioari eta esku hartzeari dagokionez. Indarrean dagoen legeriaren arabera, ikastetxeek bizikidetza-plan bat egiteko betebeharra dute, eta prebentzioa nahiz esku hartzea jasoko dira bertan, izan daitezkeen jazarpen-kasuen aurrean. Esku hartzeko protokolo bat dago, eta hura aplikatzeko, ikastetxeek Hezkuntzako Ikuskaritzaren eta Bizikidetzarako Aholkularitzaren laguntza dute. Hezkuntza-komunitateko kideren batek eskola-jazarpeneko kasu bat hautematen duenean, zentroko zuzendaritzari jakinarazten zaio formalki, eta azken horrek jazarpen-protokoloa aktibatzen du. Arazoaren identifikazioa jazarpen modura teknikoa izan behar da, eta profesional-talde batek egindako ikerketa-prozesu bat eskatzen du gertatzen den tokiaren testuinguruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa