(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santa Crizek Nafarroako hiri erromatar batek I. eta V. mendeen artean izandako bizitzaren sekretuak argitzen ditu


asteartea, 2016.eko irailak 6


Jendeak ibilbide bat egin dezake eta, haren bidez, forotik berreskuratutako monumentuen hondakinak ikus daitezke eta ehorzketa-ohiturak ezagutu


Herrera eta Elizalde kontseilariak, Eslabako alkatearekin, aztarnategian. ( irudia handitu )

Gaurtik aurrera arkeologia maite duten pertsonek Santa Crizko aztarnategia bisitatu ahalko dute, berriki Kultur Intereseko Ondasuna izendatu dutena. Hiri erromatar horren hondakin arkeologikoen indusketa-obrak eta jendeak bisitatzeko egokitzapeneko obrak (Eslaban kokatua I. eta V. mendeen artean loretan zegoena), gaur inauguratu dira formalki honako agintari hauek bertan zirela: Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde eta udalerriko alkate Ignacio Barber.

Aurri arkeologikoak finkatu ondoren, haien artean zutik jarritako hiru zutabe nabarmendu behar dira, eta bisitariak hartzeko eta joan-etorrian ibiltzeko guneak ere egokitu dira. Hemendik aurrera, foroko hondakin artean ibilbide bat egin daiteke autogidatutako interpretazio-bide baten bidez, honako hauei buruzko informazio-taulekin: hiria, bertako lurraldea, gune publikoak, berreskuratutako monumentuen hondakinak eta ehorzketa-ohiturak, ingurune natural erakargarri baten barnean.

Bere jatorrizko izen latinoa zein den jakin ez arren, aztarnategi arkeologiko honen hiri-izaera beti argi gelditu da bertako hondakinen monumentaltasunagatik eta aztarna epigrafiko ugariengatik, Nafarroan ugarienak direnak. 1917tik jadanik ezaguna, hiri erromatarrean zenbait indusketa egin izan dira 90eko hamarkadatik gaur arte, eta bereziki, 2006tik 2015era bitarte, 2005-2006an idatzitako Gidaritza Planetik aurrera batez ere, hiria berreskuratzea bilatzen zuena eta haren balioa nabarmentzea.


Aztarnategiaren ikuspegi bat. ( irudia handitu )

Urte horietan, lan arkeologikoetan 717.390 euro inbertitu dira, eta kopuru horretatik, 500.000 kudeatu dira Kulturako Zuzendari Nagusiaren, Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko fundazioaren eta Eslabako Udalaren artean izenpetutako hitzarmenari esker, A-21 Autobia Pirinioetako Autobiaren eraikuntzari lotutako kultur ekimenen barnean, Autovía del Pirineo, S.A. ABEEk babestutakoak.

Esku hartze arkeologikoa

Esku hartze arkeologikoak hiriko bi gune garrantzitsuenetako hondakin partzialak hobitik atera ditu. Alde batetik foroa, edo plaza publikoa, hiriko gune nobleena, bertan baitaude bizitza komertziala, juridikoa eta erlijiosoa eta han daude alboko galeriak eta erdiko gune irekia. Toki horretatik sartu ahal izan da bereziki kriptoarkupera edo iparraldeko erdi lurperatutako galeriara, foroa eraiki zen gaineko lurraren malda arintzeko asmoz sortu zena, foroaren inguruko zutabediaren eraispena jasotzen duena, eta ziur asko ere haren gainean eraikita zegoen eraikinarena ere. Eraispen horietatik hiru eskulturaren hondakinak berreskuratu dira, eta haien artean marmolezko togadun baten gorpua azpimarratu behar da, tamaina naturalekoa, bai eta estilo korintiarreko hamaika kapitel ere. Jakina da, togaduna zizelkatzeko erabilitako marmola Hispaniatik ez zela etorri, Italiatik baizik. Gainera, oso zatikatuta dagoen marmolezko bigarren estatua bat ere badago, naturalean tamaina handiagoa duena, eta jainkotutako enperadore bati dagokio.

Foroan egindako indusketetan, halaber, hainbat elementu arkitektoniko azaldu dira: zutabe-fusteak, pilak, moldura eta iztuku askotariko harlanduak, geometriak eta loretxoak bereziki ikus daitezkeen apaingarri piktorikoak. Ponpeiako pigmentu gorriarekin egindako bilduma oso interesgarriak dira, beltza, berdea eta urdina ere erabiliz; azken kolore hori garai hartan topatzea ez zen erraza, Ekialdetik edo Egiptotik ekartzen den, eta horrek, dagoeneko, hiriaren aberastasuna erakusten du.

Induskatutako beste gunea hiriko nekropoli edo hilerria da, eta han egiten ziren errausketen hondakinak aurkitu dira bertan, bai eta bertako monumentuen mausoleoak ere; haietako bat partzialki berreraiki da indusketan topatutako elementu arkitektonikoetatik abiatuz.

Nekropolian etxeko bizimoduaren objektu batzuk ere topatu dira: ileko orratz asko; errauts-kutxatilak (helduleku txiki bateko zeramika gorriarekin egindako ontzitxoak, 25 cm luzekoa), eta haietatik gehienak hautsita daude, nahiz eta bat osorik egon; gizakien hondakinak eta oso arreo gutxi (erromatarrek, egipziarrek ez bezala, esaterako, ez zituzten hildakoak beren gauzekin lurperatzen). Eraztun txiki bat agertu zen, ordea, eta baita, sarritan, bertan utzitako txanponak ere Caronteren zerbitzuak ordaintzeko, arimak azpimundura eramaten zituen ontzi-zaina.

Errekuntza-hondakinak ere agertzen dira eta, haiei esker, errausketa mausoleoan bertan ez zela egiten jakin daiteke, handik kanpo baizik, eta gero hondakinak nekropolira eramaten zirela txondarraren zatiarekin.

Gainera, libazioen hondakinak ikus daitezke; errito erlijioso edo zeremonien hondakinak ziren, eta bertan, edari bat zurrupatzen zen hildakoak gogoratzeko zulo baten bidez hildakoen hondakinen gainean, lausengatzeko. Libazioetan eskaintzen ziren likidoak askotarikoak ziren, normalean: ardoa, esnea, eztia, olioa edo ura bera ere. Antzinako erlijioetan asko praktikatzen zen, greziarrean, erromatarrean eta juduenean, besteak beste.

Galtzada-hondakinak eta inskripzioak

Obra honetan lan egin duten arkeologoek badakite hiriak bide bat, galtzada bat duela, fisikoki oraindik topatu ez dena, baina hari lotutako elementuak aurkitu dituzte, esaterako: miliarioak edo zutabe kilometrikoak, zutabe gisa jarrita daudenak eta haietan inskripzio batzuk daude, eta haien bidez azaltzen da enperadore jakin batek hura eraikitzea edo konpontzea enkargatu zuela, eta haren ohorezko titulu guztiak jasota geratzen direla. Santa Crizen agertutako bi miliarioetan III. mendean konpondutako galtzadaz hitz egiten da, eta obraren sustatzaileak Probo, batean, eta Maximo eta Maximino, bestean izan zirela aitatzen da.

Aurrien artean agertutako beste inskripzio batek hirian "dispensator publiko"·baten presentziaz hitz egiten du. Meategiak, portuak eta ale-banaketak kudeatzeaz arduratzen zen udal-kargu edo inperioko funtzionarioa zen. Kargu publiko hori hiri erromatarrean agertu izanak haren garrantzia erakusten du.

Nekropoliko hiru letretako beste inskripzio bati esker, mausoleoa Calpurniosko familiarena zela jakin daiteke.

Hiri erromatarraren aurreko kastro baskoia

Santa Crizek aberastasun handia du hainbat arrazoirengatik, eta haietako bat, zalantzarik gabe, kastro baskoiaren presentzia da ere, ondoren hiri erromatarra ekarriko zuen herri indigena. Kastroa oso ondo kontserbatuta dago, Topografiak bakarrik erakusten du Las Eretasen kontserbatzen den herrixka mota bat zela, harresiari atxikitako etxebizitzekin eta kale nagusi batekin.

Hondakin horiek kristo aurreko lehen milurteko bigarren erdikoak direla uste da.

Aztarnategiak bizitza oso luzea du, I. mendetik V.era, nahiz eta, idatzi batzuen arabera habitat bat izan zezakeen Erdi Aroan; izan ere, haren ingurunean ez dago herri baskoi bat soilik, baita seinaleen dorre bat eta eliza baten hondakinak ere. Horrek guztiak aurreikusten du bertan dauden hondakinei esker, urte askoan balio historiko handiko arkitekturak nahiz materialak aurkitu ahalko direla.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa