(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

`Ederbidea´ abian da, Nafarroan, Gipuzkoan eta Pirinio Atlantikoetan bizikletaz mugikortasuna sustatzeko proiektua asteazkena, 2016.eko irailak 7


Baionan egin da hiru urteko lanari hasiera ematen dion eta 9,4 milioi euroko inbertsioa duen ekitaldia; hala, Iruña, Donostia eta Lapurdiko hiriburua bizikletaz ibiltzeko bideen bidez elkartu ahalko dira, eta garraiobide hori sustatzeko politika komunak aktibatuko dira 


Ayerdi lehendakariordea eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutari Ederbidea abian jartzeko ekitaldian izan dira. ( irudia handitu )

Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariak izan dira gaur Baionan 2016-2019 eperako "Ederbidea" bizikleta gaineko garraio iraunkorreko proiektua abian jartzeko ekitaldian; mugaz gaindiko lankidetzarako ekimena da bizikletaren erabilera sustatzeko eguneroko eta turismoko joan-etorrietan.

`Bide eder´ horren bidez, Iruña, Donostia eta Lapurdiko hiriburua batzeko aukera emango da bizikletaz 240 kilometroko ibilbide batean, eta haietatik 90 sortu berriak izango dira. Horrekin batera, politika komun bat garatu ahalko da bizikletaren erabilera bultzatzeko turismo eta aisialdiko ikuspegitik nahiz eguneroko joan-etorrien ikuspegitik.

Helburuen artean: isuri kutsagarriak murriztea eta garraioaren iraunkortasunean aurrera egitea, zirkulazioa arintzea, biztanleen osasuna hobetzea eta turismoko produktu komun bat sortzea.

Xede horretarako, mugikortasuneko jarduerak egingo dira (seinaleztapena, hiriko joan-etorrietan bizikletaren erabilera areagotzeko neurriak, truke teknikoak); joan-etorrien ohiturei buruzko sentsibilizazio nahiz prestakuntzako lanak (ekitaldiak, ibilbideko gidak); eta zerbitzuen sustapena (alokairua, konponketa, transfer, zerbitzuak…).

2016-2019ko bizikleta gaineko garraio iraunkorraren proiektuak 9,4 milioi euroko inbertsioak hartzen ditu, eta iragan maiatzean 61 milioi euro jaso zuen Poctefa-Interreg programaren eskutik (% 65 Europako ekarpena), Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bitartez.

Ederbidea abian jartzen dela-eta, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko egoitzara hurbildu dira proiektuko bazkideak, honako hauek buru zirela: J.J. Lasserre, Pirinio Atlantikoetako lehendakaria; Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko lehendakariordea; Marisol Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendu arloko foru diputatua. Ekimen honen "garrantzi"-arekin bat etorri dira guztiak.

Ederbidea programako bazkideen partaidetza ekonomikoa (9,4 milioi, % 65 POCTEFAren babesarekin) honako hau da: Nafarroako Gobernua (proiektuari % 24,59ko ekarpena egingo dio), Pirinio Atlantikoetako Departamentua (% 16,64), Gipuzkoako Foru Aldundia (% 17,86); Donibane Lohizune (% 12,73), Hendaia (% 9), Biarritz (% 8), Irun (% 5), Imotzeko (% 1,4) udalerriak; eta Sud Pays Basque Aglomerazioaren Komunitatea % 3,3), Cederna Garalur elkartea (% 0,57), Plazaolako Turismo Partzuergoa (% o,57) eta Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa (% 0,25).

Jarduteko lau ardatz

Ederbideari esker, mugaz gaindiko lurraldeek garraio-sistema iraunkorra eta integratua garatu ahalko dute, komunikazio-sare berriak sortuko ditu, bertako jendearentzako aukerak aberastuko eta bisitarientzat erakargarria izango da.

Gaur egun, bizikleta eskualdean gutxi erabiltzen den garraiobidea da: Gipuzkoako joan-etorrien % 2,45 egiten da bizikletaz eta % 1,3 inguru EAEko eta Landetako gunean nahiz Iruñerrian. Hiri handietan eta Gipuzkoako Foru Aldundia salbu, mugaz gaindiko lurraldean azpiegituretan eta garraiobideen integrazioan gutxi inbertitu da, proiektuak aitortzen duenez.

Bizikletan ibiltzeko baldintzak hobetzeko, Ederbideak jarduteko lau ardatz proposatzen ditu:

1: Mugaz gaindiko Plan Ziklista bat prestatzea, ibilbideekin eta bideak sailkatuz, eta Trasfermuga "ibilbideen kalkulagailu" baten laguntzarekin, Euroeskualdeak garatutakoa.

2: Baiona-Donostia-Iruña batuko dituen ibilbidea osatzea eta txirrindularientzat seguruagoa izatea, jadanik badiren bideen gainean, aurreko proiektu Circulduceri eta Eurovelo 1 sareari jarraipena emanez.

3: Eguneroko bizitzan bizikletaren erabileran aurrera egitea, intermodalitateko ekintzen bidez, hau da, joan-etorrietan askotariko garraiobideak erabiltzea (bizikleten aparkaleku seguruak geltokietan eta hiriko sarreretan, bizikletak autobusetan garraiatzea…); ibilbideei, bizikletak alokatzeko ordutegiei nahiz zerbitzuei buruzko informazioa hobetzea, besteak beste.

4: Bizikletaren erabilera sustatzea sentsibilizazio eta prestakuntzako ekintzen bidez: ibilbide intermodalen gaineko gidak argitaratzea, osasun eta ingurumenerako onurak, hirigintzako prestakuntza teknikoa. Gainera, bizikletaren erabilera sustatuko da mugaren bi aldeetan eskolara joateko, Frantziako esperientzian ("A velo c´est la classe!") eta Gipuzkoan hasitako sentsibilizazio-ekintzetan oinarritutako programa esperimentalen bidez. Eta berariaz gazteentzat eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonentzat, Bizikleta Eskolak egingo dira birziklapeneko partaidetzako elkarte nahiz tailerrekin lankidetza estua izanez.

Datu orokorrak

Ederbideari esker, hiru hiriburuak bizikletaz egiteko 238 kilometroko sare batekin batuko dira. Gaur egun, mugaz gaindiko lurraldeak 132 kilometro ditu. Ederbideak jarraikortasun eta konektibitatea erraztuko ditu 90 kilometro berri eraikiz, haietatik 46 bizikletetarako bideetatik joango da (bizikletetarako bakarrik) edo bide berdeetatik (motorrik gabekoek erabiltzeko: oinezkoak, ziklistak, patinatzaileak, mugikortasuna murriztuta duten pertsonak) eta 44 motordun ibilgailuekin partekatutako bideetatik.

Horrenbestez, jardueraren amaieran, ardatz egituratzaileak 173,5 kilometro izango ditu bide berde edo txirrindularientzako bideetan eta 47,1 partekatutako bide seguruetan (30 km/h-ra murriztutako abiadura). Diseinuaren barnean, 240ra heldu arte, beste 18 kilometro sartuko dira dentsitate handiko bideetan, nahiz eta Ederbidearen proiektutik at baliabideak eskatuko dituzten.

Nafarroan, Ederbideak bi zatitan jardungo du: Bidasoa eta Plazaolako bide berdeen lotunean (42,5 bat kilometro) eta Plazaolako lehengo burdin bideak Iruñearekin bat egiten duen tokian, 25 kilometro ingurukoa Bi Ahizpe-Irurtzun-Iruña artean. Azken zati horretan, Gobernuak lursailez jabetu ahala, Nekazaritza Ministerioaren obrak bere gain hartuko ditu. 68 bat kilometro (luzera zehatza dagokion proiektuan definituko da).

Pirinio Atlantikoetako departamentuari dagokionez, Eurovélo 1-Vélodyssée egokitzeko eta ziurtatzeko obrekin jarraituko dute Biarritz (6 kilometro), Bidarte (5,6 kilometro), Donibane Lohizune (2,2) eta Hendaiako (1,4) udalerrietan. Guztira, 15 kilometro berri, Atlantikoko ibilbide ziklistari gehituko zaizkionak.

Gipuzkoan, bizikletetarako eta oinezkoentzako bideek Hondarribia eta Irungo udalerriekin bat egingo dute Txingudi-Bidasoa Kontserbatzeko Gune Berezian, eta Bidasoako ospitalearen eta Amuteko auzoaren artean, Errenteria-Irun `bidegorri´-ko zati gisa, 3 bat kilometrokoa.

Nafarroako garapen ekonomikoa eta inbertsioa

Ayerdi lehendakariordeak, bere agerraldian, azpimarratu du Ederbidea "Nafarroako Gobernuak duen mugaz gaindiko lankidetza-ikuspegi"-aren barnean dagoela, eta eragina duela turismoko plan nahiz politiketan, energian eta garraio iraunkorrean.

El vicepresidente Ayerdi, en su intervención, ha subrayado que Ederbidea forma parte de la "visión de cooperación transfronteriza que tiene el Gobierno de Navarra", con impacto también en los planes y políticas de turismo, energía y transporte sostenible.

Ederbidearekin, hiri nagusien artean (Baiona, Donostia eta Iruña) ibilbide egituratzaile bat sortzean, bazkideek bizikletaren baitan sortzen ari den negozio-bolumena bereganatzea espero dute, "turismo-produktu integral eta komun bati esker, mugaz gaindiko koherentziarekin eta jarraikortasunarekin", Nafarroako lehendakariorde Manu Ayerdik nabarmendu duenez; azken horrek garraiobide horrek duen garrantzi ekonomikoaz ere hitz egin du.

Europako Txirrindularien Federazioaren arabera, bizikletak urtean 200.000 euro ematen dizkio Europako ekonomiari, honako hauengatik: osasunean duen ondorio onuragarria, turismo-industrian duen eragina, errepideen zirkulazioaren hobetzea, erregaien aurreztea eta aireari karbono-dioxido gutxiago isurtzea, bai eta bizikletaren industrian jarduera sortzea ere.

Bizikletako ekonomian egindako inbertsioak beste edozein garraio-sektorek baino enplegu-sorrerako tasa handiagoak ditu. Bizikletaren baitan sor daitezkeen enplegu gehienak turismoari lotuta daude, hotel eta gastronomiari lotutako industria-zerbitzuak barne. Zikloturistaren profila 45 eta 55 urte arteko unibertsitarioak dira. % 60 gizonak dira eta % 40 emakumeak, astebete baino gehiagoko bidaiak egiten dituzte eta 439 euro xahutzen dute batez beste, 60 egunero, ostatua barne.

Gainera, txostenak dioenez, bizikletaren gaineko ekonomiak gainerako garraiobideenak baino onura handiagoak sortzen dizkie tokiko saltokiei –dendak, kafetegiak eta jatetxeak–; izan ere, bizikletako erabiltzaileek sarriago bisitatzen dituzte era horretako saltokiak.

2,7 milioi euro Nafarroan

Ederbideari esker, Nafarroan bizikletan ibiltzeko 67,5 kilometro sortuko dira Bera eta Iruña artean. Hala, Bidasoa eta Plazaolako bide berdeak lotuko dira, Doneztebe eta Benta Urritza arteko 42,5 kilometroko bidea egokituz.

Gainera, Bi Ahizperen pasabidea egokituko da (3 bat kilometro) bideak aurrera egin dezan Irurtzunetik Iruñeraino Plazaolako lehengo burdin bidetik (22 kilometro). Gainera, Leitza eta Latasako geltokietan harrera eta zerbitzuen bi azpiegitura eraikiko dira (informazioa, alokairua, konponketa…).

Bost bazkidek sustatu dute Ederbidea Nafarroan. Nafarroako Gobernuarekin batera, Imotzeko Udala; Cederna Garalur; Plazaola Turismo Partzuergoa; eta Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa. Guztira, 2,72 milioi inbertituko dute Nafarroako zatia egokitzen eta sustatzen.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak 2,4 milioi jarriko ditu, eta handik 1,9 azpiegituretan eta obretan erabiliko dira zuzenean (azterketak, proiektuak, erosketa eta desjabetzeak Nekazaritza Ministerioak Irurtzun-Iruña artean obrak egin ditzan). 1 milioi inguru Bidasoa eta Plazaolako bideak lotzeko erabiliko da eta 860.000 Plazaolako biderako (geltokiak, proiektuak idazteko, desjabetzeak). Gainera, proiektuko gastu orokorrei aurre egingo die (komunikazioa, pertsonala…).

Ederbidearen esparruan, Nafarroako Gobernuak 2016an eta 2017an komunikazio-plana eta Endarlatzatik Iruñerako mugaz gaindiko eragina duen proiektua kontratatzea aurreikusten du, obrak 2018an has daitezen.

Gainerako bazkideei dagokienez, Imotzek 140.000 euro gastatuko du (Latasako geltokia); eta sustapen nahiz koordinazioko jardueretan Cederna Garalur-ek eta Plazaolako Partzuergoak 56.825 bakoitzak; Baztan-Bidasoako Turismo Elkargoak, berriz, 44.725 euro.

Eurovelo 1 eta Circuldouce

Ederbidea sarea Eurovelo1aren barnean izango da, Norvegia Portugalgo Algarverekin lotuko duen bidea eta, Nafarroatik igarotzean, Santiago bide frantsesarekin bat egingo du.

Gainera, Ederbideak "Circuldouce" mugaz gaindiko proiektuari jarraipena ematen dio, Poctefa 2007-2013aren esparruan finantzatutakoa. Haren helburua turismoko bideak sustatzea zen. 45 kilometroko bidegorria sortu zuen itsasertzean eta Bidasoa ibarrean, eta Bidasoako bide berdea hobetu zen Irun eta Bertiz artean. "Circuldouce" Pirinioetako bi aldeetako zenbait erakundek sustatu zuten turismo iraunkorreko jardunbide berriak bultzatzeko, motorrik gabeko zirkulazioko mugaz gaindiko ibilbide bat sustatuz.

Interreg Poctefa

Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 Espainia, Frantzia eta Andorrako mugaldeko lurraldeko garapen iraunkorra sustatzen duen programa bat da, mugaz gaindiko lankidetza bidez. Lurraldeko garapen-aldeak murrizten laguntzen du eta indarrak batzen eskualdeak garapen iraunkorra lortzen, bai eta hura osatzen duten eskualdeen arteko kohesioa lortzen ere. Europar Batasunak parte hartzen du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
dosierdeprensaeuskeraederbidea.pdf

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa