(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Prestakuntza Planeko eta I+Gko doktoratu aurreko laguntzak deitu dira, 630.150 euro guztira osteguna, 2016.eko irailak 8


Horrenbestez, azken aldiz 2011. urtean deitu zen programa bati heldu zaio berriz, eta eguneratu egin da


Hezkuntza Departamentuak Prestakuntza Planeko eta I+Gko doktoratu aurreko laguntzak deitu ditu Nafarroarako interesgarriak diren doktorego-tesia egiteko. Hala, azken aldiz 2011. urtean deitu zen programa bati heldu zaio berriz, eta eguneratu egin da. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 28an amaituko da.

Onuradunek hiru urteko laguntza bat jasoko dute, kontratu gisa, doktore modura beraien prestakuntza osatu dezaten. 1.150 euroko soldata da hilean. Gainera, 1.500 euroko diru laguntza jasoko da matrikula, tasak, titulua eskuratzeko gastuak eta beste administrazio-gastu batzuk ordaintzeko eta, doktoregoa atzerrian eginez gero, bidaiako gastuak ordaintzeko.

Argitaratutako azkenarekin alderatuz deialdiak dituen berrikuntzen artean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren ekainaren 1eko 14/2011 Legean ezarritakoari egokitu behar zaiola nabarmendu behar da doktorego aurreko kontratuei dagokienez, eta urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuan ezarritakoari (haren bidez, doktoregoko irakaskuntza ofizialak arautzen dira azterketa horien iraupenari dagokionez). Bestalde, nahiz eta diruz laguntzeko printzipioari eutsi ezagutzaren arlo guztietan doktoreen prestakuntza diruz laguntzeko, emandako laguntzen efizientzia handiagotzeko, errentagarritasun soziala handiagotzeko eta egindako inbertsioa Nafarroara itzultzen dela ziurtatzeko, horrek guztiak honako hau dakar: deialdi honetan doktorego-tesiak lehenestea Nafarroarako interes estrategikotzat edo lehentasunezkotzat jotzen diren gaietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa