(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren eta NUPen arteko elkarlana nabarmendu du ostirala, 2016.eko irailak 9


2016-2017 ikasturte akademikoa inauguratu du gaur eguerdian, Carlosena errektorearekin batera    


Inauguración curso 2016-2017 UPNA

Inaugurazio-ekitaldiko lehendakari-mahaia.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek 2016-2017 ikasturte akademikoa inauguratu du gaur eguerdian NUPen. Ekitaldian, Nafarroako Gobernuaren eta unibertsitate-erakundearen arteko elkarlana nabarmendu eta honako hau adierazi du: "hezkuntza gure gizartearen pizgarrietako bat da, ikasleei ulertzen lagundu behar diegun gizarte eta mundu heterogeneoaren pizgarria, eta, alde horretatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak asko du emateko".

Bi erakundeen arteko elkarlanaren adibide "oso adierazgarri" bat jarri du, zenbait urterako hitzarmena prestatzen ari den batzorde teknikoan elkarrekin egin duten lana, hain zuzen ere.

Haren hitzetan, "Azkenean esan dezakegu hitzarmen bat egi bihurtzen ari garela, aurreko ikasturteen hasieran maiz aipatu eta urte askoan aldarrikatu den hitzarmena. Beraz, finantziazioa adosteko lan handia egiten ari den batzorde misto bat dugu, eta helburua da finantziazio horren bitartez baliabide publikoak egoki kudeatzea eta unibertsitateko funtzionamenduaren premiei erantzutea; premia horiek dira irakaskuntza, ikerkuntza eta gizartera transferitzea".

Lehendakariak azaldu du, halaber, titulazioen mapa bat egiten ari direla, errealitate sozioekonomikoa eta arlo horretan jar ditzaketen baliabideak kontuan hartuta. "Nafarroako gizarteak eskatzen dituen titulazioen diseinuan aurrera egiten ari gara, aintzat hartuta beti, noski, eraiki nahi dugun gizarte globalaren proiektua". 

Lehendakariak azaldu du, halaber, titulazioen mapa bat egiten ari direla, errealitate sozioekonomikoa eta arlo horretan jar ditzaketen baliabideak kontuan hartuta. "Nafarroako gizarteak eskatzen dituen titulazioen diseinuan aurrera egiten ari gara, aintzat hartuta beti, noski, eraiki nahi dugun gizarte globalaren proiektua".    

Hitzaldian, Barkos Lehendakariak gogoratu du legealdiaren lehen urte honetan deialdi ireki bat sortu dutela eta Nafarroako unibertsitate guztietako katedrek parte hartu dutela.

"Deialdi berri horren asmoa da unibertsitateen eta gizartearen arteko harremana sustatzea eduki sozialeko jakintza-arloetan", esan du, katedra horien arduradunei, "gizarte nafarraren hausnarketa kolektiboan parte hartzeagatik", eskerrak eman aurretik. Orobat, gogoratu du unibertsitate-hedakuntza sustatzeko ildo estrategiko horretan daudela, halaber, unibertsitateetako udako ikastaroak, eta Gobernuak horretan ere ahalegin ekonomikoa egin duela.
Inauguración curso UPNA

Barkos Lehendakaria eta Carlosena errektorea.

Beste alde batetik, Lehendakariak esan du Nafarroako Gobernuko Departamentuek Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean aritzeko departamentuarteko sare bat sortu nahi dutela, unibertsitateko ikasleen prestakuntza ziurtatzeko, Administrazioko departamentuetan eta titulartasun publikoko enpresetan curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak antolatuz.

Ikerkuntzari dagokionez, Lehendakaria pozik dago; izan ere, "bost urteren ondoren, Hezkuntza Departamentuaren ikerkuntzarako laguntzen deialdia berreskuratu ahal izan dugu". Horren harian, nabarmendu ditu, batetik, Foru Komunitateak ikertzaileak babesteko Euraxess sare europarrarekin duen lotura berritu dutela; bestetik, Nafarroako Estatistika Planean Europako eragiketa estatistikoarekin uztartutako eragiketa espezifiko bat sartu dutela, I+G arlorako kreditu publikoak ezartze aldera; eta, azkenik, Europako Ekintza Plan bat egin dutela.

Azkenik, azpimarratu du NUPek zeregin handia duela "Nafarroako gizartearen garapenean eta adimen malgu, ireki, kritiko eta sortzaileko pertsonak prestatzen. Alde horretatik, Martha G. Nussbaum filosofo iparramerikarrarekin bat egin eta honako hau adierazi du: "hezkuntzak, makina erabilgarriak sortu ordez, beren kasa pentsatzeko ahalmena eta ikuspegi kritikoa dituzten herritar zentzudunak prestatu beharko lituzke, gizartea aldatzeko eta garatzen laguntzeko ahalmena dutenak, gizarteari bueltatzeko finantziazio publikoaren bitartez gizarteak haiengan inbertitu dutena".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa