(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kirol federazioei gorako errekurtsoak ebazten dituen foru aginduaren berri eman die astelehena, 2016.eko irailak 12


2013an jasotako laguntzei buruzko aurreko ebazpenean eskatzen zena baino 54.305,56 euro gutxiago ordaindu beharko dute federazioek


Foru agindu berriak Nafarroako 31 kirol-federaziok aurkeztutako gorako errekurtsoak ebazten ditu.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko (NKGI) zuzendari kudeatzaile Ruben Goñi Nafarroako kirol federazioekin bildu da gaur goizean honako hau jakinarazteko: Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandako irailaren 5eko 62/2016 Foru Agindua onartu dela. Haren bidez, Nafarroako 32 kirol-federaziok uztailaren 31ko 550/2015 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoak ebazten dira; azken ebazpen horretan, diru-laguntzen deialdiaren azken likidazioa egiten zitzaien 2013ko Nafarroako 42 kirol federazioei, eta ordaindutako eta justifikatu gabeko diru-laguntzak itzultzeko prozedurari ekiten zitzaion.

Horrenbestez, 31 federaziok jarritako gorako errekurtsoak ezesten dira, eta ordaindutako eta justifikatu gabeko diru-laguntzak itzultzeko prozedura hasten da.

Bestalde, ondorengo kiroletako federazioek aurkeztutako gorako errekurtsoak partzialki baiesten dira: atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, hipika, igeriketa, euskal pilota eta taekwondoa, hau da, itzuli beharreko zenbatekoetatik 2014ko otsailaren 28tik aurrera egindako ordainketei dagozkienak deskontatzea.

Foru-agindu honen arabera, erreklamatutako zenbatekoa 140.155,44 euro da, hots, NKGIko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 31ko 550/2015 Ebazpenean baino 54.305,56 euro gutxiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa