(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Francisco Etxeberriaren eta memoria historikoko elkarteen lana aitortuko du ekitaldi instituzional batean astelehena, 2016.eko irailak 12


Tuteran egingo da hil honen 21ean, Bakearen Nazioarteko Egunean


Álvaro Baráibar, Eneko Larrarte eta Ana Ollo, Bakearen Nazioarteko Eguneko ekitaldi instituzionalaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Álvaro Baráibar, Eneko Larrarte eta Ana Ollo, Bakearen Nazioarteko Eguneko ekitaldi instituzionalaren aurkezpenean.

Nafarroako Gobernuak irailaren 21eko Bakearen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du egun horretarako antolatu duen ekitaldi instituzional batekin. Haren bidez, Francisco Etxeberriak eta memoria historikoaren elkarteek, alde batetik, bakearen eta bizikidetzaren alde egindako lana, eta bestetik, 1936ko kolpe militarraren ondoren sortutako indarkeriaren biktimek egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea izateko egindako lana aitortuko da. Gogora ekarri behar da 2016. urte honetan 1936. urte tragiko haren 80. urteurrena betetzen dela.

Ekitaldia Tuteran egingo da, Castel-Ruiz eraikinaren patioan eta Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos bertan izango da. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok prentsaurrekoan gaur goizean azaldu duenez, ospakizun honetarako Erriberako hiriburua aukeratu da iraganean bertan askotariko kulturak eta kredoak elkarrekin bizitzen jakin izan zutelako; eta ezaugarri horretan oinarritzen da hiriko kultur programazioaren bira nahiz turismo-sustapena.

Biek ala biek adierazi dute, gainera, ekimena bi erakundeek bakean eta bizikidetzan aurrera egiteko hartutako konpromisoan kokatzen dela, memoria demokratikoa berreskuratuz eta biktimak errekonozituz. Aurkezpenean, gainera, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibar-ek parte hartu du.

Sortu berria den ekitaldi bat da, baina urtero errepikatzeko helburuarekin, egoitza Tuteran izanik.

Aurten omendutakoaren kasuan, Foru Gobernuaren aburuz Francisco Etxeberriak 36ko biktimak hobitik ateratzen egindako lana oso garrantzitsua da bizikidetza bilatzeko orduan eta Nafarroako memoria demokratikoa sustatzeko orduan; eta hura soilik gertatutakoa ezagutuz eta biktimak erreparatuz eraiki daiteke. Halaber, memoria historikoko elkarteek egindako lana aitortzen da, haiek izan baitira familiekin eta toki-erakundeekin batera, memoriaren sugarra bizirik mantendu dutenak.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, haren aurkezpenarekin eta Nafarroako Ereserkiaren interpretazioarekin. Jarraian, Tuterako alkate Eneko Larrartek esku hartuko du eta, Francisco Ferrandizek (Madrilgo Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroko antropologoa eta ikertzailea) Francisco Etxeberriaren "laudatio" bat egin ondoren, Barkos Lehendakariak aitortzaren oroigarri bat entregatuko dio; haren atzetik omenduak hitzaldi bat eskainiko du. Memoria historikoko elkarteei ere Lehendakariak banatuko dizkie diplomak, eta elkarteetako ordezkariek hitza hartuko dute jarraian. Ekitaldia Uxue Barkosen agerraldiarekin amaituko da. Musikari dagokionez, Tafallako Rey Sancho abesbatzak honako pieza hauek abestuko ditu: Singabahambayo (Hego Afrikako herrikoia), Uso Zuria (Arm. J. Sarasola) eta Por esto cantamos juntos (J. Elberdin).

Kontzertua Iruñean, hilaren 23an

Ekitaldi instituzionalaz gain, ostiralean, hilak 23, Carlos Etxeberriak zuzendutako Coro In Tempore Abesbatzaren kontzertua izango da Iruñean, eta Karl Jenkins-en "The armed man" (bakearen aldeko meza bat) interpretatuko du. 19:30ean hasiko da Musikaren Hiriko Fernando Remacha auditorium-ean (Antonio Perez Goyena pasealekua, 1), eta sarrera doan da leku guztiak betetzen diren arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa