(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Gobernuak kalitatezko hezkuntzarekin duen konpromisoa azpimarratu du asteartea, 2016.eko irailak 13


Aurrekontu-zuzkidura % 4,94 handitu da, aurreko urtean baino bost milioi gehiago, gogorarazi du Lehendakariak 50. urteurrena betetzen duen Tuterako Benjamin BHIn egindako ikasturtea irekitzeko ekitaldian


Barkos Lehendakaria eta gainerako agintariak ikasgela batean. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos Erriberako hiriburuko Tuterako Benjamin BHIn egin den 2016-2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldiaren buru izan da; bertan, Gobernuak kalitatezko hezkuntzarekin duen konpromisoa gogorarazi du, eta horren adibide da arlo horretarako aurrekontu-zuzkidura % 4,94 handitu dela, hau da, aurreko aurrekontuan baino ia bost milioi gehiago.

Gainera, bere agerraldian, ratioa taldeko gehienez 25 ikasletara itzuli dela gogorarazi du, aurrekoetan 26 eta 27koa zenean, eta "egoera horrek, zalantzarik gabe, ikasle bakoitzari banan-banan emandako arretan eragin zuzena du". Ikasturte berri honetarako arrazoi horrengatiko lerro-bikoizketak 44 talderen igoera dakarrela ere ikusi du; beraz, 66 irakasle gehiago kontratatu dira. "Hala, ekintza garrantzitsu horri ekiteko Gobernuak ia 2,5 milioi euro inbertituko du 2016-2017 ikasturtean, irakasle, zaintzaile eta fisioterapeutei dagokienez".

Tuterako Benjamin BHIk berrogeita hamar urte betetzen ditu, eta urte hauetan guztietan "zonaldeko behar eta eskaerak asebete ditu DBHn eta Batxilergoan". Denbora-tarte horretan "kalitatezko hezkuntza ematen jakin du, gizarte baten aldaketetara eta erronketara egokitu da gainera, azken berrogeita hamar urtetan asko aldatu den gizarte batean". Ikastetxeak, bere ibilbidean zehar, "sektore guztietako profesionalak izango ziren profesionalak prestatu ditu, Erriberako gizartean nahiz ekonomian eta, beraz, Nafarroakoan, giltzarriak izan diren eta diren pertsonak" esan du Lehendakariak. Ikastetxe hori zonalde horretan erreferentzia dela adierazi du, "mende erdi honetan zehar Erribera garatzen lagundu baitu, dudarik gabe". Alde horretatik, ziurtatu du Nafarroako Gobernuak Hezkuntza gizarte orori argi eta garbi mesede egiten dion inbertsio baten modura ulertzen duela, "garapen sozialari, ekonomikoari, kulturalari eta baita garapen demokratikoari ere laguntzen diolako".


Barkos Lehendakaria Nafarroako armarri bat zuzendariari entregatzen. ( irudia handitu )

Hezkuntzaren kalitate handiago baterako bidean, Nafarroako Gobernuak argi du aniztasunarekiko arreta indartzeko beharra dagoela. "Aniztasun horrek gure gizartea aberasten duela uste dugunez –esan du Barkos Lehendakariak–, aztertu beharra dugu ikastetxeei baliabide gehiago eta hobeak nola eman eta irakasleei prestakuntza handiagoa eta hobea nola eman ama-hizkuntza atzerritarrak dituzten ikasleei behar bezala erantzuteko. Izan ere, gizarteratzeak Hezkuntzaren helburu garrantzitsu bat ere izan behar du eta, alde horretatik, Tuterako Benjamin BHIren hizkuntz aniztasunaren izaera aipagarria da, eta baita Helduentzako Bigarren Hezkuntzaren alde egiten duen apustua ere".

Azkenik, Barkos Lehendakariak ikastetxea zoriondu egin du, eta institutuko irakasle zein langileen lana eskertu du. Institutuan ikasiko duten 1.129 ikasleak ere animatu egin ditu "barruan duten guztia eman dezaten, baina jakina, etapa bikain honekin ere goza dezaten". Lehendakariarekin batera, bertan izan da Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendoza.

Ikasturte berriko datuak

Hiru urteko 5.952 ikasle, iaz baino 654 gutxiago, sartuko dira ikasturte honetan Nafarroako hezkuntza-sisteman, irailean matrikulatuko diren ikasleen datuen faltan, irailaren 5ean, astelehena, Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak emandako datuen arabera. Matrikulatutako ikasle guztiak aintzat hartuta, haietatik 60.165 ikastetxe publikoetara joango dira, % 67,8 A eta G ereduetara eta % 32,2 D eredura. Itunpeko irakaskuntzan 36.607 ikasle izango dira, eta haien % 82,7k A eta G ereduan ikasiko dute, eta % 17,3k D ereduan.

Haur Hezkuntzan, guztira 12.017 ikasle izango dira irakaskuntza publikoan (% 65,6 A eta G ereduetan eta % 34,4 D ereduan) eta 7.237 itunpekoan (% 80,7 A eta G ereduetan eta % 19,3 D ereduan).

Lehen Hezkuntzari dagokionez, 26.123 ikasle izango dira eskola publikoan (% 68,5 A eta G ereduetan eta % 31,5 D ereduan), eta itunpekoan, berriz, 15.178 (% 80,5 A eta G ereduetan eta % 19,5 D ereduan). Eskola publikoko Bigarren Hezkuntzan 16.222 ikaslek jardungo dute (% 68,5 A eta G ereduetan eta % 31,5 D ereduan), eta itunpekoan, berriz, 10.857k ikasiko dute (% 83,8 A eta G ereduetan eta % 16,2 D ereduan). Batxilergoko 5.803 ikasle ariko dira irakaskuntza publikoan (% 66,8 A eta G ereduetan eta % 33,2 D ereduan), eta 3.335 itunpekoan (% 93,4 A eta G ereduetan eta % 6,6 D ereduan).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa