(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak Sakanako Enpresarien Elkartearekin eskualdearen etorkizuna aztertu du asteartea, 2016.eko irailak 13


Bileran zehar, bi aldeak bat etorri dira Sakanako Plan Estrategikoa sortzen hasitako aukerak azpimarratzeko garaian


Ayerdi lehendakariordea eta Izaskun Goñi zuzendari nagusia (ezkerretik eskuinera) José Antonio Concha, kudeatzailearekin; Francisco López de Alda Arrese, lehendakariarekin; eta Javier Artetxe, aholkulariarekin. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi Sakanako Enpresarien Elkarteko ordezkaritza batekin bildu da eskualdearen egoera aztertzeko eta etorkizuneko beharrak jorratzeko.

Hornikuntza elektrikoaren (mikromozketak) eta poligonoen (azpiegiturak eta mantentze-lana) egoera eta Etengabeko Lanbide Prestakuntzari lotutako gaiak izan dira Departamentuko egoitzan egindako bileraren ardatz nagusiak.

Elkartearen aldetik, honako hauek agertu dira: Francisco López de Alda, lehendakaria; José Antonio Concha, kudeatzailea; eta Javier Artetxe, aholkularia, eta hirurek kontseilariari eskerrak ema dizkiote Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako eta komunikaziorako bide bat ezarri izanagatik. Lehendakariordeari laguntzen, bertan izan da ere, Politika Ekonomikoko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñi.

Bilkuran, bi aldeak bat etorri dira berriki abian jarritako Sakanako Plan Estrategikoa positiboki baloratzeko orduan. Gogoratuko denez, dokumentu horrek hainbat eragile sozioekonomikoetako ahalegin publiko eta pribatuak koordinatzen ditu eskualdeko enpresa-jarduera eta enplegua berreskuratzeko xedearekin. 2016an, Nafarroako Gobernuak neurrien ezarpena babesten du 250.000 euro jarriz eta lankidetzarako beste mekanismo batzuekin.

Lehendakariordeak estrategia horrek eskualderako eta Nafarroa guztirako duen garrantzia azpimarratu du (maila anitzeko gobernantza inklusiboaren eredua, taldekako ekintzailetza sustatzea, enpresen arteko lankidetza-sareak, proiektu pilotuak); izan ere, ekimen hori beste zonalde batzuetan aplika daiteke jarraibide egokien eredu gisa, Estellerrian gertatzen ari den moduan.

Sakanari dagokionez, enpresa-ordezkariek azaldu dutenez, 1999-2013 epean enpresen % 15 desagertu ziren (51 zenbaki absolutuetan), eta 2011 eta 2013 artean, aztertutakoen % 50 baino gehiagok kontabilitateko emaitza negatiboak izan zituzten.

Arrazoi hori dela eta, Gobernuari jadanik ezarrita dauden enpresak babesten eta enpresak erakartzen jarraitzeko beharra helarazi die, Altsasun bereziki. Lehendakariordeak, berriz, onartzeko prozesuan dauden planek zonaldean izango duten eraginean erabateko konfiantza duela esan du: Nafarroaren Espezializazio Adimentsuaren Estrategia, Ekintzailetza, Energia eta Ekintzailetza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa