(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Dermatologiako diagnostikoak arinduko ditu lehen mailako arretan espezialistari argazkiak bidaliz asteazkena, 2016.eko irailak 14


Proiektu pilotua abian jarri dute Mendillorri, Lizarra, Tafalla, Arrotxapea eta Atarrabiako osasun-zentroetan, eta aurrez aurrekoa ez den kontsulta arteko sisteman oinarritzen da


Mediku bat paziente bat artatzen.

Osasun Departamentuak "Teledermatologia" proiektu bat abian jarri du eta, haren bidez, lehen mailako arretako dermatologiako gaixotasunen diagnostikoa hobetu eta arinduko da; horretarako, osasun-zentroetako profesionalek Dermatologiako espezialistei argazkiak bidaliko dizkiete balorazioa egin dezaten.

Proiektua gaur aurkeztu dio Gobernuari Dominguez kontseilariak, eta fase pilotuan hasi zen iragan ekainean bost osasun-zentrotan: Mendillorri, Lizarra, Tafalla, Arrotxapea eta Atarrabian, emaitza onekin. Proiektu horretan, osasun-zentroko profesionalak argazki-makina batekin irudi bat sortu dezake eta, aurrez aurrekoa ez den kontsulta arteko sistema baten bidez, Dermatologiako espezialistari igortzen zaio. Hark, irudia baloratu ondoren, lehen mailako arretako medikuarekin harremanetan jar daiteke kontsulta horretan bertan iruzkin bat eginez edo txosten bat bidaliz. Fase pilotu honek 2.100 euroko kostua du, bost argazki-kamera erosteko xahutu direnak.

2016ko ekainaren 22tik irailaren 22ra, aurrez aurrezkoak ez diren 108 kontsulta egin dira. Haietatik, 43 kasutan argazkia txertatu zen. Kontsulta egin ondoren, kasuen % 65i jarraipena lehen mailako arretako medikuak egin zion pazientea arreta espezializatura bidaltzeko beharrik izan gabe.

Proiektu hori beste osasun-zentro batzuetara eta Nafarroako beste zonalde batzuetara zabalduko dela aurreikusten da, hasiera batean Tutera aldeko osasun-zentro batera. Urri amaierarako aurreikusitako proiektua ebaluatu ondoren, gainerako oinarrizko zonaldeetara zabaltzeko kronograma planifikatuko da.

Gainera, argazki-kamerak dituztela baliatuz, "teledermatologia" garatzen ari diren osasun-zentro pilotuek aurrez aurrezkoak ez diren kontsulta arteko sistema, argazkiekin, irudiak diagnostikoan eta lesioen jarraipenean balio garrantzitsua ematen duten espezialitateetara zabaltzea aurreikusten dute: kirurgia baskularrean, plastikoan eta aurpegi-masailetako kirurgian, adibidez.

"Teledermatologia"-ren abantailak

"Teledermatologia"-ri esker, laguntzaren kalitatea hobetzen da, eta lesio aktiboaren unean espezialistaren balorazioa egin daiteke. Halaber, pazienteak arreta espezializatura alferrik joatea ekiditen da, eta irisgarritasuna hobetzea. Proiektu honek lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko medikuen arteko komunikazioa ere sustatzen du; horrez gain, prestakuntzaren etengabeko hobekuntza bultzatzen du eta lehen mailako arretako medikuen erabakitzeko gaitasuna arreta espezializatutik babesa emateko zirkuitu arin eta eskuragarrien bidez. Azkenik, epe luzeko itxarote zerrendak hobetzen lagunduko du.

Dermatologiako arreta integratuko lantalde tekniko bat lanean ari da lehen mailako arreta eta arreta espezializatuaren artean pazienteak bideratzeko irizpideak egokitzeko, eta "teledermatologia" bidez artatuko diren dermatologiako patologia-motak zehazteko.

Aurrez aurrekoak ez diren kontsulta arteko sistema, indarra hartzen ari den jardunbidea

"Teledermatologia"-ren proiektua lehen mailako arreta eta arreta espezializatuaren artean aurrez aurrekoak ez diren kontsultaren garapenean sartzen da, eta aldi berean Paziente Kronikoaren eta Patologia Anitzeko Pazientearen Estrategiaren barnean dago.

Jardunbide horrek lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko medikuen artean komunikazioa izateko aukera ematen du. Komunikatzeko era hori espezialitate ezberdinen artean zabaltzeko aukera aztertzen ari dira (ospitale bereko espezialitateen artean nahiz Lizarra eta Tuterako ospitaleetako espezialitateetan Nafarroako Ospitaleguneko erreferentziazko espezialitateekin), bai eta erizaintzako profesionalen artean ere (interesgarriak gerta daitezkeenak zaurien, ultzeren… jarraipena egiteko orduan).

Aurrez aurrekoak ez diren kontsulta arteko sistema indarra hartzen ari den jarduera da. 2015ean osasun-sare publikoko profesionalek halako 12.111 kontsulta egin zituzten. 2016an, abuztura arte soilik, 11.402 egin ziren.

Espezialitateen arabera, Traumatologia eta Ortopedia azpimarratu behar dira (era horretako 2.900 kontsulta, 2015ean), eta haien atzetik datoz, Kardiologia (2.154) eta Digestioko espezialitatea (1.526). Era horretako 800 eta 1.000 arteko kontsulta egiten dira urtean beste zenbait espezialitatetan, Endokrinologian, Hematologian eta Neurologian, adibidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa