(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikasle nafarrek jarduera artistiko eta kulturaletan partaidetza aktiboa izatearen aldeko apustua egiten du Gobernuak

osteguna, 2016.eko irailak 15


Kultura Departamentuak prestakuntza-etapa guztietarako proposamenak prestatu ditu, eta haren barnean zinema, arte garaikide, ondare artistiko eta literaturako jarduerak sartzen dira, Golem zinema-aretoen, Arte Garaikideko museoaren, Museoen Zerbitzuen eta Liburutegi Zerbitzuaren inplikazioa aktiboarekin


Izaera artistikoko proposamenen artean, “Arte garaikidea ikaskuntza-prozesu modura bideratuz” dago, Huarteko Arte Garaikideko Zentroaren ikuskaritzapean egingo den jarduera.

Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua eta Hezkuntza Departamentua elkarlanean aritu dira "Navarra. Territorio creativo, territorio educativo - Nafarroa. Lurralde sortzailea, lurralde hezitzailea" proiektua abian jartzen. Kultur zerbitzuen gida berri bat da, eta haren helburua ikasleei prestakuntza-curriculumari lotutako kultur arloko jarduera batzuk hurbiltzea da (zinema, artea, ondare artistikoa eta literatura).

Programa Nafarroako ikastetxe guztiei igorri zaie irailaren 14an, eta abiapuntu gisa 2016-2017 ikasturterako hamalau jarduera proposatzen ditu artean, museoetan, liburutegietan eta zineman oinarrituta, nahiz eta datorren ikasturtean ekimen gehiago txertatu nahi dituen artxiboei, ondare historikoari eta arte eszeniko nahiz musikalei lotuta.

Ikastetxeetara bidalitako gida horiek fitxa batzuk dituzte, proposatutako kultur ekintzak azaltzen dituzte, eta informazio zehatza jasotzen du ikastetxe bakoitzak bere intereseko jarduera hautatu dezan eta erakunde antolatzailearekin hitzartu dezan.

Bi Departamentuak bat datoz honako honetan: kultur adierazpenak gazteen hezkuntzara hurbiltzea etorkizuneko inbertsio hoberena dela bertan lurraldeko identitatearen eta bertako partaide izatearen balioak zabaltzeko, bere ezaugarri sozial, kultural eta etnografikoak ezagutuz.

Ekimena Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren eskutik jaio zen, eta Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako proposamen-sorta bat prestatu du.

Hura egiteko, zenbaitetan, askotariko talde artistiko eta kulturalen partaidetza izango du, Bitartean, Arte y Educación elkartearena, esaterako, azken horrek "Arte garaikidea ikaskuntza-prozesu modura bideratuz" proposamena kudeatuko du, Huarteko Arte Garaikideko Zentroaren ikuskaritzapean egingo den jarduera, eta zentro horrek, aldi berean, arlo artistikoko beste bi proposamen antolatzen ditu: "Hezkuntzako prozesuak- Prozesu artistikoak" eta "Ilustrazio eta autoedizioko laborategi irekia".

Nolanahi ere, museoen arloa da proposamen gehien aurkezten dituen esparrua –zazpi guztira–, Museoen Zerbitzuaren esperientzia oparoaren emaitza dena, eta modu berezian Nafarroako museoaren emaitza, ikasleak museoen ondarera hurbiltzeko orduan. Zenetro horri dagozkio honako jarduera hauek: "Detektibea naiz museoan", "Gidari egun batez Nafarroako museoan" eta "Abentura bat museoan". Lizarrako Karlismoaren museoak, berriz, ondorengo proposamenak aurkezten ditu: "Kasakatxoa, lebita eta kapotea… batailarako arropak", "Paperezko abenturak. Soldadu liberalak eta karlistak", "Emakumeak eta karlismoa" eta "Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorra ikusteko bisita gidatuak".

Zinemako jarduera bat aipatu beharra dago duen interesagatik, "Cineducando (zineman ikasten)", Golem zinema-aretoek sustatua.

Eta literaturari dagokionez, programan hiru eskaintza daude: "Nire liburutegia" eta "Atzoko liburutegia, gaurko liburutegia"; bertan, Nafarroako Liburutegien Sareko 57 liburutegik parte hartzen dute. Haiei, Nafarroako Liburutegian egingo den "Inprimatutako liburuaren historiatik barrena egindako bidaia bat: ondare-bisita".

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko lankidetzarako formula hori sustatzen jarraituko du zerbitzu guztiak tartean sartuz, 2017-2018 ikasturterako existitzen den eskaintzan jarduera berriak sartzeko konpromisoarekin.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa