(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak aurtengo udazkenerako ingurumen-hezkuntzako programa aurkeztu du osteguna, 2016.eko irailak 15


Askotariko ekintzak izango diren ate irekien jardunaldi bat egingo da igande honetan Bertizen


Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak aurtengo udazkenari begira "Ingurumen hezkuntzarako eta boluntariotzari laguntzeko programa"-ri helduko dio berriro (gaztelaniaz eta euskaraz). Programa hori iragan udaberrian jarri zen abian gizarteari ingurumenaren iraunkortasun, errespetu eta kontserbazioko balioak igortzeko xedearekin, bai eta klima-aldaketari lotutako arazoak ere. Plana Departamentuak ematen dituen zerbitzuak ezagutzeko da ere, eta herritarrei bertako langile teknikoen ezagutza helarazteko.

Informazio gehiago eskuratzeko interesa dutenek edo programako jardueretan izena eman nahi dutenek, 848 42 61 26 telefono-zenbakira deitu dezakete 10:00etatik 14:00etara, edo ondorengo helbide elektronikoetara idatzi: participacion.ambiental@navarra.es edo /ingurune.partaidetza@navarra.es. Parte hartu nahi duten pertsonen izena eman behar da, eta baita telefono-zenbaki bat edo helbide elektroniko bat ere.

Ingurumen-hezkuntzako programaren barnean, Foruko basozainek ikastetxeetara egingo dituzten bisitak ere sartzen dira 2016-2017 ikasturte honetan. Jarduera horretan izena emateko azken eguna irailak 30 izango da.

Larunbatean, hilak 18, "Bertizen elkar ikusiko dugu"

Programari igande honetan, irailak 18, helduko zaio berriz Bertizen egingo den ate irekien jardunaldi batekin: bisita gidatuak eta askotariko jarduera ludikoak, gastronomia-jarduerak, kiroletako eta musikakoak izango dira, babestutako gune hori, ingurunea eta bertan dauden ekipamenduak ezagutzera emateko asmoz.

Hitzordua 10:30ean hasiko da Suspiruko errekara eramaten gaituen pagatik egingo den ibilbide batekin; bertan, txorien kantua, eta parkean "bizi" diren naturaz gaindiko izakien gaineko habitat edo kondairak azalduko dira. Programaren barnean lorategi historiko-artistikorako era jauregirako hiru bisita gidatu sartzen dira, 11:00etan, 12:00etan eta 17:00etan. Gainera, egun osoan zehar lehenengo Landare Azoka egingo da, eta bertan erosi ahalko dira: sasoiko loreak, baratzerako landareak, zuhaitzak eta zuhaixkak, hazi ekologikoak, landare aromatikoak eta sendagarriak, eta fruitu jangarri ekologikoak, besteak beste. Erakusketa honetan Pirinioetako bi aldeetako erakusketariek parte hartuko dute.

Gainera, Baztan-Bidasoako Artisautza eta Produktu Ekologikoen Azokan, hamabost artisauk zilarrarekin, egurrarekin egindako obrak erakutsiko dituzte, birziklatutako produktuak, arropa eta haurrentzako gauzak, xaboiak eta kremak. Haiei guztiei nekazaritza-elikagaien bost erakusketari gehituko zaizkie gaztak, tututxoak, erroskillak edo taloak saltzen.

Lau jardunaldi gehiago irailean eta azaroan

Asteartean, irailak 20, Habitat, Ehiza eta Arrantza ataletako langile teknikoek informazio-jardunaldi bat emango dute espezie inbaditzaileei buruz eta bertako bizitza basatian espezie horiek zer eragin duen aztertuko da. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko egoitzan izango da (González Tablas, 9. Iruña) "Distira guztiak ez dira urre" titulupean, 10:00etatik 14:00etara.

Gainera, larunbatean, irailak 24, Ultzama aldetik ibilbide bat egingo da basozainek gidatuta ehun urtetik gorako zuhaitzak ezagutzeko, gure ondarearen monumentu naturalak direnak. "Aitona handiak" izena duen hitzordua 10:00etan hasiko da Orgiko Basoko informazio-etxolan, eta handik parte-hartzaileak autoetan abiatuko dira ibilbidea egiteko.

Azkenik, azaroaren 12an eta 26an (larunbatak), arrantza-kudeaketako xehetasunen berri izateko aukera izango da Bidasoa ibaiko Oronoz-Mugairiko arrain-haztegian egingo den ate irekien jardunaldian eta ondoren Lesakako Nasara egindako bisitan (11:00etatik 14:00etara).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa