(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hutsik dauden etxebizitzak eskuratzeko kanpaina bat hasi du babestutako alokairura bideratzeko asmoz ostirala, 2016.eko irailak 16

Alokairu-poltsa horrek jabeei errentaren kobrantza zehatza eta higiezina egoera onean itzultzea bermatzen die

Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak Nafarroako Gobernuak iraileko bigarren hamabostaldian egingo duen publizitate instituzionalaren kanpaina aurkeztu du; kanpainaren helburua hutsik dauden etxebizitzak eskuratzea da babestutako alokairura bideratu ahal daitezen Nasuvinsa enpresa publikoak kudeatutako poltsaren bidez.

Gogora ekarri behar da alokairu-poltsa horrek etxebizitzetako jabeei errentaren kobrantza zehatza bermatzen diela, higiezina egoera onean itzultzea eta Nasuvinsak etxeko arrisku anitzeko aseguru bat kontratatzea (edukitzailearena), etxebizitzan izan daitezkeen ezbeharrak estaltzen dituena.

Berriki, aginduan aldaketa bat onartu da; horrenbestez, alokairuko etxebizitza-poltsaren programa Nafarroako udalerri guztietara zabaldu da, eta haren igoera bat lortzeko baldintzak arindu dira. Alde horretatik, etxebizitza bat hutsik duen edozein pertsonak alokairu-poltsa horretan sar dezake, haren kokapena alde batera utzita, baldin eta eskatzaile-erroldan alokairuko etxebizitza-eskatzaile gisa gutxienez pertsona bat jasotzen den udalerri batean badago. Horretarako, Iruñeko Nasuvinsaren bulegoetara jo behar dute (San Jorge etorbidea, 8), langile teknikoek etxebizitzaren balorazioa eta inbentarioa egin dezaten. Interesdunek informazio gehiago 848 420 601 telefono-zenbakian eta www.vivienda.navarra.es webgunean eska dezakete.

Kanpainako karteletako bat. ( irudia handitu )

Higiezinak bizigarritasun-zedula indarrean izan behar du, eta ur, argindar eta gasaren hornidurak alta emanda; horrez gain, sukaldeko oinarrizko ekipamendu bat eduki behar du, eta etxebizitzan dauden errolda guztiak baliogabetzea. Igogailua ez da ezinbesteko baldintza bat, baldintzen azken aldaketaren ondoren, baldin eta etxebizitza egokia bada.

Ez dira baldintza ezberdinak eskatzen udalerriaren arabera, nahiz eta Nafarroako Gobernuak etxebizitzako jabeari ordaindutako prezioa ezberdina den etxebizitza dagoen udalerriaren arabera: garestiago Iruñerrian, Tuteran, Lizarran eta Tafallan, eta merkeago 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Hala, prezioak dagoen merkatuko prezio ezberdinetara egokitzen dira.

Hazten ari den eskaerari erantzutea

Laparra lehendakariordeak aipatu duenez, publizitate instituzionaleko kanpaina honen helburua babestutako alokairu bat eskuratu nahi duten herritarren eskaera handiari erantzutea da. Hala, 400 etxebizitza ingurura heldu nahi da legealdian zehar, eta eskatzaileen erroldan islatutako alokairu sozialeko etxebizitza-eskaerari erantzuteko orduan aurrera egitea.

Gainera, merkatuan hutsik dauden etxebizitzak jartzea ere iraunkortasuneko "neurri garrantzitsu" bat da, gutxi erabilitako baliabide bat berrerabiltzen laguntzen baitu, eta "hiriguneak dinamizatzen laguntzen", Eskubide Sozialetako lehendakariordeak baieztatu duen moduan.

Gaur egun, alokairuko poltsa horretan 480 etxebizitza inskribatuta daude, haietatik 245 Iruñean. Higiezin horik guztiak, bi izan ezik, okupatuta daude. Babestutako alokairuko programa horren kostuak Eskubide Sozialetako Departamentuari 394.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eragiten dio urtean.

Errentarientzako diru-laguntzak

Nasuvinsa enpresa publikoa arduratzen da maizterrak bilatzeko kudeaketaz, bitartekaritzaz eta alokairuko kontratua egiteaz poltsan sartuta dauden etxebizitzetarako.

Bestalde, errentariek, babestutako alokairua izatean, hileko errentaren % 90, 75, 50 edo 25eko diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango dute, haiek dituzten diru-sarreren arabera.

Publizitate instituzionalaren kanpaina

Aipatu den moduan, bigarren hamabostaldi honetan Nafarroako Gobernuak publizitate instituzionaleko kanpaina egingo du, gaztelaniaz nahiz euskaraz, "Zure pisu hutsa gure etxea izan daiteke" goiburuarekin.

Publizitatea hainbat euskarritan egingo da, kartelekin esaterako, eta eraikin publikoetan gizarte-zentroetan, liburutegietan, osasun-zentroetan, markesinetan eta hiriko autobusetan jarriko dira; horrekin batera, prentsan iragarkiak eta irratian iragarki laburrak sartuko dira. Hedabide digitaletan ere publizitatea jarriko da.

Azkenik, aipatu behar da Nafarroako Gobernuak toki-erakundeekin hitzarmenak sinatzea sustatuko duela etxebizitza-programa hori Nafarroa osora zabaltzen laguntzeko. Beharrezko tresnak ezartzen saiatu nahi da etxebizitza hutsen balizko jabeei eta alokairu sozialeko biztanle onuradunei haien ezaugarriak eta abantailak jakitera emateko; horrez gain, toki-erakundeen bidezko eskaerak ere bideratzeko beharrezko protokoloak ezarri nahi dira, herritarrengandik hurbilen dauden erakunde gisa.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa