(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kanpaina batek herritarren artean produktu ekologikoak kontsumitzea sustatuko du ostirala, 2016.eko irailak 16


Produktu horiek eskaintzen dituzten establezimenduen atxikimendua lortzea du xede eta jendearentzat eskuragarriagoa izatea


Elizalde kontseilaria, aurkezpenaren une batean. Harekin batera daude, Mailharin (ezkerrean) eta Lezaun (eskuinean). ( irudia handitu )

Kanpaina batek herritarren artean produktu ekologikoak kontsumitzea sustatuko du, eta haren helburua establezimenduen atxikimendua lortzea da eta jendearentzat eskuragarriagoa izatea.

"Zure erosketa ekologikoa, orain askoz hurbilago duzu" izeneko ekimena Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpen Kontseiluak –CPAEN– sustatu du (Nafarroko Gobernuko eskumen-arloan ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko agintea duena). Kanpaina honen edukia gaur goizean aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek; CPAENeko lehendakari Edorta Lezaunek eta Panpi Mailharin merkatariak.

Elizaldek azpimarratu du Foru Gobernuak sektore horrekin erabateko konpromisoa duela ; izan ere, "aurtengo udan CPAENi (2016-2020 eperako Nafarroako ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko aginpide modura) emandako laguntzaren oinarri arautzaileak finkatu dira, 1.200 erreferentzia baino gehiago dituena, eta aurtengorako 75.000 euro esleituko dira".

Kontseilariak nabarmendu du ere, Departamentua unitate bat sortzeko lanean ari dela, eta unitate horrek zerbitzu integral bat eskainiko diela ekoizpen ekologikoa aukeratzen duten nekazari eta abeltzainei. Unitate horrek zerbitzuak antolatuko ditu prozesu honetan laguntzeko, eta INTIAn (Nafarroako Nekazaritza Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua) gainera ekoizpen ekologikoa finkatzeko lantalde bat sortu da.

Kanpainari dagokionez, Elizaldek aipatu du irudi batean ekoizpen ekologikoaren eta hurbileko saltokiaren balioen zati bat batzen dituela; horrez gain, bizikleta ikur modura erabiltzen du, "hala, mugikortasun iraunkorraren kontzeptua sartzen du". Kontseilariak kanpaina "eredugarria" dela esan du, "etengabeko elkarrekintza bilatzeko" beharra agerian uzten du, ez soilik elikakateko maila guztietan, baita landa-eremuaren eta hirikoaren arteko harremanetan ere".

Nabarmendu behar da ekimen hori 2014-2020 epeko Nafarroako Landa Garapeneko Planaren bidez finantzatzen dela.


Kanpainako irudia. ( irudia handitu )

Kanpainaren edukia

Kanpainak ekoizpen ekologikoa sustatzeko duen interesa elikagai ekologikoak pestizidetatik libre daudelako sortu da eta, beraz, osasun, ingurumen eta biodibertsitatearen aldeko apustua da. Gainera, merkaturatze eta kontsumoko bide laburrak sustatzen ditu, garapen iraunkorra eta landa-eremu bizi baten mantentzea.

Bestalde, ekimen horrek saltoki txikia bultzatzen du, hemendik aurrera CPAENek produktu ekologikoen salmenta-puntuak ere hartuko baititu; hala, Kontseiluak ekoizleek, nekazariek, abeltzainek eta saltzaileek osatutako zirkulua ixtea lortzen du, egile eta inportatzaileetatik pasatuz.

Kanpaina horretan sartzeko, nahikoa da establezimendu batek bere eskaintzan 10 produktu ekologiko gutxienez agertzea, eta CPAENek establezimendu bakoitza Urre, Zilar eta Brontze gisa sailkatuko du, eskainitako produktu-kopuruaren arabera. Salmenta-puntu horiek identifikatzeko, nekazaritza ekologikoari lotutako irudi bat sortu da, eta establezimenduek beraien lokaletan erakutsiko dute. Hala, jendeak produktuak berme osoz non eros dezakeen jakingo du.

Aipagarria da Nafarroako nekazaritza ekologikoaren azalerak (nekazaritza+abeltzaintza) 84.431 hektarea hartzen dituela (428.939 hektarea guztitik), hau da, % 20 inguru. Abeltzaintzako ustiapenei dagokienez, 83 dira, gehienak, zaldi, behi eta ardietarako. Operatzen duten kopuruari dagokionez, 536 erregistratuta daude, eta haietatik 437 nekazaritzakoak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa