(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Liburutegiak Patxi Larrainzar dramaturgo eta idazlearen obra dohaintzan jaso du (1934-1991)
asteartea, 2016.eko irailak 20


Haren anaia biki Frumencio Larrainzar-ek eskuz egindako zuzenketekin makinaz idatzitako testuen 58 pieza entregatu ditu, 1970-1991 urteak hartzen dituena


Frumencio Larrainzar dokumentuak Herrera kontseilariari entregatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Liburutegiak Patxi Larrainzar-en jatorrizko obra dohaintzan jaso du gaur goizean. Haren anaia biki Frumencio Larrainzar-ek Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerari entregatu dio ekoizpen hori. Eskuz idatzitako zuzenketekin makinaz idatzitako testuen 58 piezek osatzen dute, eta 1970-1991 urteak hartzen ditu.

Bestalde, asteazkenean, irailak 21, Patxi Larrainzar-en jaiotzaren urteurrenean, Nafarroako Liburutegiak egilea omenduko du eta, horretarako, mahai-inguru bat antolatu du, 18:30ean; bertan, Nafarroako trantsizioko figura ikoniko honen ondare pertsonal eta literarioa aztertuko dute Patxi Zabaleta, Víctor Iriarte, José María Jiménez eta Ignacio Arangurenek.

Nobela, saiakera eta antzezlan ugari

Hura osatzen duten obra batzuk dagoeneko argitaratu dira, esaterako: "Diario suburbano de Pamplona", "La provocación", "El desertor" nobela laburra, "Carlismo y música celestial: obra teatral en dos actos y un estrambote" edo "Navarra sola o con leche: (ekitaldi bakarreko antzerki-eztabaida)"; azken obra hori Nafarroako antzerkian gehien antzeztu dena da (1977 eta 1978 artean, ehun funtzio baino gehiago).

Beste obra batzuk ezezagunak dira, "Informe sobre la Universidad de Navarra" saiakera adibidez, edo "Las furcias del Reino de Dios" edo "Los gigantes bailarines" testu laburrak.

Funtsaren barnean antzezlan asko daude, gehienak jadanik antzeztutakoak: "El gobierno de las mujeres", "El hueso navarro: (Nafarroako historiaren interpretazio bat)", "La habitación" edo "Concierto de órgano", aurtengo maiatzaren 20an estreinatutakoa , eta "Iparraguirre, un viaje hacia la libertad" edo "Molière de Bulgákov" egokitzapenak. Baina antzeztu gabeko tituluak ere baditu, esaterako: "Obstinado abismo", "La peste del teatro", "Matatxerri" gaztelaniaz eta euskaraz edo ""La leyenda de Fray Virila: farsa místico-política en dos jornadas".

Obra horiek guztiak katalogatuta daude, eta katalogoaren bidez kontsulta daitezke Internet bidezko liburutegien lerroan.

Biografia

Patxi Larrainzar Riezun (Nafarroa) jaio zen 1934ko irailaren 21ean eta 1991eko martxoaren 12an hil zen. Larrea poeta bilbotarraren iloba izan zen.

Iruñeko seminarioan ikasi zuen eta Comillaskoan, 1958an apiaz bihurtzeko. 1962tik 67ra irakaskuntzan hasi zen lanean eta Txileko Unibertsitate Katolikoko kapilautza bat izan zuen.

Itzuleran, Nafarroako hainbat herritan apaiz izan zen, harik eta Iruñeko Arrotxapeako langile-auzoko parrokian sartu zen arte. Urte batzuetan Iruñeko Aralarko San Migel ikastetxeko gaztelaniako irakasle aritu zen, eta 1985ean Elizako ikastetxeetan irakasteko gotzain-debekua jaso zuen "Eliza ofizialaren aurkako ideiak izateagatik".

Idazle-jarduera hirurogeita hamarreko hamarkadatik garatu zuen. 1970ean Es peligroso creer en Dios (Lizarra, Verbo Divino) argitaratu zuen Txileko ikasle katolikoen esperientziaren gainean. 1977an dramatugo-lanetan hasi zen Carlismo y música celestial obrarekin, "El Lebrel Blanco" sariko finalista izan zena eta talde horrek arrakasta handiarekin estreinatu zuena Sutges-ko Nazioarteko Jaialdian. Obra polemikoa, Alderdi Karlistak argitaratu zuen (Madril, Easa, 1978), eta erreakzio asko sortarazi zituen berataz ari zela uste zuen karlismoko adar tradizionalaren aldetik. Hurrengo urtean talde berak Navarra sola o con leche eszenaratu zuen, Nafarroako arazoaren bertsio dramatiko-satirikoa, Nafarroako geografian laurogei funtzio baino gehiago izan zituena; aurrekoa baino polemikoagoa zen oraindik, eta ultra terrorismoak ere lehergailu bat zartarazi zuen obra hori antzoki batean antzezten ari zirela. La conquista del cotarro , "Opus Deiren ikuspegi garratza, egileak berak dioenez, ez zen estreinatu El Lebrel blanco-ko aktore berberen artean polemika piztu zelako. Utrimque roditur, Nafarroaren historia gatazkatsuaren bertsio dramatikoa, 1980an estreinatu zuen Lebrel blanco-k eta urte horretako Sitges-ko Jaialdian Carbonell bigarren saria lortu zuen. Gasteizko Foruen plazan hurrengo urtean La llanada solitaria estreinatu zuen "Denok" talde gasteiztarrak, hiriko sorreraren 800 urteei buruzkoa. Urte horretan bertan, eta talde berak Iparraguirre, un viaje hacia la libertad estreinatu zuen, koplari gipuzkoarraren ehungarren urturrenaren inguruan antolatutako ospakizunen barnean.

Urtero ekoizpen berri bat estreinatzen da: El mercado, kapitalismoari buruzkoa, Olazagutia antzerki-taldeak interpretatutakoa (1982); Pampilonia cirkus, frankismoaren ondorengo lehen urteetako umore-ikuspegia, eta "Lebrel blanco" eszenaratu zuena (1983), eta El bardo de Izalzu, Campion-en obraren birsortzea, Iruñeko Udaleko Amadis kolektiboak antzeztua.

Diario suburbano de Pamplona (Iruña, 1983) bere antzerki-ekoizpenetik ateratzen da, Nafarroako hiriburuko egunkari antzeko bat izatean 1982an.

Antzerkiko pieza batzuk ere egokitu ditu esaterako: La conspiración de los piadosos de Bulgakov Durangoko Geroa talderako, edo Arrabal-en Pic-nic Garesko talderako. Haren jarduera prentsan eta aldizkarietan ere islatzen da ( Egin, Herria 2000, Gazteak , Goitibera ).

Hil ondoren Txalaparta argitaletxeak Patxi Larrainzar-en zenbait idatzi argitaratuko zituen. Pega, pero escucha 1991n eta Pecados veniales de un cura asilvestrado 1995ean testuen hautaketa bat dira, artikuluak bereziki, zenbait hedabidetan argitaratutakoak. Bestalde, ezezagunak diren nobela batzuk ere argitaratu dira: Adiós Monseñor, 1992an argitaratutako nobela baina 1975eko udan idatzia, El desertor (1993) eta La provocación (1997).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa