(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2019ra arte 20.000 lanpostu sortzea aurreikusten du enplegu-plan berriaren bidez asteartea, 2016.eko irailak 20


Gobernua osatzen duten lau alderdiei, sindikatuei eta enpresa-erakundeei aurkeztuta, Ayerdi eta Laparra lehendakariordeek eztabaidarako eta negoziaketako prozesua hasiko dute ahalik eta "adostasun sozial eta politiko handiena" biltzeko enplegu-sorrerako eta kohesio sozialeko neurriak nahasten dituen estrategi baten gainean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2016-2019ko Enplegu Planaren bidez 20.000 enplegu sortu nahi du; horrenbestez, langabezia-tasa murriztu nahi da, oraingo % 13,27tik % 10era jaitsiz (10.000 lanpostu) eta 10.000 pertsona gehiago, orain aktibo ez daudenak, lan-merkatuan sartuz.

Gobernuaren helburua Espezializazio Adimentsuko Estrategiako erreferentziazko Europako 15 eskualdeekin dagoen enplegu-tasaren aldea % 75ean murriztea da.

Nafarroako Gobernuak 2016-2019ko Enplegu Planaren bidez 20.000 enplegu sortu nahi du; horrenbestez, langabezia-tasa murriztu nahi da, oraingo % 13,27tik % 10era jaitsiz (10.000 lanpostu) eta 10.000 pertsona gehiago, orain aktibo ez daudenak, lan-merkatuan sartuz.

Enplegu gehiago, kalitate hobeagokoa, enplegatze maila hobetzea eta aukera-berdintasuna / gizarteratze-laneratzea dira Enplegu Planaren lau ardatz estrategikoak, eta haiei bosgarren helburu bat gehitzen zaie: Nafar Lansarea eraldatzea, arreta pertsonalizatuagoa eman dezan bereziki; hala, 2019an urtean 15.000 pertsonari jarraipena egiteko gaitasuna izango luke.

Zirriborroak pertsonen, enpresen eta enpleguko zerbitzu publikoaren eraldaketa horren beharretara bideratutako 140 neurri jasotzen ditu. Premisa horiekin, eragile sozialekin, politikoekin eta ekonomikoekin akordio-prozesua hasi du. Gobernua osatzen duten lau alderdiei aurkeztu zitzaien atzo, eta gaur Nafar Lansareko gobernu-kontseiluari.

Garapen Ekonomikorako eta Eskubide Sozialetako Manu Ayerdi eta Miguel Laparra lehendakariordeek gaur prentsaurrekoan azaldu dutenez, Planaren garapenaren amaieran, 2019an, Gobernuak Espezializazio Adimentsuko Estrategiako (RIS 3 Nafarroa) erreferentziazko Europako 15 eskualdeekin dagoen enplegu-tasaren aldea % 15 murriztea espero du; Foru Komunitateko eraldaketa ekonomikoaren eredua da, eskualdeko lehiakortasunerako funtsezko sektoreak identifikatu ditu, eta bertara bideratu behar dira datozen hamarkadetako baliabideak eta politikak. 20.000 lanpostu sortuta, Nafarroa % 75eko enplegu-tasa heldu daiteke 20-64 urte arteko tartean (2020ko Europako helburua).

Halaber, Plan horrek, RIS3rekin eta Gobernua prestatzen ari den beste plan estrategiko batzuekin batera, garapeneko eredu berri bat finkatu nahi du, giza garapen iraunkorrera bideratuta, honako printzipio hauetan oinarritzen dena: enpresa-lehiakortasuna, kohesio soziala, lurraldekoa eta ingurumenekoa.

Enpleguaren kalitateari dagokionez, bigarren helburua, Planak kontratazio mugagabea sustatzearen aldeko apustua egiten du (egun urtean dauden 17.000 kontratu mugagabeetatik 25.000ra planaren amaieran); gainera, aurrera egin nahi da soldatetan, lan-osasunean, deklaratu gabeko enplegu-murrizketan… "Kalitatezko enpleguaren sorrera funtsezko adierazlea izango da", zehaztu dute Laparrak eta Ayerdik.

Enplegatze-mailaren hobekuntzan, Planak prestakuntza azpimarratzen du, Lanbide Heziketan arreta berezia jarriz (maila horretan prestatutako pertsonen kopurua % 10 handitzea proposatzen du); lanbide-kualifikazioko 10.000 akreditazio berri lortu nahi dira, Nafar Lansarean urtean 15.000 pertsonari laguntza pertsonalizatu eta etengabekoa emateaz gain, laneratzeko zailtasun handiak dituztenei batez ere.

Laugarren helburuari dagokionez, laneratzea eta aukera-berdintasuna erraztea, ondorengo erronkak ezartzen dira: hiru urtetan % 20an murriztea emakumeen enplegu-tasaren desberdintasuna (langabezian 4,3 puntu gehiago), gazteena(% 40 inguruko langabezia-tasa), 45 urtetik gorakoena (langabeziaren % 40 inguru) edo desgaitasunak dituzten eta gutxiengoak osatzen dituzten pertsonena; edo iraupen luzeko langabeak % 30 murriztea; Beste helburu bat RIS edo Bermatutako Errenta jasotzen dutenen urteko laneratzea % 100ean handitzea da, bikoiztea.

Helburu horiek lortzeko, Planak enplegua sustatu eta sortzeko nahiz kohesio sozialerako bideratutako neurriak jasotzen ditu. Haien artean enpresetarako pizgarri fiskal berriak daude, kalitatezko enplegu egonkorra sortuko dutenak edo soldatak hitzarmenaren gainetik hobetuko dituztenak; lehentasun ekonomikoei zein sozialei erantzungo dieten gune berriak sustatzea; edo enpresetan gazteen edo gizarteratze-errentaren hartzaileen kontratazioa sustatzea.

Aipatu behar da genero-ikuspegia zeharka integratu dela, Berdintasunerako Planak ezartzen duen moduan. Eta neurriak zehazteko orduan, emakumeak lehentasunezko talde gisa ezartzen da. Lan-osasuna eta deklaratu gabeko enpleguaren aurkako borroka ere azpimarratzen dira.

Diagnostikoa

Enplegu Planaren zirriborroa hiru oinarrien gainean landu da: Gobernuaren programa-akordioa, Europako jarraibideak eta diagnostiko soziolaboral bat, eragile sozialekin partekatuta, eta 12 errealitateri aurre egiteko beharra hautematen du: biztanleen zahartzea (% 20k 65 urtetik gora du); enpleguaren suntsitzea (40.000 eta 45.000 enplegu artean 2008 eta 2014 artean hainbat iturriren arabera) eta kotizatzaile-kopuruaren jaitsiera: langabeziak gazteengan izandako eragina (% 43,3, kopuru guztiaren % 13,25); beste kolektibo batzuetan egoera txarra (atzerriko biztanleen % 30, desgaitasuna duten pertsonen artean iraupen luzeko langabezia); iraupen luzeko langabezia (lanik gabe dauden % 70 urtebete baino gehiago eta % 40, bi baino gehiago); emakume eta gizonen arteko desberdintasunen areagotzea(langabezia 4,3 puntu igo da eta emakumeen behin-behinekotasuna 8,1 puntu gehiagokoa da).

Hautemandako beste behar batzuk dira, alde batetik, enplegatze-mailan lan egiten jarraitu behar dela da prestakuntzaren bidez, (langabeen % 70ek ez du bigarren hezkuntzako lehen etapakoa baino ikasketa-maila handiagorik); eta bestetik, lurralde mailako desberdintasuna (Sakana, Agoitz, Estellerria edo Castejon, Cintruenigo eta Correla inguruak izan dira kaltetuenak).

Kalitate- eta prekarietate-arazo bat ere badago (% 25,4ko behin-behinekotasuna, % 16,1eko lanaldi partzialak, soldata txikiak, deklaratu gabeko lana…); babes eza eta estatuko sistemen erantzuteko gaitasun eskasa (langabeen % 53k ez du langabeziagatiko estaldurarik); eta enplegu-zerbitzu publikoek behar besteko protagonismoa ez izatea (soldatapeko biztanleen % 1,7k bakarrik lortu zuen enplegua bulego publiko baten bidez; % 3,7k, 2008an).

Enplegu Plana , RIS3rekin eta haren mendeko plan estrategikoekin koordinatzen da, logikoa denez: ekintzailetza eta lan autonomoa, industrializazioa, zientzia eta teknologia, LH, turismoa eta merkataritza eta banda zabala. Gazteriakoarekin ere elkarreragiten du, desgaitasuna duten pertsonen arretakoarekin edo berdintasun eta gizarteratzekoarekin.

Ahalik eta adostasun handiena

Ayerdik azaldu duenez, Gobernuak "ahalik eta adostasun sozial eta politiko handiena" lortu nahi du Planaren baitan; izan ere, kalitatezko enplegua sortzea da Nafarroako Gobernuaren "helburu nagusia". Enpleguaren egoerari buruzko diagnostikoa eragileekin partekatu ondoren, hemendik aurrera eragile sozial eta politikoekin hitz egingo da. Gogoratuko denez, Gobernuak Nafar Lansareko Kontseiluan sindikatuen eta enpresen ordezkaritza zabaldu egin zuen.

Gainera, Gobernuak Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua deituko du proposamenaren gainean hausnartu dezan.

Neurriak adosten direnean eta jendaurrean erakusteko eta herritarrek parte hartzeko fasea amaitzen denean, Gobernuak 2017rako eta hurrengo ekitaldietarako aurrekontua zehaztuko du. Azkenik, Nafarroako Gobernuak Enplegu Plana onartuko du eta Nafarroako Parlamentura igorriko du berretsi dezan.

Halaber, Enplegu Plan hau indarrean dagoenean, Foru Gobernuak Parlamentuari Foru Komunitateko Enpleguko lehen Foru Legea igorriko dio; hala, langabe guztientzako zerbitzuen sail bat onartuko da eta, era horretan, eskubidea duten zerbitzu publikoak finkatuta geratuko dira, gizarte-zerbitzuen alorrean adibidez gertatzen den moduan.

Neurri aipagarrienak

Planaren zirriborroak 140 neurri inguru proposatzen ditu, abiapuntu gisa. Lau helburu estrategikoei lotuta, ondorengoak nabarmentzen dira:

A- Nafarroan dagoen enplegua areagotzea, ekintzailetzaren, enplegu autonomoaren eta enpleguaren sustapenaren bidez.

Ekintzailetzako eta lan autonomoko edo ekonomia sozialeko planetan jadanik jasotakoen neurri osagarriak dira:

    1. Pizgarri fiskalak
    2. . Enplegua sortzeagatiko kenkariari (kalitatezko enplegua sortzen duten eta 24 hilabetez mantentzen duten enpresak saritzen ditu), kuota likidoaren % 25eko muga ez zaio aplikatuko (beste kenkari batzuekin batera), I+G+Brekin eta zinemarekin gertatzen den moduan. Etorkizuneko enpleguaren sorrera sustatzeko erreserba bat ere sortuko da, Inbertsioen Erreserbarekin gertatzen den moduan. Sorreragatiko kenkariarekin bateraezina izango zen, baina enpresak bere kenkaria benetan sortutako enplegura egokitu ahalko zuen.

    3. Enplegu-nitxo berriak sustatzea: ekonomia zirkularra eta birziklapena, baliabide naturalak kudeatzea, mendekotasunari arreta eta alokairuko nahiz birgaitzeko etxebizitzaren zaintzak eta sustapena. Lehen hiru jardueretan 3.350 enplegu sortzea aurreikusten da eta 1.800 eraikuntza-sektorean, Guztira, 5.150.

    4. Gazteen kontratazioa sustatzeko laguntza gehiago (550 2017an, 600 2018an eta 700 2019): 30 urtetik beherakoak praktiketarako kontratatzea, enpresak laguntzea Prestakuntzako eta Ikaskuntzako kontratuak egin ditzaten; Lanbide Heziketako zentroetan eta Enplegurako Prestakuntza Zentroetan lanekoak ez diren praktikak egitea.

    5. RIS edo Bermatutako Errentaren hartzaileak kontratatzeko laguntza berriak enpresa pribatuetan: 1.000 pertsona

    6. Administrazioa: kontratazio publikoan klausula sozialak jasotzea.

    7. Lana banatzeko neurriak aztertu eta abian jartzea.

  1. B. Enpleguaren kalitatea hobetzea (egonkortasuna, lan-osasuna, soldatak, deklaratu gabeko lana…), enpresako kultur berri baten bidez, lan-segurtasuna hobetzea, arautzea eta egonkortasun-neurriak, eta Nafarroako Lan Osasunerako III. Plana (prebentziorako kultura, legeria betetzea…).

    1. Hitzarmenaren gainetik soldatak igotzea adosten duten enpresetarako kenkari fiskal berri osagarria,.

    1. Enpresetarako diru-laguntza berria plantillak 3 urtez mantentzeagatik: hilean 100 euro 3 urtez Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko.

    9. Lan-arriskuen prebentzioan 2017-2018ko Ekintza Plana udazkenean onartzea.

    1. Kalitatezko enpleguarekin eta elkarrekiko konfiantzarekin enpresa-kultura konprometituagoa bat sustatzea, eragile sozioekonomikoekin lankidetzan; eta negoziaketa kolektiboko plantillen egonkortasun eta birkokapen-sistemen akordioena.

    1. Deklaratu gabeko lanaren aurkako borroka: Iruzur Fiskalaren aurkako Borroka Plana aktibatzea, Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskapena sendotzea, herritarrak sentsibilizatzea.

    C.- Lanbide-gaitasunen enplegatze-maila eta garapena hobetzea:

    1. Lanbide Prestakuntza Integratuaren I. Plan Estrategikoa lantzea eta abian jartzea, Hezkuntza eta Nafar Lansarea koordinatuko dituena.

     

    1. Nafar Lansarearen prestakuntza ekintzak % 50 haztea eta parte hartzen duten pertsonena, 18.000raino, eta eskaintza propioa handitzea.

    1. Prestakuntza eta Enplegu Programetan parte hartzen duten pertsona-kopurua laukoiztea, txandakako prestakuntza-programak (tailer-eskolak) eta berariazko programak (Prestakuntza eta Enpleguko Programa Integratuak) dibertsifikatuz: urtean 900 plaza.

    1. Lanbide-kualifikazioaren akreditazio-kopurua handitzea, Planak irauten duen bitartean 10.000 akreditazio berrietara iritsi arte enplegurako prestakuntzaren bidez eta esperientzia egiaztatuz. Eta Funtsezko Gaitasunen ikastaroen programazioa lurraldean zehar, 1.500 pertsonek gaitasunezko prestakuntza bat jasotzeko aukera izan dezaten.

    D.- Laneratzea erraztea eta berdintasuna bermatzea, aukera-berdintasuna, enplegu inklusiboa eta genero-berdintasuna bermatuz (diskriminazioaren aurkako neurriak, esaterako):

    1. RIS-Bermatutako Errenta hartzen duten 3.000 pertsona enpresek, toki-erakundeek, ekimen sozialeko erakundeek kontratatzeko neurriak (1.200 Babestutako Enplegu Sozialean).

    1. Bermatutako Errentaren Foru Lege berrian ezarritako enplegurako pizgarri berriak, "making work pay" filosofiaren barnean, Bermatutako Errentaren hartzaileen laneratzea sustatzeko dena.

    1. Iraupen luzeko langabeei arreta emateko programa. Neurri hau areagotzea 50 urtetik gorako langabeen kasuan % 100eko arretara heldu arte.

    2. Enpleguko Zentro Berezietarako babesa eta Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroetarako erregulazio berria eta haiek sustatzea.

    3. Gazteen Berme Programa sustatzea.

    4. Nafarroan lan-diskriminazioaren aurka borrokatzeko berariazko plan bat garatzea.

    5. Emakumeak lehenestea ondorengo sustapen-neurrietan: hobari ekonomikoak nahiz enplegua sortzeko nitxoen bultzada jasotzen dituztenak.

    6. Diruz lagundutako enplegu-deialdi orotan emakumeen kontratazioaren % 50era gutxienez heltzeko betebeharra.

    7. Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateragarri egiteko Plan bat egitea.

    8. Soldatetan dagoen aldea murrizteko neurriak aztertu eta sustatzea.

    E.- Nafar Lansarearen eraldaketa:

    1. Enplegu Zerbitzuen saila lurraldeka banatzea; hala, zerbitzu berak Nafarroako eskualde guztietan bermatuko dira.

    2. Gizarte Zerbitzuak eta Enplegu Zerbitzuak koordinatzeko leihatila bakarra abian jartzea.

    3. Pertsonarengan eta hark eskatutako/jasotako zerbitzuetan oinarritutako jarraipen-sistema bat ezartzea.

    4. Nafarroarako lanbide-orientazioko sistema bakarra sortzea, banan-banako arretako helburura iristeko asmoz, hau da, 15.000 erabiltzaile 2019an.

    5. Nafar Lansarearen eguneroko kudeaketan gardentasun eta konpromisoko sistema bat prestatzea, eta pixkanaka ezartzea.

    6. Enpleguaren Foru Lege bat garatzea, legealdia amaitu baino lehen, eta bertan, Nafarroako herritarren Enpleguaren Zerbitzuaren sailera sartzeko eskubidea finkatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Enplegu Planaren Zirriborroa 2016-2019
Aurretiazko diagnostikoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa