(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak 3.485 milioitan finkatzen du 2017rako gastu-muga ez finantzarioa, 2016an baino 183 milioi gehiago asteazkena, 2016.eko irailak 21


% 5,55eko igoera 141 milioi euroko diru-sarrera gehigarrien aurreikuspen baten ondorioa da, zerga-erreformari esker neurri batean, eta % 0,5eko defizit-helburuaren kalkuluarekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bileran finkatu du 2017rako gastu-muga ez finantzarioa: 3.485 milioi euro, hau da, 2016rako onartutako gastuarekin alderatuz, 183,4 milioi gehiago. % 5,55eko igoera, beraz.

Gastu-gailur ez finantzarioa finkatu ondoren, Departamentuak beraien gastu-proposamenak lantzen hasiko dira 2017rako. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bileran finkatu du 2017rako gastu-muga ez finantzarioa: 3.485 milioi euro, hau da, 2016rako onartutako gastuarekin alderatuz, 183,4 milioi gehiago. % 5,55eko igoera, beraz.

Zenbatekoa finkatu da datorren urterako diru-bilketaren kalkuluak hobetu egin direla ikusirik, zerga-erreformatik eta Nafarroarako aurreikuspen makroekonomikoetatik sortu direnak.

Zehazki, Zerga Ogasunak 2017an 3.579 milioiko baliabide ez finantzarioak biltzea aurreikusten du (3.438, 2016an), hau da, 141 milioi gehiago.

Nafarroako Parlamentuak onartutako zerga-erreformak eragin positiboa izango du 2017ko PFEZgatik bildutako 65 milioi gehigarrien kontuetan; 16 milioi gehiago Sozietateen gaineko Zergan eta 17 milioi gehiago Ondarearen gaineko Zergagatik.

Gainera, Nafarroako Gobernuak muga finkatzeko BPGren % 0,5eko defizitaren helburua kontuan hartu du, hau da, 97,6 milioi.

Izapidetzea

Foru Gobernuak akordioaren testua Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari eta Toki Araubidearen Batzordeari igorriko die.

Gastu-muga finkatu ondoren, Departamentuek datozen asteotan 2017rako gastu-proposamenak landuko dituzte.

Haiekin, Nafarroako Gobernuak 2017rako Aurrekontuen aurreproiektua onartuko du eta CESi eta Toki Araubidearen Batzordeari bidaliko die txostena egin dezaten; azken hori dokumentua proiektu gisa onartu aurretik eman beharreko pausoa da eta Nafarroako Parlamentura igorri aurretik eman beharrekoa bertan eztabaidatu dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa