(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak EITB gaitu du haren edukiak ostegun honetatik aurrera Foru Komunitatean emititzeko asteazkena, 2016.eko irailak 21


Ollo kontseilariak bi foru-agindu sinatu ditu eta, haiei esker, euskal erakunde publikoak formalki Nafarroako irrati-maiztasunen espektroa erabili ahalko du


Nafarroako Gobernuak Euskal Irrati Telebista – EiTB erakunde publikoari administrazio-gaikuntza eman dio haren programak Nafarroako Foru Komunitatean emititzeko. Ostegun honetan, hilak 22, hasiko dira, Maria Solana eledunak Gobernuko bileraren ondoren egindako agerraldian jakinarazi duenez.

Gaikuntza hori Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok sinatutako bi foru-aginduetan jasotzen da, ETB1 programa esparru autonomikoko multiplexen 26. kanalaren bidez emititzeko, eta ETB2 eta ETB3 tokiko 5 multiplexetan dauden kanaleen bidez emititzeko (Iruña, Tafalla, Lizarra, Zangoza eta Tutera), Nafarroako Gobernuak irailaren 7an hartutako erabakiaren bidez xedatu zen moduan.

Jarduera horiek guztiak egin dira Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoak 2016ko uztailaren 15ean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan EiTBren zerbitzuak Nafarroa osoan zabaltze aldera; hori guztia, martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzkoaren, 40.4 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Izapide horrekin, EiTBren zerbitzuen zabalkunde digitala formalki egin daiteke Industria, Energia eta Turismo Ministerioak onartutako estatuko plan teknikoetan Nafarroari esleitutako irrati-maiztasunen espektroaren bidez. Hala, erakunde publikoak hilaren 21etik 22rako goizaldean multiplexetan konfigurazioko lan teknikoak egitea aurreikusten du, eta horren ondoren, ostegunetik aurrera (irailak 22) ETB1, ETB2 eta ETB3ren emisioak ikusi ahalko dira. Haiei dagozkien seinaleak esleitutako frekuentzietatik zuzenean sartuko dira, eta antenetan ez da inolako lanik egin beharko, ezta kanaleen instalazioan ere. Soilik EiTBri dagozkion LTDko kanalak berriz sintonizatu beharko dira.

Berrantolaketa

Gogoratuko denez, iragan irailaren 7an Nafarroako Gobernuak aldaketa bat onartu zuen EiTBri multiplex autonomikoetan eta tokikoetan kanalak esleitzeko orduan; hori gertatu zen kanal autonomikoaren operadore batek bere lizentziari uko egin izanagatik.

Horrenbestez, kanaleen egungo berrantolaketa honako era honetan geratu da:

- Multiplex autonomikoa (Nafarroako lurralde guztiko estaldura): 26. kanala, (ETB1).

- Tokiko multiplexak:

Iruñeko mugapea: 38. kanala (ETB2).

Tafallako mugapea: 31. kanala (ETB2, ETB3).

Lizarrako mugapea: 24. kanala (ETB2, ETB3).

Zangozako mugapea: 45. kanala (ETB2, ETB3).

Tuterako mugapea: 39. kanala (ETB2, ETB3).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa