(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Europako Batzordeak sustatutako Hizkuntzen Europako Eguna babesten du astelehena, 2016.eko irailak 26


Mendoza kontseilariak jardunaldi hau Foru Komunitatean ospatzeko deia egin du


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaur, irailak 26, ospatzen den Hizkuntzen Europako Eguna babesten du. Europako Batzordeak sustatuta, jardunaldi honen helburua Europako hizkuntz aniztasunaren aberastasunaren gainean kontzientziatzea da, eta hizkuntzen ikasketa Europa guztian sustatzea.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak gutun baten bidez adierazi duenez, Europako hizkuntz aniztasuna zaindu eta indartu egin behar da, eta horrek hezkuntza-arlotik eleaniztasuna sustatzea dakar; izan ere, "zenbait hizkuntzetako hizkuntz gaitasuna Europako herritartasun demokratikoan parte aktiboa izateko behar gisa jotzen da".

"Nafarroa historikoki hizkuntz askotariko lurraldea izan da, eta etengabe elkarrekin bizitzen eta elkarrekintzan dauden bi hizkuntza edukitzeko zortea dugu", egiaztatu du Mendoza kontseilariak. "Horregatik, Europatik proposatutako helburuak geure egiten ditugu, eta egun hau ospatzeko deia egiten dugu gure Foru Komunitatean eta Europa mailan ospatzen diren ekitaldien bidez".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa