(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 516.000 euro erabiliko ditu Arguedasko parte zaharreko zenbait kale berritzeko asteartea, 2016.eko irailak 27


Elizalde kontseilariak Nafarroan fabrikatutako eta lanetan erabili den zoladura ekologikoaren onurak azpimarratu ditu


Elizalde kontseilaria jarduketa egin den zonaldea bisitatzen. Zuzendari nagusia (ezkerrean) eta alkatea (eskuinean) ditu alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 516.000 euroko diru-laguntza eman du Arguedasko parte zaharreko sareak, hornidura eta zoladura berritzeko obrak egiteko. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek gaur goizean inauguratu du Tokiko Azpiegitura Planean dagoen jarduketa hori. Obretan "Nafarroan fabrikatutako zoladura ekologikoa erabili dela·" nabarmendu du, "eta horrek Arguedas udalerri iraunkorrago bihurtzen duela".

Zehazki, erabilitako materiala hormigoi ekologikoko lauzak dira, PVT enpresa tuterarrak egindakoak, eguzki-argia dagoenean aktibatzen dira eta landareen fotosintesiaren antzeko erreakzioa sortzen dute. Hala, gas kaltegarriak osasunerako eta ingurumenerako kaltegarriak ez diren konposatu bihurtzen dira, eta horri esker, Erriberan data jakin batzuetan sortzen den arazoa arindu ahalko da ozono troposferikoaren kutsadura dela-eta. Alde horretatik, Elizaldek dio kutsadura kentzeko jarritako 7.500 m2 lauzei esker, "urtebetean 3.000 autok sortutako kutsadura desagerrarazi daitekeela".

Gainera, Elizaldek aipatu du obra hori hurbileko eta ekonomia zirkularreko berrikuntzaren eredu dela; izan ere, "gehienbat eraikuntzatik etorritako material birziklatuarekin Erriberan egindako zoladura ekologikoa da eta, beraz, hondakin bat baliabide bihurtzen da".

Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabier Lasak eta Arguedasko alkate Fernando Mendozak.


Arguedasen berritutako kale bat. ( irudia handitu )

Obren ezaugarriak

850.000 euro inguruko aurrekontua izan duten obrak Harinsa Navasfalt SA eta HNV Infraestructuras SL ABEEk egin ditu Joaquín Aliaga Montes industria-ingeniariaren eta arkitekto teknikoaren zuzendaritzapean. Honako obra hauek, hain zuzen ere: ur beltzen eta euri-uren hornikuntzako eta saneamenduko hodiak berritu dira, bai eta lehendik zeuden sareen loturak ere, harguneak berritu dira, eta ondorengo kaleetako espaloien nahiz galtzadetako zoladura: San Ignacio, Lino Munárriz, Nagusia, Auzo Berria, Postigo, La Peña, El Val, La Concha, Santo Tomás, Vínculo eta Urbano, bai eta Foruen plaza eta San Estebangoa ere.

Hornitzeko sarea diametro askotako intentsitate handiko polietileno-hodi batekin egin da, aurrekoaren tipologiari jarraiki. Lotuneak jarri dira dagokien balbulekin sareko zatiak isolatzea uzten duten tokietan. Gainera, ur-harguneak eta hidranteak jarri dira lurpean.

Gainera, ur beltzak eta euri-urak bereizteko sare bat jarri da. Kolektoreen hodia diametro askotako PVCkoa da. Aurrefabrikatutako putzuak jarri dira hormigoi armatuko elementuekin kolektoreetako elkarguneetan, bai eta lerrokatze-aldaketetan ere. Eta lehendik zeuden etxeetako harguneak ere aldatu dira dagozkien erregistroak edo kutxatilak jarriz.

Zoladuran galtzada eta espaloiak maila berean egin dira. Espaloietan zoladura "tako" izeneko baldosekin egin da edo hormigoizko galtzada-harriarekin hormigoizko zolata gainean finkatuta, zabor-legarreko geruza baten gainean jarrita. Galtzadan, ibilgailu gehien dabilen kaleetan zoladura 15 zentimetro lodiko hormigoizkoa da 15 zentimetro lodiko beste zabor-legarraren gainean jarrita, azaleko akaberarekin (zementuarekin, talotxarekin eta erdi landu mekanikoarekin hautseztatuta). Zirkulazio gutxiagoko kaleetan koloreztatutako hormigoizko aurrefabrikatutako piezak daude morteroarekin finkatuta 12 zentimetroko hormigoi gainean, eta 15 zentimetro lodiko zabor-legarreko geruza bati eutsita. Azaleko drainatzea egin da, zoruari maldak emanez eta ura galdaketako sareten bidez jasoz edo kale erdian jarritako estolda-zuloen bidez, euri-uren kolektorearekin lotzen direnak.

Aurrez Tuterara egindako bisita

Arguedasko ekitaldiaren aurretik, Elizalde kontseilariak PVT zoladura-fabrika bisitatu du Tuteran "ecoGranic" bere produktua ezagutzeko, Arguedasko obretan erabili dena, gorago aipatu den moduan.

Gainera, Huertas Mayores bideko obrak bisitatu ditu; haien bidez, institutura iristeko arazoak konpontzen dira, eta bertan zoladura bera ere erabiliko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa