(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerga-bilketa likidoa % 3 igo da abuztura arte asteazkena, 2016.eko irailak 28


Sozietate zergagatiko bilketa 16,6 milioi jaitsi da, Gobernu Zentralaren deskontu fiskalarengatik zati handi batean


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak 2016ko abuztura arte 1.782.613.465 euroko zerga-bilketa likidoa erregistratu du. Zifra hori, itzulketak diru-sarrerei kenduz kalkulatzen dena, % 3,02 hazi da iazko epe berean bildutakoarekin alderatuz, hau da, 52.263.091 euro gehiago.

bulegoa

Ogasuneko bulego bat.

Nafarroako Zerga Ogasunak 2016ko abuztura arte 1.782.613.465 euroko zerga-bilketa likidoa erregistratu du. Zifra hori, itzulketak diru-sarrerei kenduz kalkulatzen dena, % 3,02 hazi da iazko epe berean bildutakoarekin alderatuz, hau da, 52.263.091 euro gehiago.

Zehazki, bilketa likidoa zerga zuzenengatik nahiz zeharkakoengatik hazi da. Lehenengoa % 1,83 igo da, 881 milioiraino (15,8 milioi gehiago); eta bigarrena, % 4,49 gehiago, 881,2 milioiraino (37,9 milioi). Gainerakoa, 1.782,6 milioiraino, tasa, errekargu edo zehapenengatiko diru-sarrerek osatzen dute.

Zeharkako zergen barnean, PFEZ bidezko zerga-bilketa likidoa % 5 inguru hazi da, % 4,96 zehazki, 733 milioiraino; 34,7 milioi, 2015eko zerga-erreformak aplikatutako lan-atxikipen handiagoengatik, 48,6 milioi igo direnak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk azaldu duenez: Aranburuk prentsaurrekoa eskaini du sozietateen gaineko zergagatiko bilketa ixten dela eta.

Zerga horri dagokionez, sozietateena, Ogasunak 77,95 milioi euro bildu du, 2015ean baino 16,6 milioi gutxiago. Aranburu kontseilariak aldaketa negatiboa (-% 17,85) hiru faktoreri egotzi die. Alde batetik, kontuan ordaintzeko diru-sarrerak % 53 jaitsi dira (9,5 milioi) Gobernu zentralak sustatutako deskontu fiskalaren ondorio gisa eta zifra erlatiboan zergak ordaintzen dituzten enpresei eragiten diena, hau da, Nafarroan daudenak baina estatuko araudiarekin ordaintzen dituztenak zergak. Gainera, Zerga Ogasunak 2,3 milioi euro gutxiago jaso du (% 5,03ko jaitsiera) kuota diferentzialean, aurreko Gobernuko zerga-erreformaren ondorioz sortutakoa, Aranburuk azaldu duenez. Eta beste 4,8 milioi gutxiago (-% 15,71) kapital atxikipenetan, eta bertan burtsako fluktuazioek edo funtsen errentagarritasunak, esaterako, eragin handia dute.

Zeharkako zergei dagokienez ere, ondarearen gaineko zergaren bilketa likidoak izandako % 34,86ko jaitsiera ere aipatu behar da (2015ean, berriz, 24,8 zen), 2014ko deskontu fiskalaren ondorioz. Ogasunari itzultzeko bigarren epea aplikatu ondoren, azaroan, 14 milioiko jaitsierara helduko da.

Oinordetza eta dohaintzengatiko bilketa likidoa ere % 23,8 jaitsi da, eta 30 milioitan geratu da; egoiliarrak ez direnen errentaren gaineko zerga % 7,82 jaitsi da.

Azalera handien gaineko zergan 3 milioi euro bildu dira 2014 eta 2015 urteei dagokienez; 2015eko epe berean, 1,6 bildu zen. Gogoratuko denez, zerga hori indargabetu egin da ondorioak 2016tik aurrera izanik.

Kapitulu horretan Estatuarekin harmonizatutako beste zerga batzuk ageri dira, eta ordainarazpena Nafarroari dagokio: kreditu entitateetako gordailuen gaineko zerga (4,4 milioi bildu dira irailera arte), loteriako sarien gaineko karga (3,9 milioi) eta energia elektrikoaren ekoizpeneko balioaren gaineko ordainketa zatikatua (7,6 milioi).

% 7,4 gehiago BEZaren bidez

Zeharkako zergetan, BEZaren bidez bildutako diru likidoa % 7,42 handitu da (578,8 milioiraino), Estatuarekiko doikuntzen bidez diru-sarrera gehiago izateagatik (% 15,6); izan ere, kudeaketa zuzena % 6,88 jaitsi da, esportazioek izandako bilakaera positiboari lotuta, Ogasuneko datuen arabera (Nafarroako BEZa itzultzen du), % 6,7 igo direnak 2016an. Bestalde, barneko eragiketak (Espainia barnean) % 2,5 hasi dira.

Zerga berezien bilketan (alkohola, garagardoa, garraioa, elektrizitatea…) 10,2 milioi gutxiago jaso da (% 3,88), eta 254 milioitan kokatu da.

Metatuan duen garrantziagatik, Hidrokarburoen zerga berezia aipatu behar da, eta haren diru-bilketa % 1,07 hazi da (1,75 milioi) 164,2 milioirano heldu arte; eta baita Tabakoarena ere, % 2,08 igo dena (1,83 milioi), 89,77 milioiraino iritsi arte. Alkoholengatik 29,6 milioi bildu dira, % 2,38 gutxiago; eta elektrizitate-zergagatik 14,2 milioi, % 8,44 gutxiago. Bestalde, Nafarroak Estatuari fabrikazioko zerga berezien doikuntzen bidez ordaindutakoa, 2015eko epe berean egindakoa baino %3 3,83 gutxiago izan da (11,9 milioi).

Gainera, zeharkako zergen kapituluan, ondare transmisio bidezko zerga nabarmendu behar da, 28,42 milioi bilduta (2015ean baino % 8,6 gehiago).

Abuztura arteko zerga-bilketa likidoaren koadroa III. kapituluarekin osatzen da, tasengatiko diru-bilketari dagokiona (7,47 milioi) eta errekargu, zehapen eta berandutzako interesei (12,92 milioi), % 3,57 eta % 8,05 jaitsiz iazko epe berarekin alderatuz. Guztira, 1,47 milioi gutxiago.

Ehunekoak

Zehazki, abuztura arte, era likidoan jasotako 1.782,6 milioitatik abuztura arte, % 49,4 zerga zuzenak dira; beste % 49,4 zeharkako zergak; eta gainerakoa, % 1,2, tasa, errekargu, zehapen eta atzerapenengatiko diru-sarrerak.

Zergen izenei dagokienez, abuztura arte, PFEZ diru-bilketaren % 41 da; BEZa, % 32,4; zerga bereziak, % 14 eta sozietateen gaineko zerga, % 9,9.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa