(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2017-2019ko Tokiko Azpiegitura Planaren Foru Legearen proiektua onartu du osteguna, 2016.eko irailak 29


Toki-erakundeek proposatutako inbertsioak 100 milioi eurorekin finantzatzea proposatzen du hurrengo hirurtekoan lurralde-oreka handiagoa lortze aldera


Transcripción textual del video

Toki-erakundeek proposatutako inbertsioak 100 milioi eurorekin finantzatzea proposatzen du hurrengo hirurtekoan lurralde-oreka handiagoa lortze aldera

Planak 100 milioi euroz lagunduko ditu udalek proposatutako inbertsioak.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek eta Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabier Lasak 2017-2019ko Toki Azpiegitura Planaren Foru Legearen proiektua aurkeztu dute gaur arratsaldean; proiektu hori Foru Gobernuak atzo, asteazkena, onartu zuen, eta Parlamentura igorriko da laster eztabaidatu eta bozkatu dadin.

2017-2019ko Toki Azpiegitura Planean (TAP) 100 milioi erabiliko dira datorren hirurtekorako, eta tamaina txikiagoko eta sakabanaketa geografiko handiagoko toki-erakundeek proposatutako inbertsioak lehenetsiko dira; horrenbestez, Nafarroaren lurralde-orekarako tresna izango da, aurreko planen filosofiak alde batera utziz eta udal handiei onura egin zietenak (Iruñerriari eta Tuterari, beraz), foruko mapan landa-eremuan gehiago dauden edo okerrago dauden beste zonalde batzuen gainetik.

Elizalde kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, “Nafarroako Gobernuko apustu sozialarekin konprometituta dagoen TAP proiektu baten aurrean gaude, eta enpresa parte-hartzaileak behartuko ditu sortutako lanpostuen heren bat gizarteratzeko gutxieneko errenta jasotzen duten pertsonentzat izatea; inbertsioetarako interes sozialeko irizpideak ere sartzen ditu, azpiegiturak eta hornidurak mendeko pertsonen beharrei egokituz (desgaitasunak edo mugikortasun arazoak dituztenak), bai eta derrigorrezko irakaskuntzako ikasleen beharrei egokituz ere; lehen aldiz, gainera, teknologia berriak, banda zabalaren bidez, landa-eremuetara eta ekonomikokiko kaltetutako zonaldetara hurbiltzeko aukera ematen du”.

Elizaldek TAP proiektuak toki-inbertsioetarako ekarriko duen hobekuntza teknikoa azpimarratu du: “espedienteen izapideak arintzeko garaian hobekuntza handia ekarriko du, eta gainditu egiten ditu burutzeko eta aurrekontuetan zehaztutako dirua erabiltzeko oztopoak, Finantza Egonkortasuneko eta Aurrekontuen Jasangarritasuneko arauak ezartzearen ondorioz sortuak.” adierazi du; ondoren erantsi du “orain arte Nafarroan onartu diren TAP guztien artean objektiboena izango dela: inbertsio bakoitzak aldeko hiru txosten beharko ditu: teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa, eta egoera horrek objektibotasun goreneko berme gehigarria ematen dio toki-erakundeen aurkeztutako proposamenen hautaketari”.

Trantsiziozko TAP bat tokiko erreforma aztertzen den bitartean

Foru Legearen proiektu honek aurrekoa ordeztuko du (laurtekoa eta 2008koa), eta aurreko legealdian epe beragatik luzatu zen. Proiektu berriak Gobernua babesten duten indar politikoek sinatutako programa-akordioa betearazten du, trantsiziozko TAP baten lanketa sustatzea erabaki zutena, toki-erakundeen finantzaketa orokorreko formula berria onartzen ez zen bitartean, Nafarroako Toki Erreforma jorratzen duen partaidetza-prozesuko esparru orokorraren barnean.

“Finantzaketa berri horren funtsezko oinarriak 2019rako onartuta egon daitezen aurreikusten da; hala, urte horretan bestelako finantzaketa-sistema bat ezingo da proposatu, Erreforma horrekin bat etorriz. Beraz, trantsiziozko plan baten aurrean gaude eta, ziur asko, Nafarroan onartzen den ezaugarri horiek dituen azkena”, aurreratu du Elizalde kontseilariak.

2017-19ko TAP, zehaztasun guztiekin

TAPen bertsio honen idazketaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira: lurralde-oreka, elkartasun soziala, plan gidariei lotutako oinarrizko zerbitzuen hazkundea, prozedura-arintasuna eta zuzentasun-bermea tokiko obraren finantzaketan.

TAP berrirako bideratutako 100 milioi euroak indarrean dauden bere hiru urteetan honako era honetan banatuko dira: 20 milioi 2017rako, 40 milioi 2018rako eta beste 40 2019rako. Lehen urteko zuzkidura txikiago baten arrazoia da obrak egiteko denbora gutxiago dagoela, 2017ko lehen seihilekoan Toki Programazioaren ataleko obra-eskaerak izapidetu beharko baitira, eta toki-erakundeek bideragarritasun ekonomikoko proiektuak eta planak aurkeztu beharko dituzte; horrek guztiak ekarriko du bigarren atala egikaritzeko denbora gutxiago izatea, eta haren edukia maila txikiagoan azken bi urteetan egingo da.

Proposatutako Toki Inbertsioen Plana hiru ataletan banatzen da:

1. Inbertsioen programa (34 milioi): Uraren Goi Horniduraren Gida Planari (20,4 milioi), Hiri Hondakinen Gida Planari (9,5 milioi) eta Banda Zabaleko Gida Planari (4 milioi) lotutako obrak sartzen dira, Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusia egiten ari dena, eta laster onartuko da.

2. Tokiko programazioa (43 milioi). Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak onartutako obren finantzaketa sartuko da toki-erakundeek egindako eskaeren balorazio teknikotik abiatuta. Ondorengoak hartzen ditu barnean: hornidura, saneamendu eta euri-uren tokiko sareak (11,26 milioi), kaleen zolaketa (13,54 milioi sare bidezko zolaketarako; eta 1,6 milioi sarerik gabeko zolaketarako); herriko argiak (5 milioi); eraikin publikoak hobetzea eta egokitzea (6,6 milioi); eta jendea bizi den guneetarako bideak konpontzea (5 milioi).

3. Erabakitze libreko inbertsioak (23 milioi): toki-erakundeen esku dauden zenbatekoak dira, eta haiek erabakiko dute zer erabilera ematen zaien. 3.000 biztanletik beherako udalerriek (17,25 milioi) kopuru handiagoa jasoko dute proportzionalki 3.000 biztanletik gorakoekin alderatuz (5,75 milioi); izan ere, haien egoera orokorra, hornidura aldetik, biztanle gehiago dituztenena baino eskasagoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa