(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

17 milioi euro 250 udalerritan jarduera ekonomikoa eta enplega sustatzeko ostirala, 2016.eko irailak 30


17 milioi euro 250 udalerritan jarduera ekonomikoa eta enplega sustatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 17 milioi euro bideratu ditu 250 udalerritan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea ahalbidetuko duten estrategiak sustatzeko, lurralde osoan garapen orekatua lortzeko xedez.

17 milioi euro 250 udalerritan jarduera ekonomikoa eta enplega sustatzeko

Nafarroako Gobernuak 17 milioi euro bideratu ditu 250 udalerritan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea ahalbidetuko duten estrategiak sustatzeko, lurralde osoan garapen orekatua lortzeko xedez.

Aurreikusita dago 500 bat proiektu aintzat hartzea edo diruz laguntzea, eta 800 bat lanpostu inguru sendotu eta sortzea.

Helburu horrekin Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuak, lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu Nafarroan dauden lau Toki Ekintzako Taldeekin: Cederna-Garalur elkarteak 6 milioi euro jasoko ditu (5.997.990 €); TEDER elkarteak (Lizarra Aldearen garapenerako elkartea) 3.752.687 €; Eder partzuergoak (Erriberaren garapenerako estrategiak), 4.182.819 €; eta, azkenik, Erdialdia Garatzeko partzuergoak, 3.027.642 €.

Hitzarmen hauek 2014-20 Landa Garapeneko Programaren (LGP) LEADER ekimenaren barnean ezarri dira eta beren jarduera-esparruak Nafarroako 250 udalerri hartzen ditu barnean. 17 milioi euro horietatik, 11 Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsarekin (FEADER)batera ordainduko dira, eta gainerako 6 milioiak Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu oso-osorik.

Hitzarmenen aurkezpenean, Isabel Elizalde kontseilariak Leader ekimenarekin aurrera jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu du, "funts horiek gure landa-ingurunearen garapen orekatu baterantz joateko oinarrizko zutabe bilakatu direlako, eta inbertsioa, enplegua sortzea eta nafar guztien bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen dutelako". Ildo horretan, iragarri du Gobernuak martxan jarri duela LGP aldatzeko prozesua eta, horri esker, 1,5 milioi euro (1.528.000 €) handitu ahal izango dela toki-ekintzako taldeentzako diru-kopurua.

Aurkezpenean Elizalderekin izan dira beren lana Nafarroako eskualde desberdinetan burutzen duten toki-ekintzako taldeetako lehendakariak: Maite Iturre (Cederna-Garalur), María Victoria Sevilla (TEDER), Eneko Larrarte (EDER) eta Alejandro Antoñanzas (Erdialdea).

Isabel Elizaldek adierazi duenez, "finantzaketa-lerro horretan lehentasuna izango dute produkzioko proiektuek eta enplegua eta aberastasuna sortzen dutenek. Gainera, lehenetsi egingo dira gazteen, emakumeen eta enplegua bilatzeko zailtasunak dituzten pertsonen egitasmoak; landa-inguruneko bizi-kalitatea hobetzen duten ekimenak ahaztu gabe".

Kontseilariaren iritziz, "toki-ekintzako taldeek erakutsi dute landa-garapenerako laguntzetan urrutirago joateko gaitasuna dutela, betiere behetik gora, hau da, LEADER filosofiaren sorreraren oinarrian dagoena. Izan ere, bi hamarkadaren ondoren, agerian jarri da tresnarik onena dela kaltetuen daden eskualdeak dinamizatzeko". Horregatik, Elizalderen hitzetan, "lurraldea eta bertako jendea dira beren etorkizuna diseinatu behar dutenak" eta azpimarratu du Europar programa hau dela estrategiak tokiko eragileek beraiek diseinatzen dituzten eta proiektuak ere haiek aukeratzen dituzten bakarra".

LEADER programa

Leader landa-arloa toki-garapeneko estrategien bitartez dinamizatzeko tresna bat da. Estrategia horiek sektore anitzeko ikuspegi batetik sortuak dira, landa-lurraldeetako gizarte- eta ekonomia-eragileen lankidetzan oinarrituak; eta toki-ekintzako talde bakoitzak bere lurraldearen beharren arabera diseinatu eta gauzatuak.

Hala, talde bakoitzak bere lurralde-estrategia landu du, ingurune bakoitzaren beharrei, haren profilaren eta bertako biztanleen eskaerei erantzunez. Ildo horretan, aurreikusten diren neurriek aukera emango dute enpresen, landa-biztanleen oinarrizko zerbitzuen, olgetarako azpiegituren, turismoaren edo ondarearen garapenari dagozkien gaiei erantzuteko.

Leader metodologiak burutzeko modua du bereizgarri, "ez baita foru-administraziotik egiten; aitzitik, ekimenak lurraldetik bertatik sustatzea, dinamizatzea eta proposatzea dira bere oinarriak" esan du Kontseilariak, toki-ekintzako taldeek programaren arrakasta ziurtatzeko betetzen duten funtzio garrantzitsua gogoratu duenean.

Toki-ekintzako taldeak

ERDIALDEA

Talde hau 1996an sortu zen eta guztira 40.112 biztanle dituzten 38 udalerri hartzen ditu. Elkartutako 47 erakunde ditu: 32 udal, 2 sindikatu, 2 nekazaritza-erakunde, 4 enpresa-erakunde, 1 erakunde eko-sozial, eta 6 erakunde soziokultural.

Bere estrategian 1.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute, eta laguntza espezifikoko bost lerro ezartzen ditu:

· Tokiko gobernantza hobetzea, lurraldearen identitatea sustatzeko.

· Erdialdean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea, emakumeei ahalduntzen lagunduko dieten proiektuen bitartez.

· Lurraldean jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea.

· Erdialdean ingurumenaren jasangarritasuna babestea.

· Landa-ingurunean bizi-kalitatea hobetzea.

CEDERNA – GARALUR ELKARTEA

1991n sortua, bere lurralde-esparrua da guztira 84.000 biztanle dituzten Nafarroako Mendiko 118 udalerrirena. 105 erakunde publiko eta 25 pribatu ditu elkartuta.

Bere ekintzen ardatzak honako hauek izango dira:

· Biztanle-kopuruari eustea eta finkatzea.

· Lehen mailako sektore eta basogintza lehiakor eta berritzaileak garatzea

· Baliabide naturalen ustiapen eraginkorra

· Zerbitzuen sektorea garatzea eta ondareari balioa ematea.

· Industria-sektorea indartzea eta enpresen eta enpleguaren sorrerari bultzada ematea.

TEDER ELKARTEA (Lizarra aldearen Landa Garapena)

1996an sortua, guztira 54.667 biztanle dituzten 131 biztanle-gune ditu 67 udal eta 71 kontzejutan banatuta. Elkartuta dituen erakundeen artean daude, besteak beste, Montejurrako Mankomunitatea, Estella-Lizarrako Turismo Partzuergoa, Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkartea (UCAN), Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Elkartea (UAGN), Lizarrako Merindadeko Enpresarien Elkartea, L’Urederra eta Estella-Lizarrako Udala.

Elkartearen helburuen artean daude, esaterako:

- Energiaren aurrezpena eta efizientzia sustatzea.

- Elikagaien ekoizpenean lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzea.

- Turismo-eskaintza hobetzea

- Lurraldean enpresa, merkataritza eta zerbitzu jasangarriak sortzea.

- Ondare naturalaren eta kulturalaren garrantzia azpimarratzea.

- Oinarrizko zerbitzuak eskuragarri jartzea.

EDER PARTZUERGOA (Erriberaren garapenerako estrategiak)

1993an sortu zen eta guztira 114.345 biztanle dituzten Erriberako 27 udalerri biltzen ditu.

Partzuergo honen erronka nagusiak dira gizarteratzea eta egungo produkzio-eredutik ezagutzan oinarritutako beste batera igarotzea, aldi berean eraikuntza edo berrikuntza behar duten beste sektore batzuk indartuz, esate beterako, lehen sektorea edo turismoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa