(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Faszismoa eta memoria-lekuak” jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Gobernuak ostirala, 2016.eko irailak 30


Urriaren 7tik 9ra bitartean egingo dira. Hitzaldiak izango dira Artxibo Nagusian eta irteerak Azkoien, Sartaguda eta Ezkabara; hori guztia doan.


"Faszismoa eta memoria-lekuak" jardunaldiak

Jardunaldien kartelaren xehetasuna.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak "Faszismoa eta memoria-lekuak" jardunaldiak antolatu ditu. Urriaren 7tik 9ra bitartean hitzaldiak izango dira Nafarroako Artxibo Nagusian eta autobusez Azkoienera, Sartagudako Memoria Parkera eta Ezkaba Mendiko botilen hilerrira joateko aukera izango da. Jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da urriaren 5a baino lehen, Azkoien eta Sartagudarako bisitetarako bezala; Ezkabara joateko, aldiz, urriaren 3a baino lehen eman behar da izena. Jarduera guztiak doakoak dira.

Jardunaldiak urriaren 7an, ostiralean, inauguratuko dira, 12:00etan, Nafarroako Artxibo Nagusian; hitzaldiak ere bertan egingo dira. 12:15ean, "Faszismoa Europan" gaia jorratuko da; hain zuzen ere, Valentziako Unibertsitateko Ismael Sazek "La guerra civil europea y el concepto de fascistización" izeneko hitzaldia emango du. 16:30etik aurrera, memoriak duen garrantziaz arituko dira, CSICeko Manuel Reyes Materen hitzaldiarekin: "La dimensión ética de la memoria". Ondoren, Bartzelonako Unibertsitateko Ricard Vinyesek hartuko du parte, "La gestión pública del pasado: qué memoria europea" hitzaldiaren bitartez. Eta, azkenik, Compostelako Done Jakueko Unibertsitateko Lorenzo Fernández Prietok "Pasado incómodo y memoria diferente. ¿Víctimas sin verdugos?" hitzaldia eskainiko du.

Urriaren 8an, larunbatean, goizeko 9:00etan, "Memoriaren espazioak" gaiari helduko diote, EUROMeko Jordi Guixéren "Lugares muertos, memoriales vivos. Espacios de memoria en Europa" hitzaldiarekin. Jarraian, CSICeko Francisco Ferrándizek "Exhumaciones y políticas de memoria" hitzaldia eskainiko du. Eguerdiko 12:00etan, autobusa irtengo da 13:00ean Azkoienen emakume errepresaliatuaren eskulturaren inaugurazioan parte hartzeko. 16:30ean, berriz, Sartagudako Memoria Parkea bisitatuko da.

Azkenik, urriaren 9an, igandean, 11:00etan, Ezkaba eta botilen hilerria bisitatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa