(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alepoko (Siria) marista urdinak, 2016ko Elkartasunaren Nazioarteko “Nafarroa” Saria ostirala, 2016.eko irailak 30


Epaimahaiak aintzatetsi du maristek, beren bizia ere arriskuan jarriz, hiria suntsitzen ari den gerraren erdian kaltetutako pertsonei ematen dieten laguntza.


Transcripción textual del video

Alepoko (Siria) Anaia Maristei, marista urdinak deituak direnei, 2016ko Elkartasunaren Nazioarteko "Nafarroa" Saria eman zaie, gatazka armatuaren gunean bertan egiten duten lanagatik: beren bizia ere arriskuan jartzen dute gerrak kaltetutako pertsonei laguntzeko, bai hirian bizi direnei, bai herrialdeko beste inguru batzuetatik iritsitakoei ere.

Niños jugando

Un marista azul juega con niños y niñas refugiadas. ( irudia handitu )

Alepoko (Siria) Anaia Maristei, marista urdinak deituak direnei, 2016ko Elkartasunaren Nazioarteko "Nafarroa" Saria eman zaie, gatazka armatuaren gunean bertan egiten duten lanagatik: beren bizia ere arriskuan jartzen dute gerrak kaltetutako pertsonei laguntzeko, bai hirian bizi direnei, bai herrialdeko beste inguru batzuetatik iritsitakoei ere.

Epaimahaiak era berean azpimarratu du haiek eta beraiekin boluntario ari direnek beste erakunde kristau, musulman eta akonfesional batzuekin sarean egiten duten lana, bai eta gerra hasita zegoenean Alepon geratu izana ere, biztanle ahulenei laguntzen egina zuten ibilbide luzeari jarraipena emanez.

Marista urdinen asmoa da sariaren diru-kopurua, 15.000 euro, Siriako gatazkaren ondorioz errefuxiatu direnentzako giza laguntzako eta larrialdietako programetara bideratzea eta, horrez gain, haurrentzako hezkuntza-programetan ere erabiltzea. Elkartasunaren Nazioarteko "Nafarroa" Saria Foru Gobernuak eta Laboral Kutxak ematen dute elkarrekin, eta nazioarteko kooperazioaren edozein esparrutan nabarmentzen diren erakundeak edo pertsonak saritzen ditu.


Grupo de personas

Un hermano marista prepara junto con personas voluntarias bolsas de comida para refugiados. ( irudia handitu )

Sarituen izena ostiral honetan jakitera eman du txirrindulari-ohi profesional eta epaimahaiko lehendakari Miguel Induráinek, Nafarroako Jauregian egindako prentsaurrekoan. Bertan hitz egin dute, baita ere, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Laboral Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarenak.

Marista urdinak

Anaia Maristak 1904tik daude Sirian, mende honen hasieran Alepon bakarrik zeuden arren. Gerraren hasieran, 2011n, erlijioso hauek erabaki zuten hiri horretan geratzea eta beren lana gatazka armatuaren ondorioz ihes egindakoei laguntzera bideratzea, kolektibo hori oso ugaria izaten hasia baitzen. Hala sortu zen "marista urdinak" izeneko taldea, erlijioso-komunitate batek eta berrogeita hamar bat boluntariok osatua.

Beren lana burutzen dute kristauek "Djabal Al Sayde" (Ama Birjinaren muinoa) eta musulmanek "Cheikh Maksoud" deituriko auzoan, Alepoko iparraldean. Turkiako mugetarako eta errefuxiatuen kanpamenduetarako bidean, herrialde barnetik iristem diren askoren helmuga da, baina baita Alepoko biztanle askorena ere, haien etxeak gobernuaren eta matxinoen arteko borroken erdian baitaude.

Gaur egun, maristen programen artean azpimarratzekoak dira etengabe hornikuntza-eteteak jasaten dituzten auzoetan bizi direnentzako andelak egunero garbitutako urez bete eta banatzea, 800 familia baino gehiagori premia biziko elikagaiez betetako otarrak ematea; 550 laguni egunero janari beroa banatzea; eta bularreko haurrentzako esnea eta 10 urtetik beherakoentzako esne-hautsa banatzea. Gainera, ihes egindako pertsonei ostatu hartzen laguntzen diete; jaurtigai, mortero edo balek zauritutako pertsonei osasun-laguntza ematen diete; eta adingabeentzako hezkuntza-jarduerak antolatzen dituzte.

Siriako gerrak, eta zehazki Aleporen setioak eta bonbardaketak, milioi bat pertsona baino gehiago Turkia, Libano, Jordania eta Iraken instalatutako kanpamentuetan errefuxiatuta egotea eragin du. Horien erdiak adingabeak dira. Era berean, kalkulatzen da 350.000 lagun hil direla eta 9 milioi herrialdearen barnean leku batetik bestera dabiltzala.

Elkartasunaren Nazioarteko "Nafarroa" Sarirako hautagaitza SED (Elkartasuna, Hezkuntza eta Garapena) erakundeak aurkeztu du.

Elkartasunaren Nazioarteko "Nafarroa" Saria

Gorago adierazi denez, sari honen bidez Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak aintzatetsi nahi dute nazioarteko kooperazioaren edozein esparrutan beren ibilbideagatik nabarmentzen diren erakunde, GKE edo pertsona fisikoen lana, bereziki Nazio Batuen agendak 2030era arte markatzen dituen Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko egiten dutena, hau da: pobrezia amaitzea, desberdintasunaren eta injustiziaren kontra borrokatzea, eta klima-aldaketari aurre egitea.

Era berean, Nafarroako herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi dituzte pobretutako herrialde eta herrietan sektore kaltetuenen alde egindako borondatezko lan solidarioak duen garrantziaz.

Nafarroako Gobernuaren eta Laboral Kutxaren artean finantzatzen dituzte saria kudeatzeko gastuak eta sariaren diru-kopurua, 15.000 eurokoa.

Aurtengo edizioan 13 hautagai aurkeztu dira, eta horietatik sei finalista aukeratu dira: Proactiva Open Arms, Espainiakoa; Fundación Promoción Social de la Cultura, Espainiakoa; Comisión Española de Ayuda al Refugiado (CEAR), Espainiakoa; Sabes. Asociación Saneamiento Básico, Educación Sanitaria y Energías Alternativas, El Salvadorekoa; Asociación Marroquí para la Integración de los Inmigrantes, Espainiakoa eta Marokokoa; eta Siriako Anaia Maristak.

Aurreko sarituak eta epaimahaia

 

Aurreko urteetan sari hau jaso dute Juan Ciudad Fundazioak eta Paciencia Melgar serorak (2014); Martha Pelloni moja argeninarrak (2013), Mama Tunza keniarrak (2012), Manuel Elkin Patarroyo zientzialariak (2011), Creative Handicrafts GKEak(2010), Aguarico-ko Bikariotza Apotolikoak (2009), Mama Samateh Saidy-k eta Wassu Gambia Kafo GKEak (2008), San Joan Jainkoarenaren Anaiek (2007), "Fe y Alegría" mugimenduak (2006), UNASO erakundeak (2005), Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (2004), Karitateko Misio Ahizpek (2003) eta Muhhamad Yunnus (2002).

Epaimahai-burua Miguel Induráin txirrindulari-ohi profesionala izan da eta honako hauek osatu dute: Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparra; Laboral Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarena; Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titular Paloma Bescansa; AMEDNAko lehendari Mª Victoria Vidaurre; Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuen Kanpainaren ordezkari Xavier Longan; eta Loyola Andalucía Unibertsitateko irakasle titular María Luz Ortega.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa