(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria eta Mendoza kontseilaria Nafarroa Oinezko antolatzaileekin bildu dira astelehena, 2016.eko urriak 3


Nafarroako ikastolen festa urriaren 16an, igandea, ospatuko da, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen alde


Barkos Lehendakariak Oinez 16ko antolatzaileak hartu ditu.

Barkos Lehendakaria eta Mendoza kontseilaria, Oinezko antolatzaileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak Ikastolen Federazioko ordezkaritza bat hartu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian. Bileran, Lehendakariak eta kontseilariak Nafarroa Oinezen ospakizunen prestakuntza-lana nola doan bertatik bertara jakin ahal izan dute. Jai hori urriaren 16an ospatuko da, eta Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek antolatuko dute. Bilkuran, aurtengo ediziorako gonbidapenak banatu zaizkie, gainera.

Ikastolen Federazioaren aldetik, bertan izan dira: federazioko lehendakari Mikel Asiain; federazioko zuzendari Josu Reparaz; Erentzun ikastolako lehendakari eta zuzendari Iban Izurza eta Maite Otero, hurrenez hurren, eta Ibaialde ikastolako zuzendari Iñigo Telleria.

Aurtengo Nafarroa Oinezen goiburua `Hartu, tenka, tira!" da, eta bi ikastolen artean elkarrekin egiten den lehen edizioa da. Antolatzaileen helburua da, alde batetik, ekitaldi honek euskara sustatzen lagundu dezala, eta bestetik, Ibaialde eta Erentzun ikastolen hezkuntza proiektuak ezagutaraztea.

Erentzun ikastola 1978an sortu zen, duela 35 urte, eta gaur egun 13 irakaslek eta Vianako eta inguruko udalerrietako 100 ikasle baino gehiagok osatutako klaustro bat du: lau urterekin hasten dira ikasten bertan eta Haur Hezkuntza amaitu arte jarraitzen dute eskola horretan. Bestalde, Ibaialde ikastola 2001ean sortu zen Muskaria eta Deikaztelu ikastolek bat egin ondoren. Une hauetan, bi urtetik Lehen Hezkuntza amaitu arteko hezkuntza eskaintzen du Lodosa, Sartaguda, Andosilla, Mendabia eta inguruko 60 ikasleentzat. Zazpi irakasle ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa