(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpresek eta autonomoek bihartik aurrera milioi bateko laguntzak eska ditzakete langabezian dauden gazteak kontratatzeko astelehena, 2016.eko urriak 3


Nafar Lansareak haiekin 250 eta 300 arteko kontratuak edo lan-praktikak izenpetzea aurreikusten du


Emakume bat lanean

Milioi bat euroko laguntza berri hauen bidez, enpresek, autonomoek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek gazteak kontrata ditzaten sustatu nahi da.

Enpresek, autonomoek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek bihartik, asteartea, eta urtea amaitu artean laguntza berriak eskatu ahalko dituzte (1.068.259 euro) Nafar Lansarean langabe gisa erregistratuta dauden 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko.

Diru-laguntza horiek (haien oinarriak, gaur, astelehena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira) iragan uztailean onartutako beste deialdi bati gehitzen zaizkio (790.000 euro), eta toki-erakundeek gazte langabeen kontratazioa sustatzea bilatzen dute. Orain arte laguntza horiekin 195 kontratazio finantzatu dira eta, xede horretarako, 560.000 euro bideratu dira.

Nafar Lansareak aurreikusten duenez, gaur argitaratutako laguntzekin 250-300 kontratu berri edo lan-praktika izenpetuko dira. Zehazki, diru-laguntzaren hiru modalitate jasotzen dira sinatzen den kontratu-motaren arabera: praktiketakoa, prestakuntza eta ikaskuntzakoa, edo lanekoak ez diren praktikak.

Kalitatezko enplegu bat bermatzeko asmoz, deialdiak gutxieneko ordainsari bat finkatzen du, eta diru-laguntzaren erakunde onuradunak kontratatutako pertsonei ordaindu beharko die haien ikasketa-tituluaren eta izenpetutako kontratuaren arabera. Gainera, kontratazioak sei hilabetekoak izango dira gutxienez praktiketako edo lanean ez diren praktiketako kontratuen kasuan, eta hamabi hilabetekoa prestakuntza nahiz ikaskuntzako kontratuetarako.

Gutxieneko soldata-kostuaren %60 gehienez

Aipatu den moduan, 30 urtetik beherako langabeak kontratatuko dituzten enpresak, autonomoak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak izango dira onuradunak, edo 25 urte artekoak lanekoak ez diren praktiken kasuan, eta Nafar Lansareak inskribatuta daudenak.

Diru-laguntzak modalitate bakoitzerako finkatutako gutxieneko soldata-kostuaren % 60 estaliko du. Gizarteratzeko errenta jasotzaileak diren, desgaitasuna duten eta genero-indarkeriaren biktimak diren pertsonak kontratatzen dituztenen kasuan, erakunde onuradunek % 20 gehiago jasoko dute. Emakume bat kontratatzen bada, % 15eko diru-laguntza handiagoa erdietsiko da.

Praktiketako kontratuaren modalitatea Europako Gizarte Funtsak eta Europar Batasuneko Gazte Enpleguaren Ekimenak % 92an kofinantzatzen dute Gazte Enpleguaren Programa Eragilearen esparruan.

Toki-erakundeetako 195 kontratazio finantzatu dira

Bestalde, toki-erakundeetarako deitutako laguntzekin orain arte 195 gazteren kontratazioa finantzatu da. Deialdi honetan kreditua geratzen da oraindik, 230.000 euro zehazki, enplegu gehiago diruz laguntzeko.

Egindako 195 kontratazioetatik, 70 emakumeei dagokie; 65 gizonei; 36 Gazteen Berme Sisteman inskribatutako gizonei; eta 24 gizarteratzeko errentaren jasotzaileen, desgaitasuna duten pertsonen eta genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeen kolektiboari.

Helburua: gazteen langabezia murriztea

Gazteen langabezia murriztea Eskubide Sozialetako Departamenturako helburu nagusia da. Kolektibo honen langabezia-tasa % 24,85ean kokatzen da, bigarren seihilekoko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. Abuztuan, eskuragarri dagoen azken datua, 7.336 gazte zeuden inskribatuta Nafar Lansarean, % 54,7 emakumeak eta % 45,3 gizonezkoak.

Nafarroan, erregistratutako gazte langabeen profil nagusia oso antzekoa da sexuaren arabera, 20 eta 29 urte artean daude, ikasketa-maila txikia dute eta gutxienez langabe moduan sei hilabetez inskribatuta daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa