(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak 17 ikuskizun, bi tailer eta beste bi egoitza artistiko programatu ditu
asteartea, 2016.eko urriak 4


Bere lehen edizioan, DNAk berrikuntzaren, Nafarroan agertoki ezberdinetan programatzearen, aniztasunaren eta esperimentazioaren aldeko apustua egiten du


Kukai taldeko "Oskara" obraren eszena bat. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 2016ko urrian eta azaroan Nafarroako Dantza Garaikidearen I. Jaialdia (DNA) sustatuko du, nahiz eta 2017tik aurrera jaialdi hau udaberrian antolatuko den. Beraz, Nafarroak dantzarako espazio bat berreskuratzeko bokazioarekin sortzen da, Komunitate horretako erreferentziazko programa artistikoetako bat bihurtzeko asmoz. Xede horrekin, 17 ikuskizun (haietako sei estatuko konpainienak), bi tailer eta beste bi egoitza artistiko programatu dira, Iruñean egingo dira eta Nafarroako geografian banatutako hamar bat udalerritan. Ikuskizunak honako toki hauetan ikus ahalko dira: Nafarroako Antzerki Sareko agertokietan, Barañaingo Auditoriumean, Huarteko Arte Garaikideko Zentroan, Iruñeko Ziudadelan eta zenbait liburutegi publikotan.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikariek dantza-jaialdi berri honen oinarriak sortu dituzte, eta kutsu garaikide handia nahiz zabalkunde zabala eman zaio. Haren programazioak azken joerei erreparatzen die bereziki eta dantza garaikideko alde berritzaileenei, baina dantza akademikoari eta herri-kulturatik eboluzionatzen duen dantzari ere tartea egiten die.

Hala, Dantza Lurraldea izeneko zikloa prestatu da, eta bertan estatuko bost konpainiaren lana erakutsiko da, eta ondorengo eremu geografikoetako erreferentziazko kultur agertokietan jardungo dute: Tutera (Erribera), Tafalla (Erdialdea) eta Lesaka (Iparraldea).

Jaialdia bertako sortzaileen lanean oinarritzen da ere, eta hausnarketarako, prestakuntzarako eta trukerako espazioak eskaintzen diete. DNAk dantzaren eszenan esku hartzen duten Nafarroako eragileak tartean sartu ditu, hainbat kultur espazioetan barneratuz. Horretara bideratu du Nafarroako Konpainiak sarean zikloa, eta hiru ikuskizun ditu zazpi udalerritan: Irurtzun, Lizarra, San Adrian, Atarrabia, Zangoza, Zizur Nagusia eta Agoitz, dantza lurralde guztian zabaltzeko lanarekin jarraituz.


Brodas Brosen "Hipstory". ( irudia handitu )

DNAren beste zutabe bat aniztasunarekiko arreta eta publiko berrien sorrera da. Xede horrekin antolatu dira zenbait ikuskizun Barañaingo Auditoriumean (familiarentzat eta gazteentzat). Auditoriumak ere bere espazioa Atena fundazioari lagatzen dio bere azken muntaketa ekoizteko, "Mientras llueve", auditoriumean bertan estreinatuko dena azaroaren 12an. "Desgaitasunaren balioa arte eszenikoetan· Arte Inklusiboko Jardunaldiei amaiera emango die, toki horretan bertan egingo direnak azaroaren 10ean.

Azkenik, DNAk dantza garaikidea berritzeko erreferentziako gune bihurtu nahi du. Bere prozesu sortzaileen aldeko apustua da, eta beste hizkuntz batzuk irekitzearen aldekoa. Xede horrekin, Hierba Roja-Belar Gorria elkartearen laguntza jaso da, eta azken horrek jaialdian parte hartuko du "Poliedro* Inmediaciones" atalarekin.

Jaialdi honi 104.000 euro esleitu zaizkio, eta honako hauen laguntza du: Barañaingo auditoriuma, CACH eta Hierba Roja-Belar Gorria elkartea eta Arte Garaikideko Huarteko Zentroa, azaroan egoitza artistiko bat antolatuko duena.

Dantza Lurraldea zikloa

Estatu-mailako bost konpainiek jardungo dute Tuteran, Tafallan eta Lesakan banatutako erreferentziazko kultur agertokietan. Honako hauek:

- Oskara.
Kukai eta Marcos Morauren lan kolektiboa (La Veronal).
Oskara instalazioen lan bat da, euskal kulturaren, mitoen pasarte batzuk biltzen ditu, haien jatorritik abiatuta eta sasoi garaikideraino. Abstrakzio handiko ikuskizuna, konposizioen ordenak soilik nolabaiteko logika ematen du.

- Hipstory
Brodas Bros
Ikuskizun ludiko eta didaktiko honetan hip-hoparen historia azaltzen da azalpen koreografikoen eta umorezko gag-en bidez. Bost dantzarik eta musikari batek beraien estiloen arteko aldeak erakusten dituzte: Popping, Locking, B-Boying, Beatbox, Scratch, Funk… Obra honek gazteak dantza-mundura hurbiltzen ditu, interpreteek hip-hop dantzatzeko gogoak eta beraien mezu positiboa kutsatzen baitituzte.

- Nagare

Circle of Trust eta Logelaren arteko lan kolektiboa
Nagorek eraginak arakatzen ditu, bere jatorrietan, motibazioetan sakontzeko, eta ikusteko gizabanakoak era zuhur batean nola moldatzen dituzten haiek horretaz jabetu gabe. Dantza eta ikus-entzunezkoak bat egiten dituen pieza sakon eta heldua da, eta Jordi Vilaseca du zuzendari.


-El cielo ahora

Olatz de Andrés
Pieza honek Perseoren mitoan arakatzen du hark gaur egun nola irauten duen jakiteko. Mitoa zerbait kontatzeko informazioa antolatzen duen sistema baten gisan ulertua. Mito horretatik eta beste batzuetatik abiatuz, haren egungo oihartzuna bilatzen da.


-Venere

Daniel Abreu
Sei interpretetarako koreografia maitasunera eta haren desordenetara bidaiatzen duena, erritmoaren gogortasunera, erasora eta bere beharretara. Afektuaren egoerei eta kontraesanei buruzkoa.


Sareko konpainia nafarrak

Nafarroako konpainien hiru ikuskizun programatu dira zazpi udalerritan: Irurtzun, Lizarra, San Adrian, Atarrabia, Zangoza, Zizur Nagusia eta Agoitz.

El chico de las zapatillas rojas
Ados Teatroa
Urriak 14 Irurtzunen / urriak 28 Lizarran / azaroak 6 Zangozan / azaroak 27 Agoitzen
Istorio honek pertsonaia baten hazkundea kontatzen du, munduari aurre egiteko modua. Bere tokia bilatzeko gai ez da izango, bere buruarekiko leiala izateko lanean jarraituko du, bere ametsa lortzeko borrokan eta horrekin, munduan bere tokia topatzen.

- The Dancing Dead

Quiero Teatro
Urriak 28 San Adriánen
Hiru istorio kezkagarri kontatzen dira Hip-Hop eta Break dance erritmopean. Bertako protagonistak, hainbat batailetatik bizirik atera direnak, zonbi, banpiro eta hilezkorrak baina oso dantzariak diren best izaki batzuei aurre egin beharko diete.


- ¿Quién teme al lobo feroz?

Fueradeleje
Azaroak 5 Atarrabian / azaroak 11 Zizur Nagusian
4 urtetik aurrerako haurrentzako dantza-ikuskizuna Hiru txerritxoak eta Txanogorritxu ipuin tradizionaletan inspiratuta; ballet klasikoko, erromantikoko, dantza modernoko, espainiarreko, neoklasikoko teknikak barneratzen ditu eta garaikidearen ernetzea Graham, Cunningham, Limon eta Release estiloekin.

Integraziorako dantzak


Barañaingo auditoriuma familia eta gazteen publikorako espazio bihurtzen da, bai eta aniztasun nahiz desgaitasunerako ere.

- En el desierto
Losdeadae
Urriak 22 eta 23
Chevy Muraday-en testu bat. Zazpi pertsonaia toki ezezagun batera doaz. Elkarrizketa horretan, ahotsek konfiantza eza atzean utzi behar dute heriotzatik bertatik pasatzen den bizi-isiltasun batean elkartzeko.

- Mientras llueve

Atena fundazioa
Azaroak 7-11. Egoitza artistikoa Barañaingo auditoriumean
Azaroak 12. Mientras llueveren estreinaldia
Antzeztutako dantza-ikuskizuna aniztasun funtzionala duten artistek egina.


- Dantzabidea, pasos que dejan poso

Azaroak 14tik 18ra
Dantzaz taldea eta Huarteko Virgen Blanca eta Barañaingo Alaitz LHI ikastetxeak.
Proiektua Gizon Haiek izeneko Dantzaz-en sorkuntza batean oinarritzen da, arrantzaleen lanean eta haien mugimenduetan oinarrituta. Pierre Bordazarre-ren Goizian Argi Hastian da gehien erabiltzen den musika.


- Constelaciones
Aracaladanza
Azaroak 26
Dantza garaikidearen konpainia madrildarraren espirituari jarraiki, bost dantzarik Joan Miróren unibertsoko zirrarak transmititu nahiko dituzte, eta bertan, koloreek mugimendua izango dute espazio mugagabean.

I + D + I Investigación/Danza/Innovación
Dantza garaikidearen ikerketa eta berrikuntzarako espazio bat da. Bere sormen-prozesuen nahiz beste hizkuntz batzuk zabaltzearen aldeko apustu bat da. Atal honetan bost ikuskizun programatu dira Poliedro* Inmediaciones-en barne, eta egoitza artistiko bat Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan.

-Inmediaciones
2010. urtetik Iruñean egiten den bi urtean behingo arte eszenikoen jaialdia. Artista, pentsalari eta ikusleen arteko topagune bat da, eta nazioarteko eszenaren eta hiriko tokiko testuinguruaren artean zubiak eraikitzen ditu.
www.inmediaciones.net

-The Quiet Volume

Tim Etchels eta Ant Hampton
Urriak 6, 16:00etatik 21:00etara, Noaingo liburutegia / urriak 7, 16:00etatik 21:00etara, Nafarroako Liburutegia.
Sarrera erreserbatu behar da reservas.inmediaciones@gmail.com helbide elektronikoan edo liburutegietan bertan.
Bi ikusle bata bestearen alboan eserita daude liburu-sorta handi baten ondoan. Biek ala biek idatzizko eta xuxurlatutako aginduak jasotzen dituzte, eta orrialdeetan zehar bidaia enigmatiko batera eramango dituzte. "Liburu isila" liburutegi bateko irakurketa-gelako bi pertsonarentzako xuxurlatutako performance bat da.


-Programa bikoitza: Ignis fatuus + ASMR del futuro
Urriak 11, 20:00, Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa
Ignis fatuus
Elurmaluta
Pantaila bat kolorez argitzen da giza irudiak eta argi-txakurrak proiektatuta agertzen diren bitartean.

ASMR del futuro

Quim Pujol
Zentzumen Erantzun Meridiano Autonomoko teknikak erabiliko dira jendearekin zientzia fikzioko testuinguru baten barnean oraindik etortzeke dagoen gorputz baten dimentsio sentsuala arakatzeko.


-Feliz feroz

La Cabeza en las Nubes
Urriak 12, 18:30, Barañaingo auditoriuma
Obra honetan mezu bat zabaltzen da: guztiok dugula gure bizitzarekin zer egin erabakitzeko eskubidea, baldin eta gainerakoen askatasuna errespetatzen badugu.


-Chido

La Comuna eta Rubén Ortiz
Urriak 15, 18:00, Ziutadela Arma Aretoa
Posta Zerbitzuaren bidezko proposamen artistikoa eta emozionala. La Comuna, hirikoak eta beste lurralde batzuetakoak diren kolektiboen artean Korrespondentziak izateko. Azkenik, gertakari intimo hori esperientzien museoan partekatuko da.


Tailerrak

-Naturaje
Elena Albert-ek gidatutako tailerra
Urriak 12, 11:00etatik 13:00ak arte
Barañaingo auditoriuma
4 € bikoteko (heldua+haurra)
Dantzan, koreografian eta sormen kolektiboan jolasteko ekintzak, formak eta espazioak. Eguneroko mugimendu naturala erakusteko espazio bat patrikako gorputz eskuliburuaren gisan, ohikoa eta aparta dena dastatuz.

-Contact eta Konposizio koreografikoa
Chevi Muraday

Urriak 22 eta 23
Barañaingo auditoriuma
Chevi Muraday-k 2006ko Dantza Sari Nazionala irabazi zuen interpretazio-modalitatean, eta tailer hau emango du gorputzaren forma errekonozitzeko, artikulazioak desblokeatzeko eta giharrak erlaxatzeko.

-Egoitza Huarteko Arte Garaikideko Zentroan

(Areto balioanitza)
Azaroa.
Hilabetez, sortzaile batzuek formatu eta gailu eszenikoak ezbaian jarriko dituen proiektu bat garatuko dute. Egonaldia amaitzean, beraien ikerketa aurkeztuko dute, hitzaldi-performance, koreografia baten bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa