(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

383 langabe gehiago izan dira Nafarroan irailean, eta 39.282 pertsona daude orain lanik gabe asteartea, 2016.eko urriak 4


Bestalde, Gizarte Segurantzan 1.240 pertsona gehiago afiliatu dira aurreko hilarekin alderatuz, 6.454 gehiago azken urtean


Transcripción textual del video

39.262 langabe erregistratu dira irail amaieran Nafar Lansarean, hau da, aurreko hilean baino 383 pertsona gehiago (% 0,98). Nolanahi ere, 2015eko irailarekin alderatuz, 1.961 langabe gutxiago dago, hau da, -% 4,75 jaitsi da.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak adierazi duenez, iraila "hilabete txarra izan da berriz" langabezia-zifrei dagokienez, eta "azken zazpi hilabeteotako beheranzko joera eten du". "Hala ere, enplegu-sorrerari dagokionez oso positiboa izan da, 1.240 pertsona gehiago baitaude Gizarte Segurantzan kotizatzen", erantsi du.

Pertsonak lanean

Pertsonak lanean.

39.262 langabe erregistratu dira irail amaieran Nafar Lansarean, hau da, aurreko hilean baino 383 pertsona gehiago (% 0,98). Nolanahi ere, 2015eko irailarekin alderatuz, 1.961 langabe gutxiago dago, hau da, -% 4,75 jaitsi da.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak adierazi duenez, iraila "hilabete txarra izan da berriz" langabezia-zifrei dagokienez, eta "azken zazpi hilabeteotako beheranzko joera eten du". "Hala ere, enplegu-sorrerari dagokionez oso positiboa izan da, 1.240 pertsona gehiago baitaude Gizarte Segurantzan kotizatzen", erantsi du.

Aipagarria da urteko bederatzigarren hilabetean emaitza ezberdinak izan ohi direla langabeziari dagokionez. Hala, azken urteotan gertatutakoa kontuan hartuz gero, datuek igoerak nahiz jaitsierak adierazten dituzte. Horrenbestez, 2015eko irailean 524 langabe gutxiago izan zen (-% 1,25), eta 2014an, berriz, % 0,01 igoera. Bestalde, 2013an, -% 0,63 jaitsi zen, eta 2012an, igoera handiagoa, % 2,74 (1.325 langabe gehiago hilabete batean).

"Langabezia-igoera oro negatiboa bada ere", dio Laparrak, "zifra horiek neurrian baloratzeko gogora ekarri behar da langabeziaren gehieneko kota 2013ko otsailean izan zela Nafarroan"; orduan 56.524 langabe zeuden. Hau da, harrezkero -% 30,5 murriztu da, hots, 17.242 langabe gutxiago erregistratu dira.

Finean, Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioa anbibalentea da. Alde batetik, langabezia-igoera "zalantzarik gabe egoera negatiboa da, zer garaitan gertatzen den alde batera utzita". Nolanahi ere, beste adierazle batzuek, kontratazio-mailak finkatzea adibidez, eta, zehatzago, kontratu mugagabeen garrantzia igotzeak (% 52,1 azken hilabetean), bai eta Gizarte Segurantzan afiliazioa nabarmen igotzeak, horrek guztiak "kasu honetan balorazioa oso positiboa izatea dakar".

Eskubide Sozialetako lehendakariordeak dio gainera, "nolanahi ere, beharrezkoa dela langabezia-zifren murrizketan aurrera egitea, eta baita, enpleguaren ikuspegitik ere, kalitate handiagoko lanpostuen sorreran". Horregatik, Nafarroako Gobernuak, hurrengo Enplegu Planaren bidez, honako honen aldeko apustua finkatu eta indartuko du: "Enpleguko politika aktiboekin jarraitzea eta hobetzea egungo langabezia-tasak murrizteko nahiz enpleguaren kalitate hobetzeko beharrezko baliabide gisa".

Afiliazioa eta kontratazioa

Aipatu denez, iraileko datuen elementu positiboetako bat Gizarte Segurantzako afiliazioa handitu egin dela da; adierazle horrek enplegu-sorreraren maila adierazten du. Hala, Nafarroan Gizarte Segurantzan afiliatutako pertsonen batez bestekoa 265.252raino heldu zen irailean; beraz, aurreko hilean baino 1.240 gehiago, eta 6.454 gehiago urtebetean.

Igoera horiek ehunekoetan % 0,47ko hazkundea esan nahi du hilabete batean eta urtean % 2,49 igo dela. Horrenbestez, enplegua hazteko joera positiboari eusten zaio, eta alderdi horrek izandako langabeziaren hileroko igoera negatiboa aritzen du, neurri batean. Bestalde, Estatu guztian hileroko igoera % 0,07 da, eta urtekoa, berriz, % 3,04.

Gainera, aurreratu den moduan ere, "langabeziaren hileroko igoera negatiboari kontrajarriz, positiboa da izan den kontratazioaren hileroko igoera nabarmena". Egoera hori kontrajarria dela dirudi –langabeziaren igoera kontratuen igoera garrantzitsuarekin batera–, baina kontuan hartu behar da kontratatuak izan diren pertsona guztiak ez direla zertan langabezian egon lehen.

Zifrei dagokienez, Nafar Lansarean erregistratutako kontratu kopurua lantokia Foru Komunitatean izanik, 36.124 izan dira irailean. Hau da, aurreko hilean baino 6.507 kontratu gehiago, % 21,97ko hileroko igoera. Kontuan hartu behar da, kontratazioaren kasuan, iraila hilabete txarra izan ohi dela. Nolanahi ere, kontratazioaren hileroko igoera positiboa bada ere, haren igoerak dakarren intentsitate txikiagoan arreta jartzea komeni da, hileko nahiz urteko terminoetan.

Hala, adibidez, urteko aldaketari dagokionez, datuek nolabait eutsi egin zaiola adierazten dute; izan ere, 2015arekin alderatuz kontratazioa -% 1,3 jaitsi da, hau da, 474 kontratu gutxiago. Nolanahi ere, bestalde, kontratu mugagabeen portzentajearen igoera positiboki azpimarratzea beharrezkoa da. Aurtengo abuztuarekiko, % 52,1 hazi da, eta % 20,6 igo da aldi baterako kontratuetan. Urteko terminoetan, kontratu mugagabeen igoera % 3,12koa izan da, etaaldi baterako kontratuak -% 1,54 jaitsi.

Aldaketa horiek kontratazio mugagabearen garrantzia apur bat hobetzea ekarri du, irailean egindako kontratazioaren % 5,4 mugagabea izan da. Nolanahi ere, egoera hori ere urteko sasoiari lotuta dago ere. Uda-garaiaren ondoren kontratu mugagabeak igotzea ohikoa da, udan aldi baterakotasuna handiagoa baita.

Langabezia-datuen xehakapena

Enplegu-agentzien arabera, honako enplegu-agentzia hauetan jaitsi da langabezia: Lodosan (-% 10,58), Altsasun (-% 1,64), Donezteben (-% 1,22), Tafallan (-% 0,47) eta Tuteran (-% 0,44). Igo egin da, aldiz, Lizarran (% 0,72), Yamaguchin (% 1,89), Zabalgunean (% 2,15), Arrotxapean (% 2,59) eta Agoitzen (% 6,99).

Urteko aldaketari dagokionez, bulego guztietan Lodosan salbu –langabeziak gora egin du (% 4,37)– langabeziak behera egin du: Altsasu (-% 11,18), Doneztebe (-% 7,07), Yamaguchi (-% 6,80), Agoitz (-% 6,59), Tafalla (-% 6,37), Tutera (-% 5,97), Lizarra (-% 4,90), Zabalgunea (-% 3,79) eta Arrotxapea (-% 3,19).

Sexuari erreparatuz, 22.536 emakume daude lanik gabe (kopuru guztiaren % 57,4), eta hileroko igoera % 0,12 izan da (26 gehiago), eta 16.746 gizon (% 42,6), hau da, % 2,18 igo da (357 gizon gehiago). Aldi berean, urteko aldaketa genero-ikuspegitik aztertzen bada, ondorengoa egiaztatu daiteke: langabeziaren banaketa orekatuagoa finkatzen ari dela, berriz: gizon langabeen kopurua urtero -% 6,43 jaisten da; emakumeentzako jaitsiera, berriz, -% 3,47 da.

Adin-taldeetan, 300 gazte langabe gehiago izan da hilabete batean, hau da, % 7,97. Aldi berean, 25 eta 44 urte arteko langabeak % 0,40 igo dira hil batean, eta 44 urtetik gorakoak ,% 0,1.

Horrenbestez, 4.602 gazte daude lanik gabe (kopuru guztiaren % 10,34), 25 eta 44 urte arteko langabeak % 44,3 dira irailean (17.400), eta 44 urtetik gorako langabeak, berriz, % 45,4 (17.820).

Urteko aldaketari dagokionez, langabe gazteen kopurua pixka bat igo da, % 1,12, eta tarteko kolektiboak izan du (25-44 urte artekoak) jaitsiera handiena, -% 6,73; 45 urteko eta hortik goragoko langabeek, berriz, urtean -% 4,04ko jaitsiera izan dute.

Ikasketa-mailaren arabera, unibertsitateko ikasketak dituzten langabeak kopuru guztiaren % 11,10 dira (4.361 pertsona); Bigarren Hezkuntzako prestakuntza dutenena, berriz, % 68,4 (26.862). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, hamarretik zazpi emakumezkoak dira (% 72).

Sektore eta azpisektore ekonomikoak

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, aipagarria da langabeziak behera egin duela azken urteotan sektore guztietan. Ehunekoetan, % 20,65 jaitsi da Eraikuntzan (689 pertsona gutxiago), Industrian (-% 7,86 eta 460 pertsona gutxiago), Zerbitzuetan (-% 3,40 eta 910 pertsona gutxiago) eta Nekazaritzan (-% 0,93, 18 pertsona gutxiago). Nolanahi ere, urtebetean langabeziak gora egin du enplegu bat ez zuenarentzat (116 pertsona gehiago, % 3,47). Sektoreko jaitsiera hori "bereziki positiboa da" Errealitate Sozialaren Behatokiak dioenez: izan ere, aurreko hilabeteetan ikusitako joera sendotzen du, non jaitsiera ez den soilik Zerbitzuen sektorera mugatzen, langabeziaren % 65,8 batzen duena.

Azpisektore ekonomikoei erreparatuz, irailean honako hauek nabarmentzen dira termino absolutuetan:

Industriako sektorearen barnean, elikaduraren industria (75 langabe gutxiago), produktu metalikoen fabrikazioa, makinaria izan ezik (88 gutxiago) eta kautxu eta plastikozko produktuen fabrikazioa (64 gutxiago). Eraikuntza-sektorean, eraikinen eraikuntza nabarmentzen da 281 langabe gutxiagorekin urtebetean eta eraikuntza espezializatua 363 langabe gutxiagorekin. Azkenik, zerbitzuen sektorean txikizkako merkataritzan urtero izandako jaitsierak nabarmentzen dira (216 langabe gutxiago) eta gastronomiari lotutako jarduerak (janariak eta edariak) 106 langabe gutxiagorekin.

Horri kontrajarriz, ondorengo azpisektoreetan azken urtean langabezia igo izana azpimarratu behar da: motordun ibilgailuen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa (86 langabe gehiago urtebetean), Administrazio Publikoa (70 gehiago) eta etxetako jarduerak etxeko langileen enplegatzaile modura (103 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa