(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2017an milioi bat erabiliko du bereziki okupatuta dauden pertsonak prestatzeko asteazkena, 2016.eko urriak 5


3.000 bat pertsonarentzat 200 ikastaro inguru finantzatu ahalko direla kalkulatzen da


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaileari baimena ematen zaio 2017an 1 milioi euroko urte anitzeko gastu-konpromiso bat har dezan bereziki okupatutako pertsonak prestatzeko jardueretarako. 3.000 bat pertsonarentzat 200 ikastaro inguru finantzatu ahalko direla kalkulatzen da.

Lehen aldiz lau urtetan, baimen horri esker, datorren urtean emango den prestakuntza guztia aurrez eskaini ahalko da. Alde batetik, enpresa eta langileen beharrei erantzun egoki bat eman ahalko zaie eta, bestetik, prestakuntzako erakunde nahiz zentroek beraien jardueraren programazio hobea egingo dute.

Foru Gobernuak emandako gasturako baimen hori, Nafar Lansareak 2017an egiaztatutako prestakuntzako erakunde nahiz zentroek eta haien taldeek egingo dituzten prestakuntza-planak finantzatzeko deialdia onartu aurretiko urratsa da.

Nafar Lansarea deialdi hori izapidetzen hasi da dagoeneko, urri amaieran onartuta izatea espero da, eta haren ondoren eskaera-epe bat zabalduko da zentroek laguntzak eskuratu ahal ditzaten. Epe hori amaitzen denean, baremazioa eta izapidetzea egingo da eta, beraz, deialdia urte amaierarako ebatzita izatea espero da. Horri esker, zentroek prestakuntza-jarduerari 2017ko urtarriletik heldu ahal izango diote.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa