(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pazienteen Eskolak doako sei tailer eskaintzen ditu urrian eta azaroan Iruñean, Arroitzen eta Villatuertan osteguna, 2016.eko urriak 6


Alzheimerrean, gaixotasun kroniko eta baskularretan eta diabetesean oinarrituko dira


Pazienteen Eskolak 6 tailer eskaintzen ditu Iruñean, Arroitzen eta Villatuertan.

Pazienteen Eskolak urrirako eta azarorako doako sei tailer programatu ditu Iruñean, Arroitzen eta Villatuertan, eta ondorengo gaiak jorratuko dituzte: "Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pazienteen zaintzaileak", "Gaixotasun kroniko garrantzitsu bat diagnostikatzen didatenean", "Elikadura osasungarria gaixotasun kronikoetan", "Elikadura diabetesean" eta "Gaixotasun baskular batekin bizitzea". Tailerrak interesa duten pertsona guztientzat zabalik daude, eta jadanik izena eman dezakete 848 42 34 50 telefono-zenbakira deituta (08:00etatik 15:00etara) eta www.escueladepacientes.navarra.es webgunean.

"Elikadura osasungarria gaixotasun kronikoetan" izeneko lehenengo tailerra Villatuertan egingo da (osasun-zentroa) urriaren 10, 14, 17 eta 20an, 17:00etatik 19:00etara.

"Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pazienteen zaintzaileak" izeneko tailerra Arroitzen egingo da (Emakumearen Zentroa. Barbarin errepidea, 38) urriak 17, 19, 24 eta 26an, 17:00etatik 19:00etara; eta Iruñean, azaroak 10, 16, 23 eta 30ean, ISPLNren institutuan (Zangoza kalea, 5), 17:00etatik 19:00etara, baita ere.

"Gaixotasun kroniko garrantzitsu bat diagnostikatzen didatenean" izeneko tailerra Iruñean antolatu da (ISPLN) urriak 27, azaroak 3 eta 8an, 16:30etik 18:30era. Egoitza horretan bertan egingo dira beste bi tailer: "Elikadura diabetesean", urriak 19 eta 26an eta azaroak 2 eta 9an, 17:00etatik 19:00etara; eta "Gaixotasun baskular batekin bizitzea", urriak 18, 25 eta 27an eta azaroak 3an, ordutegi berean.

Pazienteen Eskola

Tailerrak Nafarroako Pazienteen Eskolako jarduera bat dira, 1988tik osasun zentro publikoetatik (bereziki osasun-zentroetatik) jadanik egiten diren osasuna sustatzeko ekintzak antolatzeko eta osatzeko sortu zena.

Haren helburua sortzen diren beharrak jorratzea da gaixotasun kroniko bat diagnostikatzen denean, ahalik eta autozaintza, osasun eta ongizate maila handiena lor dezaten pazienteek eta haren senideek. ISPLNren Osasuna Sustatzeko Ataletik koordinatzen da, eta bertan Lehen Mailako Arretako paziente nahiz profesional elkarteek laguntzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa