(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak giza kapitala hazkunde ekonomikoa ziurtatzeko giltzarrietako bat dela adierazi du osteguna, 2016.eko urriak 6


AEDIPEren "Lanaren etorkizuna" izeneko kongresua inauguratu du gaur goizean Baluarten


AEDIPEren “Lanaren etorkizuna” kongresua

Barkos Lehendakaria AEDIPEren kongresuan egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek inauguratu du gaur goizean AEDIPEren (Pertsonen Zuzendaritza eta Garapenaren Espainiako Elkartea) "Lanaren etorkizuna" izeneko kongresua, eta bertan adierazi du eskualde baten hazkunde ekonomikoa ziurtatzeko giltzarrietako bat giza kapitala dela. "Horregatik hain zuzen ere –esan du–, kongresu hau benetan interesgarria da, gure gizarteen etorkizunerako hain garrantzitsuak diren gai horiek jorratuko direlako. Gogoetak, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko foro ezin hobea da, ideiak sortu eta proposamenak egiteaz gain".

Bertaratutako guztiei ongietorria eman ondoren, Lehendakariak egiaztatu du ekonomia globalizatzeko prozesuek eta garapen teknologikoak aldaketa sakonak sortzen ari direla, eta jorratu beharreko erronkei egin die erreferentzia, haien artean: teknologia berriak, globalizazioa, langileen profil berria, edo mugikortasuna. Horrek guztiak dakar, enpresa, langile eta administrazioek egokitzeko beharra izatea. Alde horretatik, enpresak bertako langileei lan-esparru erakargarria eta motibatzailea eskaintzeko gai izan behar du, eta gero eta enpresa lehiakorragoak lortzeko beharra azpimarratu du, merkatu globaletan lehiatzeko gai direnak; merkatu horietan, eredu berri bati begira ongi prestatutako langileak beharko dituzte, eta egoera horrek langileek kalifikazio nahiz prestakuntza handiagoa izateko beharra areagotuko du.

Gobernuak bete beharreko zereginari dagokionez, Barkos Lehendakariak esan du lurraldeko etorkizunerako ikuspegi bat eskaini behar duela, "eragile sozioekonomikoekin partekatutako ikuspegia, estrategia bat barnean hartuko eta bideratuko duena".


 AEDIPEren kongresura bertaratutakoak

Kongresuko irekiera-ekitaldira bertaratutako pertsonak. ( irudia handitu )

Alde horretatik, jakinarazi du Nafarroan espezializazio adimentsuaren eguneratzearen gainean lan egiten ari direla, eta estrategia horren jatorria lurraldeko gaitasunen azterketan dagoela. "Hortik abiatuz, bere lehiakortasun-abantailak zehaztu dira lehentasunezko sektore eta esparruak finkatzeko epe ertain eta luzerako enpresaren berrikuntza eta garapenari begira. Hori guztia lau ardatzekin adostuta: sektore publikoa, sektore produktiboa, ezagutzaren sektorea eta gizarte zibila".

Uxue Barkosek erantsi duenez, "eredu baten aldeko apustu sendo bat da, eta handik sortuko dira garapen ekonomikoko politika eta jarduera publikoak".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa