(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Babestutako etxebizitzen moduluaren prezioa % 2,54 jaitsi da salmentarako eta % 14 alokairuaren kasuan ostirala, 2016.eko urriak 7


Eskubide Sozialetako Departamentuak finkatutako kostu berriak jendaurreko prozesuan jarriko dira orain


Babestutako etxebizitzen haztatutako moduluaren balio berria 1.165,49 euroan finkatu da 2017rako, hau da, % 2,54 jaitsi da egungo moduluarekin alderatuz (1.195,87 euro da).

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak sinatutako foru-agindu batek hala erabakitzen du, eta bertan gainera herritarren partaidetza-prozesu bat irekitzea ezartzen da prezio hori behin betiko finkatu aurretik.

Herritarrentzako ondorioak

Egungo prezioen aldean, 3 logelako etxebizitza mota baterako, salmentako gehieneko prezio berriak 4.300 euroko jaitsiera ekarriko du babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, eta 5.000 eurokoa tasatutako prezioaren etxebizitzen kasuan.

Jaitsiera hori 2016ko urte honetarako moduluaren % 4,06ko jaitsierari ere gehitzen zaio. Horrenbestez, 2017an, hiru logelako babes ofizialeko etxebizitza bat erosten duten pertsonek etxebizitzaren gehieneko prezioarekiko 11.500 euro gutxiago ordainduko dute 2015eko prezioarekin alderatuz, eta 13.300 euro gutxiago tasatutako prezioaren etxebizitza bat erosten badute.

Aipatu behar da errentamendurako diren etxebizitzetarako, prezioak gehiago jaitsiko direla –zehazki, % 8 eta 14 artean– Nafarroako Parlamentuan egun izapidetzen ari den Foru Legearen proposamenaren ondorioz, Gobernua osatzen duten talde politikoen sustatuta.

Moduluaren zenbateko berria lortzen da maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen, Nafarroako Etxebizitza Eskubideari buruzkoaren, 10. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritako formula aplikatuz.

Zehazki, oraingoan modulua eguneratzeko salmenta edo errentamendurako babes ofizialeko etxebizitzen espedienteak kontuan hartu dira behin-behineko kalifikazio-eskaera 2015eko irailaren 1a eta 2016ko abuztuaren 31 artean dutenak, eta handik 6 espediente atera dira (babestutako 244 etxebizitza hartzen dituzte). Xehetasuna etxebizitza-arloko informazioaren webgunean kontsulta daiteke (www.vivienda.navarra.es) eta gobernu irekiaren atarian (www.gobiernoabierto.navarra.es).


Jendaurrean jartzea

Bestalde, eta ikusita aipatutako legeriak partaidetza sozialeko prozesu bat egiteko beharra ezartzen duela modulua onartu aurretiko izaerarekin, hura hastea xedatu da.

Zehazki, azaroaren 15a finkatu da ekarpenak eta iradokizunak igortzeko epe-muga gisa, eta haiek ondorengo helbide elektronikoaren bidez egin ahalko dira: participacion@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa