(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Estatuari beharko zuena baino diru gehiago ematen dio, 100 eta 250 milioi artean, Ogasunak egindako azterketa baten arabera astelehena, 2016.eko urriak 10


Foru Gobernuak gai hau Estatuarekin negoziatu beharra duela azpimarratu du, Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordearen barnean


Transcripción textual del video

Nafarroak Estatuari ekarpen ekonomiko modura eman beharko ziona baino diru gehiago ematen dio, 100 eta 250 milioi artean, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak egindako azterketa baten arabera. Azterketa hori Departamentuko titular Mikel Aranburuk aurkeztu du gaur goizean.

Nafarroak Estatuari beharko zuena baino diru gehiago ematen dio, 100 eta 250 milioi artean.

Nafarroak Estatuari ekarpen ekonomiko modura eman beharko ziona baino diru gehiago ematen dio, 100 eta 250 milioi artean, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak egindako azterketa baten arabera. Azterketa hori Departamentuko titular Mikel Aranburuk aurkeztu du gaur goizean.

Azaldu duenez, une hauetan, Nafarroako Gobernuak aurretik duen erronka nagusietako bat Hitzarmen Ekonomikotik sortutako finantza-harremanak eguneratzea da 2015-2019 bosturtekoari begira, ikusirik zer-nolako garrantzia duten Foru Komunitateko autonomia fiskalaren ikuspegi batetik eta finantza-fluxu horiek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan duten eragin handiagatik. Horregatik, Aranburu kontseilariak gai hori Estatuarekin negoziatu behar dela azpimarratu du, Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordean.

Azterketa

Egindako azterketak zehaztasunez analizatzen ditu Nafarroako ekarpen ekonomikoari lotutako parametro guztiak eta Estatuarekiko doitze fiskal guztiak, negoziaketa horri aurre egiteko helburuarekin, zorroztasunean, leialtasunean eta erantzukizunean oinarrituz.

Hala, Nafarroak bere gain hartutako kargen balorazioa aztertu da, inputazioaren indizea, konpentsazioak eta beste akordio batzuk (Poliziarena adibidez), ISEren konpentsazioa, mendekotasuna eta osasuna. Nafarroak bere gain hartutako balorazioan bakarrik Estatuko aurrekontuen 350 programatik gora aztertu dira.

Azterketako ondorio garrantzitsuenetariko bat da, Gobernuarekin ikuspegitik 2015-2019 oinarri-urteari aplika dakiokeen ekarpen likidoaren zifra; bi egoera ezartzen dira: Nafarroarako onuragarriena 341 milioikoa izango zen, eta bestea, 494 milioiren azpitik.

Urkila zabal hori azaltzen da Estatuarekin negoziatzeko tartean egon daitezkeen hainbat parametrorengatik, eta baita Nafarroak Ministeriotik informazioa jaso behar duelako zenbait kalkulu era zehatzagoan ezartzeko. Foru Gobernuak dagoeneko Madrilera helarazi zituen kalkulu batzuk dira negoziaketak lehenbailehen has daitezen. Bosturtekoaren eguneratzeak Hitzarmenaren Koordinazio Batzordearen barnean adostu behar dira, bi administrazioetako ordezkariek osatzen dutena. Nafarroako Gobernuak bere borondatea erakutsi du batzorde hori ahalik eta bizkorren bil dadin eta, hala, akordio egoki bat itxi ahal izateko; alde horretatik, beharrezko jarduerak hasi ditu, baina horiek zaildu egiten dira Espainiako Gobernuaren bitarteko izaera luzatzen ari dela ikusita.

Beste zenbait indize

Doitze fiskalak ere berrikusi dira (hau da, zerga bakoitzerako kontsumoko eta kudeaketako indizeak eta BEZaren kasu berezia). Apirilean azpibatzorde teknikoa eratu zen honako helburu honekin: ekarpena zehaztu aurreko lanak aurreratzea, eta ondoren, Ministeriora aztertu beharreko parametroen gidoi tekniko bat bidali zen, azterketa honetan ere adierazten diren gaiak.

Gogora ekarri behar da, Nafarroako Estatuari egin beharreko ekarpena erabakitzeko metodologiak beste autonomia erkidego batzuekiko elkartasun-mekanismoak kontuan hartzen dituela, bereziki Nafarroako lurralde arteko konpentsazio-funtsari egiten dion ekarpenaren bidez, eta hitzarmenaren mandatuaren bidez, hau da, ekarpena errenta erlatiboaren arabera egingo dela eta ez biztanleriaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa