(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zentro publikoetako euskara-ikasleen kopurua % 8,21 igo zen 2015-2016 ikasturtean asteartea, 2016.eko urriak 11


Ollo kontseilaria ikasturte-hasierako ekitaldiaren buru izan da gaur goizean, eta Ane Ortega Etcheverry doktoreak hitzaldi bat eman du bertan


Helduentzako euskara-ikasturtea

Ollo kontseilaria eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi, aurkezpenean. ( irudia handitu )

Iazko ikasturtean zentro publikoetako euskara-ikasleen kopurua % 8,21 igo zen (hizkuntz eskolak, Euskarabideko euskaltegia Administrazioako langileentzat eta Zubiarte). Azken zentro horretan, igoera % 19 baino handiagoa izan zen.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo helduen euskara-irakaskuntzako ikasturtearen irekiera-ekitaldiaren buru izan da; bertan, Ane Ortega Etcheverry doktoreak "Euskara ikastea, euskaldun bihurtzea?" izeneko hitzaldia eman du.

Kontseilariaren aburuz, "euskararen errealitatea ulertzea zaila da euskaldun berriak aipatu gabe, dimentsio guztia kontuan hartu gabe. Nafarroan, euskararen berreskuratzea etorri da, hein handi batean, helduak izanik hizkuntza ikasi duten pertsonei esker". Hala, egiaztatu du, "azken 40 urteotan milaka herritarrek ikasi dutela euskara euskaltegietan". Herritarrek egindako ahalegina ere azpimarratu du. "Milaka nafarrek ahalegin pertsonal oso handia egin dute. Motibazioarekin eta gogoekin gure hizkuntzaren berreskurapenean aurrera egin dute. Eta horretan jarraitzen dute, oraindik", esan du Ana Ollok. Amaitzeko adierazi du, gaurkoaren moduko ekitaldiekin "helduen euskalduntzearen garrantzia azpimarratu nahi dugula, babesa eta ospea emateko".

Bere agerraldian, Ortega Etcheverry doktoreak egiaztatu du "helduen euskara-ikasketa funtsezko elementuetako bat izan dela euskara azken hamarraldietan biziberritu ahal izateko". Haren iritziz, esperientziak lorpen garrantzitsuak utzi ditu, zintzilik segitzen duten erronkak, eta baita prozesuan txertatzen ari diren lezio batzuk ere. "Lezioetako bat –esan du– euskara ikasteak, euskara jakiteak ez dakarrela automatikoki hiztun berriek hizkuntza erabiltzea da. Gainera, euskararen garapenak berez euskal hiztunaren askotariko profilak ekarri ditu, ezagutzea, ulertzea eta babestea komeni den aniztasuna, norberaren ezaugarriei erreparatuz". " Alde horretatik, aipatu du euskal hiztun berriei buruz berriki amaitu den ikerketa batean ikusi dutela "hizkuntzaren erabilerara eman beharreko pausoa, hiztun berria hizkuntzaren hiztun aktibo bihur dadin, automatikoa ez izateaz ez ezik, hainbat faktore konplexuren baitan dagoela, aldagarriak direnak, esaterako: ingurunearen eragina eta harreman-sareak, hizkuntzak bereganatutako hizkuntz gaitasun-mota, euskararekiko jokabideak eta konpromisoa, eta hiztun berriak bere buruaz, euskaldun-motaren ikuspegitik, zer pertzepzio duen".


Helduentzako euskara-ikasturtea

Helduentzako euskara-ikasturteko irekiera-ekitaldira bertaratutako jendea. ( irudia handitu )

Horrenbestez, Ortega irakasleak bere ikerketak emandako funtsezko elementuak aztertu ditu, "hiztun berriek euskararen hiztun aktibo bihurtzeko jauzi eman dezaten eta benetako euskaldun senti daitezen, eta ulertzeko zergatik beste hiztun batzuk ez duten salto hori ematen".

Ane Ortega Etcheverry Filologia Hispanikoan lizentziatuta dago Deustuko Unibertsitatean, Itzulpengintzako masterra du Warwick-eko Unibertsitatean eta Londresko Unibertsitateko doktorea da, Soziolingustikan. Lanbide-jarduera Ingalaterran egin du, bigarren hizkuntzen didaktika-arloan, eta gaur egun Bilboko Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan dabil lanean, Espainiera eta Literaturako Didaktika Departamentuko irakasle. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren kidea da, eta alor horretan, hizkuntz aniztasunari eta hizkuntza gutxituen biziberritzeari lotutako proiektuetan parte hartu du. Gaur egun, euskararekiko hizkuntz jokabideen gainean ikertzen du eta, esparru horretan, euskararen hiztun berriei buruzko bost urteko ikerketa bat amaitu du.

Bost mila ikasle

2015-2016 ikasturtean euskaran guztira 5.319 ikasle zeuden matrikulatua, haietatik 1.640 ekimen pribatuko zentroetan, 1.687 Euskarabideko euskaltegian Administrazioko langileentzat, 881 Iruña eta Tuterako Hizkuntz Eskoletan eta 1.111 Zubiarte euskaltegi publikoan.

Bestalde, 1.074 pertsonak azterketak egin dituzte 2016an B1, B2 eta C1 tituluak lortzeko (957, 2015ean), eta 1.224k izena eman dute EGAko azterketa egiteko, C1aren baliokidea (1.638, 2015ean).

Sustapen-kanpaina

Nafarroako Gobernuak irailean komunikazio-kanpaina bat abian jarri zuen helduen euskara-irakaskuntza sustatzeko asmoz eta herritarrak animatzen zituen Nafarroan dauden 25 euskaltegi publiko eta ekimen sozialeko euskaltegiren batean, hizkuntzen zentro ofizialetan eta akademietan euskara ikasten has zitezen. Kanpaina horren barnean "Euskaraz? Bai! ¡Voy! – Zatoz euskara ikastera/Ven a aprender euskera" mezua zabaltzen ari da hainbat euskarri eta hedabidetan, egunkari, tokiko aldizkari nagusietan, egunkari digitaletan, irratietan, eta iragarkiak jarriz Iruñeko eta Iruñerriko hiri-garraioan: 50.000 euro, guztira.

Kanpainaren barnean sartzen da ere webgune bat (web (www.euskaraikasi.nafarroa.euswww.aprendeeuskera.navarra.es), eta bertan, euskara ikasteko zentro eta udalerrien zerrenda bati buruzko informazioa ematen da, publikoak nahiz ekimen sozialeko euskaltegiak eta pribatuak. Euskarabideak informazioa emateko telefono-zenbaki bat ere badu (848 426 054) 08:30etik 14:30etara deitzeko.

Esta iniciativa se enmarca en la Ekimen hori Gobernuak herritarren artean eleaniztasuna Nafarroako bi hizkuntzetan sustatzeko egiten duen apustuaren barnean sartzen da. Hala, ekainean helduen euskara-irakaskuntzarako zentroetarako laguntza-deialdia bat zabaldu zuen (297.000 eurokoa), eta 1.710 ikasle baliatu ziren hartaz. Urri honetan, berriz, 2016-2017 ikasturteko lehen hiruhilekorako laguntza-deialdi bat argitaratzea aurreikusten da: 100.000 euro, guztira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa