(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak okil-barietate bati GPSarekin jarraipena egiteko plan aitzindari bat sustatu du osteguna, 2016.eko urriak 13


Pirinioetako hegazti ezagunenen habitata babesteko Europako proiektu baten barnean sartzen da


Okil gibelnabarrak Nafarroan GPS bidez jarraipena egiteko plan aitzindari bat du. ( irudia handitu )

Nafarroak okil gibelnabarrari GPS bidez jarraipena egiteko plan aitzindari bat du, eta bertan Espainia guztiko okil-barietate hori ia guztia hartzen da (ehun bat bikote). Plan hori Pirinioetako hegazti ezagunenen habitata babesteko Europako proiektu baten barnean sartzen da (okila, basoilarra, oilagorra, mozoloa…).

Habios izenarekin (Pirinioetako Hegazti Faunaren Habitat Bioadierazlea), bi aldeetatik lan egingo dute Pirinioetako ekosistemen kalitatea babesteko eta hobetzeko. Mendilerroan bizi diren espezie guztiak habitat natural horien kontserbazio-egoeraren adierazle kuantitatiboa eta kualitatiboak dira. Hegazti horiek exijentzia ekologiko zehatzak dituzte, eta beraien kontserbazioari eutsiz, haiei lotutako beste espezie batzuen habitata zaintzen da; horrez gain, basoko aprobetxamendua babesten da, artzaintza, ehiza edo turismoa.

Okil gibelnabarraren babesa

Nafarroak ahalegin berezia egingo du okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos) babesten. Zehazki, Pirinioetako pagadietan ezkutatu da, baina populazio hori isolatuta geratu da, eta ezin du beste batzuekin harremanetan jarri.

Habiosen esparruan, Nafarroak estreinakoz espezie horren emisore sateliteekin markaketa egiten saiatuko da bere mugimenduen gainean orain arte ezezaguna zen informazio eskuratzeko eta basoko kudeaketak duen eragina. 2017 eta 2018an espezie horri GPS bidez jarraipena egingo zaio, orain arte egin ez dena.

Gainera, espeziearen banaketaren ezagutza osatzeko prospekzioak egingo dira, eta duela 10 urtetik monitorizatutako eremuak erroldatuko dira berriz populazioek denboran zer bilakaera duten jakiteko. Espezie horren ezagutza handiagori esker, bateragarriak izango dira haien behar ekologikoak eta bizi diren basoetako ustiapena.


Hegazti horien eta haien habitataren babesa, Habios Europako proiektuaren helburua. ( irudia handitu )

Babesa eta jarduera ekonomikoa bateratzea

Pirinioen % 70 basoek, larrek, sastrakek eta goi-mendiko zelaiek osatzen dute, eta ondare-balio handiko hegazti ezagunenetako espezie batzuen habitatak dira. Gainera, baliabide horiek hainbat jarduera sozioekonomikoren euskarri dira (basoko aprobetxamendua, artzaintza, eskia…). babesa eta garapena elkartzea da erronka komuna.

Pirinioetan azken hamarkadetan egindako diagnostikoaren arabera, landa-eremua alde batera utziz, artzaintza aldatuz edo basoak ustiatuz, landa-eremu batzuk itxi egiten dira. Zelai asko ez dira dagoeneko larreetarako erabiltzen eta, beraz, hegazti askori janaria eta babesa ematen dien sastrakak, heskaiak eta beste espezie batzuk desagertzen dira. Haiekin batera, ugalketarako eta hazkuntzarako guneak ere desagertzen dira.

Mendilerroan hegaztien faunako espezieak kontserbatzen dira, eta haiek ekosistemen egoera ezagutzeko barometroak dira. Pirinioetako basoek lurraldeko zabalera handia eskatzen duten espezieak dituzte beraien beharrak asetzeko, basoilarra adibidez. Beste zenbaitek, okilak, esaterako, ingurunea modulatzen dute beste hegazti batzuek baliatzen dituzten egiturak eginez. Baso horiek mozolo borealaren hegoaldeko banaketaren muga dira ere. Mendiko ingurune irekietan eper grisa dago, eta goragoko tokietan, elur-eperrak.

2 milioi eurotik gora

Habiosek 2 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du, eta % 65 eskualde-garapeneko EGEF funtsek finantzatzen dute, Espainia-Frantzia-Andorra lurralde lankidetzako POCTEFA programaren esparruan Pirinioetako garapen iraunkorra sustatzeko. Proiektuak Nafarroan 278.415 inbertituko du, haietatik 180.970 Europako funtsek finantzatzen dute, eta 97.445 euro, Nafarroako Gobernuak. Ekintzak 2017 eta 2019 artean egingo dira. Aipatu beharra dago Foru Gobernuak proiektuan GANASA (Gestión Ambiental de Navarra, S.A.) enpresa publikoaren bidez parte hartzen duela.

Programa irailean jarri zen martxan Toulousen (Frantzia) abian jartzeko lehen bilerarekin. Mendilerroko bi aldeetako bazkideek parte hartu zuten. Aipatu behar da Iruñeak programako Batzorde Teknikoaren lehen bilera hartuko duela 2017ko apirilean.

Proiektuan Pirinioetako bi aldeetako erakundeek eta elkarteek parte hartzen dute: Office National des Forêts, Office National de la Chasse et de la Faune Sauvage, Fédérations des Chasseurs Pyrénées, Observatoire des Galliformes de Montagne (Frantzia), Centre Tecnològic Forestal de Catalunya, Conselh Generau d’Aran Fundación Hazi Fundazioa (EAE) eta Aragoiko Gobernua.

Gogora ekarri behar da POCTEFA programaren helburua Espainia-Frantzia-Andorrako mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea dela. Espainian, lankidetza-eremuaren barneko lurraldeak ondorengoak dira: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Huesca, Zaragoza eta Katalunia. Frantzian: Pirinio Atlantikoak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak eta Ekialdeko Pirinioak. Andorrako Printzerriak ere parte hartzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa