(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eraikin berri batekin handituko du Mutiloako ikastetxe publikoa astelehena, 2016.eko urriak 17


Eskolatze-irizpideen berrikuspenak adierazten du ikastetxe horretara joango direla Aranguren eta Lezkairuko ibarretako ikasle berriak


Nafarroako Gobernuak eraikin berri batekin handituko du Mutiloako ikastetxe publikoa, bertara joango baitira Aranguren eta Lezkairuko ibarretako ikasle berriak. Hezkuntza Departamentuak ikastetxe horretarako esku artean dituen matrikula-bilakaeraren datuek adierazten dute D ereduko bi lerro eta A-G ereduko beste bi finkatzen ari direla. Mutiloan berriki izandako hirigintza-bilakaerak jaiotzen eboluzioan eta familien hezkuntza-aukeraren aldaketetan izan dezakeen eraginari buruzko aztarnak daude, ereduren batean hirugarren lerroren bat ekarri ahalko zuena.

2016-2017 ikasturterako matrikularen hasierako aurreikuspenetatik, aurtengo ikasturtearen hasieran, 19 ikasle gehiago matrikulatu dira, haietatik 15 errefuxiatuak dira, eta udalerriko egoitza batean hartu dituzte. Oraindik berririk ez badago ere, errefuxiatuen fluxuak aurrera egin dezake etorkizun hurbilean.

Datorren ikasturterako ikasgela bat baino gehiagoren beharra kudeatzeko, lehendik dagoen eraikinean espazio bat berrituko da, 2017ko irailaren 1a baino lehen amaituta egongo da eta 15.000 euroko kostua izango du. Udalak lagatako partzela batean eraikiko den eraikin berriko obrei dagokienez, proiektua egingo da, lizitazioa 2017an aterako da eta 2018/2019 ikasturte hasierarako martxan izatea espero da. Obrak hiru milioi eta erdiko kostua du.

Aurrez zenbait bilera egin ondoren, 2016ko irailaren 30ean Unibertsitate eta Baliabide Ekonomikoetako zuzendari nagusia eta Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuko zuzendaria Mutiloako San Pedro HIko zuzendaritzarekin, Arangurengo Udalarekin eta Si San Pedro Bai guraso-elkarteko ordezkariekin bildu ziren aipatutako ikastetxe publikoa handitzeko obrak aztertze aldera. Bilera horretan, eskaera horri erantzuteko beharrak eta izan daitezkeen alternatibak proposatu ziren. Talde guztiek beraien azalpenak eman ondoren, zuzendari nagusia beharrezko jarduerak berriz aztertzeko konpromisoa hartu zuen ikastetxearen espazio-beharrak asetzeko epe labur eta ertainean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa