(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Banda zabala Nafarroako udalerri guztietara helduko da 2021ean astelehena, 2016.eko urriak 17


Nafarroako Gobernuak egindako gida-planak estaldura industrialdeetara eta teknologia-zentroetara zabaltzea ere jasotzen du


Transcripción textual del video

Nafarroako udalerri guztiek banda zabalerako konexioa izango dute 2021ean, Nafarroako Gobernuak, Nasertic sozietate publikoaren laguntzarekin, egindako gida-planetik ondorioztatu daitekeenez; hala, zuntz optikoa foru-geografia guztira zabalduko da eta, horretarako, datozen 5 urteotan 31,35 milioi euro inbertituko dira.

Mapa

Nafarroako banda zabalaren egungo estaldura. ( irudia handitu )

Nafarroako udalerri guztiek banda zabalerako konexioa izango dute 2021ean, Nafarroako Gobernuak, Nasertic sozietate publikoaren laguntzarekin, egindako gida-planetik ondorioztatu daitekeenez; hala, zuntz optikoa foru-geografia guztira zabalduko da eta, horretarako, datozen 5 urteotan 31,35 milioi euro inbertituko dira.

Nafarroako udalerri guztiek banda zabalerako konexioa izango dute 2021ean, Nafarroako Gobernuak, Nasertic sozietate publikoaren laguntzarekin, egindako gida-planetik ondorioztatu daitekeenez; hala, zuntz optikoa foru-geografia guztira zabalduko da eta, horretarako, datozen 5 urteotan 31,35 milioi euro inbertituko dira.

Zehazki, udalerri guztiek gutxienez segundoko 30 megabit-eko (Mbps) banda zabaleko sarbidea izango dute. 1.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan, sarearen ahalmena 100 Mbps-eraino handitu nahi da, bai eta 1.000 biztanlera iristen ez diren herrien % 20an ere.

Banda zabala Nafarroako 59 industrialdetara ere iritsiko da (4.280 enpresa daude bertan),eta baita Gobernuak foru-geografia guztian banatuta dituen 1.035 eraikinetara ere: ikastetxeak eta institutuak, osasun-zentroak eta kontsultategiak, liburutegiak, egoitzak, suhiltzaileen parkeak eta turismo-bulegoak, enplegu-agentziak, nekazaritzakoak edo errepideak kontserbatzeko agentziak.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik; Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumont-ek; eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute 2016-2021eko Nafarroako Banda Zabaleko Gida Plana. Haren helburua alor horretan edozein pertsonari edo enpresari "aukera berberak" eskaintzea da, non dagoen kokatuta kontuan hartu gabe, "merkatuak behar besteko kalitatearekin eta prezio merke samar batean ematen ez dien landa-eremuetan bereziki".


Mapa

Udalerrien banaketa, biztanle-kopuruaren arabera. ( irudia handitu )

Plan hau egikaritzeak (harekin Nafarroak Europar Batasunak finkatutako Agenda Digitala bete nahi du) 31,35 milioi euroko inbertsio publikoa ekarriko du, eta zenbateko horri, Foru Gobernuak egindako aurreikuspenen arabera, beste 22,9 milioi erantsiko zaizkio, operadore pribatuek jarritakoak Administrazioak egindako jarduerengatiko inbertsio induzitu gisa (diru-laguntzen emakida, kreditu bigunak, azpiegiturak eraikitzea…). Beraz, Banda Zabalaren Gida Planaren bidez, 2021era arte 54,25 milioko inbertsioa egitea bilatzen da.

Nafarroako Banda Zabalaren Gida Plan hau hainbat esparrutako 200 profesionalek baino gehiagok egindako sei hilabeteko lanaren emaitza da, Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusia, Nasertic-ekin lankidetzan, buru delarik.

"Lankidetza, koordinazioa eta gardentasuna" plan honetako gidariak izan dira, eta hura honako beste hauen laguntzarekin egin da: Nafarroako Gobernuko beste zuzendaritza nagusi batzuk, enpresa publikoak, udalak, mankomunitateak, lurraldeetako elkarteak, tokiko ekintza-taldeak, enpresa-erakundeak, telekomunikazioetako operadoreak…

Hamar udalerritatik bederatzik zuntzik ez dute

Gaur egun, Nafarroako udalerrien % 93k belaunaldi berriko banda zabaleko sareen estaldurarik ez dute, eta operadoreek erabiltzen duten zuntz optikoa zabaltzeko planetan ere ez dira sartzen. Udalerri horiek Foru Komunitateko biztanleen % 26 hartzen dute: Bera, Castejon edo Elizondo, esaterako.

Beste udalerri batzuetan, Zangozan edo Sakanako beste udalerri batzuetan, zuntz optikoaren sarerik ez dago oraindik, baina enpresa hornitzaileen epe laburreko estaldura-aurreikuspenetan sartzen dira; arrazoi hori dela eta, ezin dira gida-planean sartu estatuko araudiaren arabera.

Nafarroako enpresen Interneterako konexioari dagokionez, Foru Komunitatea estatuko ehunekoen oso azpitik dago abiadura altuenen kasuan (100 Mbps) eta sektore guztietan. Gainera, industrialdeen % 40 enpresen lehiakortasuna bermatzeko behar besteko ezaugarriak ez dituzten banda zabaleko zonaldeetan daude, gida-planak eskaintzen duen diagnostikoari jarraiki.

Jarduteko bost egoera

Jasotako inbertsio handiena 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan egin behar da (852, guztira), 75.000 nafar bizi dira bertan. Egoera horretan, garrantzitsua izango da tokiko administrazioek parte hartzea (udalak, kontzejuak, ibarretako batzordeak, mankomunitateak) beraien banda zabalen sare propioak eraikitzeko garaian. Inbertsio horien zati bat Nafarroako Gobernuak finantzatuko du 2017-2019ko Tokiko Azpiegitura Planaren bidez, Gobernuak berriki aurkeztu eta Parlamentura igorri dena onartua izan dadin. Guztira, 18.75 milioiko inbertsioa aurreikusten da, eta kopuru horretatik, 15,75Administrazio Publikoak jarriko ditu eta 3, operadoreek.

1.000 eta 3.000 biztanle arteko herrietan (22 dira), 38.000 pertsona bizi dira bertan, eta planak partaidetza publikoa izan dadin nahi du beharrezko azpiegituraren zati batzuk eraikitzeko eta zabaltzeko garaian, bai eta operadore pribatuei diru-laguntzak eta kreditu bigunak emateko garaian ere. 9,9 milioiko inbertsioa kalkulatzen da, haietatik, 5,9 enpresei beraiei dagokie eta 4 sektore publikoari.

Gaur egun oraindik banda zabaleko sareak ez dituzten 3.000 biztanle baino gehiago udalerrietan (Bera, Beriain, Castejon, Cortes, Elizondo, Lizarra, Erriberri, Tafalla eta Viana), Nafarroako Gobernuak aurreikusten du inbertsio horiek datozen urteotan sektore pribatuak berak bere gain hartuko dituela kostu-irabazi harreman ona eskaintzen baitute. Beraz, ekimen pribatua izango da % 100ean, eta operadoreek 6,5 milioi euro jarriko dutela espero da. Administrazioak zabalkundeko proiektuak bakarrik egingo ditu, inbertsiorik egin gabe. Bederatzi udalerri horietan 50.000 pertsona bizi dira.

Planean jasotako beste jarduera bat industrialdeei lotuta dago. Kasu honetan, Nafarroako Gobernuak operadoreei azpiegituren eraikuntza diruz lagunduko die (kanalizazioak, dorreak edo etxolak, esaterako), beraien sareetako kostu finkoak murrizteko asmoz. 12,5 milioiko inbertsioa kalkulatzen da, eta haietatik 5 Nafarroako Gobernuak jarriko ditu eta 7,5 operadoreek era induzituan.

Azkenik, gaur goizean aurkeztutako gida-planak datu-garraioko egungo sareen zabalkunde eta bilakaera teknologikoa proposatzen du, jadanik existitzen direnak eta martxan daudenak, Nafarroako Gobernuarenak, zuntz optikoarena nahiz irratikoa. Horrek 6,6 milioi euroko inbertsio publikoa ekarriko du, haietatik 4,6 instalaziorako erabiliko dira eta 2 zuntz optikoa ekipatzeko eta hornitzeko.

Helburuak eta printzipio estrategikoak

Nafarroako Gobernuak prestatutako gida-planak lau helburu nagusi hartzen ditu: foru-lurraldea antolatzea eta zonalde batzuen eta besteen arteko alde digitala murriztea, Europako Agenda Digitalarekin betetzea, Nafarroako Gobernuko nahiz tokiko administrazioen egoitzetako konektibitatea hobetzea, eta jarduera ekonomikoko arloek (industrialdeak eta teknologia-zentroak) banda zabaleko sareak eta zerbitzuak izan ditzatela.

Zehazteko, Nafarroako Gobernuak zazpi printzipio estrategiko kontuan hartu ditu. Honako hauek: administrazio publikoak planaren motor modura zehaztea; lankidetza publiko-pribatuaren ahala esploratzea; telekomunikazioetako azpiegituren inbertsioak lehenestea (kanalizazioak, hodia, zuntz optikoa, mastak, etxolak eta abar esaterako); interes publikoko beste zerbitzutan lehendik existitzen diren azpiegiturak baliatzea (ura, elektrizitatea edo gasa, adibidez); azpiegituretako inbertsioak lehenestea haien etorkizuneko ahalmena handitzen utziko dutenak; banda zabal ultrabizkorra izenekoa zabaltzen laguntzea (100 Mbpskoa); eta sare irekien Europako zuzentaraua errespetatzea, zerbitzua azken erabiltzaileei emango dieten hainbat operadoreren berdintasunezko sarbidea ahalbidetuko dutenak.

Dokumentuak berariazko 14 helburu ere jasotzen ditu 8 programa eragiletan sartutako 18 neurritan antolatuta. Gainera, zenbait adierazle garatu dira eta, haiei esker, programen nahiz neurrien garapena ebaluatu ahalko dira, bai eta proposatutako berariazko helburuetan duten eragina ere.

Gida-plana kontsultak, iradokizunak eta iritziak emateko eskuragarri izango da Nafarroako Gobernu Irekiaren atarian, baina beti adierazita dauden printzipioak nahiz ardatzak errespetatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Egikaritze-laburpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa