(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kalitatezko enplegua, osasuna, hezkuntza eta eskubide sozialak, 2017ko Nafarroako Aurrekontuen aurreproiektuko ardatz nagusiak asteazkena, 2016.eko urriak 19


Gastu soziala kopuru guztiaren % 56,7 da, Nafarroako aurrekontu batzuetan proposatutako portzentaje handiena, eta alor horretan Osasunean egindako inbertsioa azpimarratu behar da, 1.000 milioi baino gehiago


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du gaur; haren arabera, finantzarioa ez den 3.693 milioi euroko gastu-muga aurreikusten da, termino absolutuetan 187 milioiko igoera bat. Gainera, gastu finantzarioak datorren ekitaldirako 330 milioi euroko gehikuntza ekarriko du.

Arlo sozialak dira aurrekontuan pisu handienak dutenak, finantzarioa ez den gastuaren % 56,7arekin, hau da, aurreko urteko aurrekontuarekin alderatuz, % 6,8ko igoera (134 milioi).

bilera

Gobernuko bilkura baten irudia.

Nafarroako Gobernuak 2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du gaur; haren arabera, finantzarioa ez den 3.693 milioi euroko gastu-muga aurreikusten da, termino absolutuetan 187 milioiko igoera bat. Gainera, gastu finantzarioak datorren ekitaldirako 330 milioi euroko gehikuntza ekarriko du.

Arlo sozialak dira aurrekontuan pisu handienak dutenak, finantzarioa ez den gastuaren % 56,7arekin, hau da, aurreko urteko aurrekontuarekin alderatuz, % 6,8ko igoera (134 milioi).

Dokumentua Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera, Toki Araubidearen Foru Batzordera eta Ingurumen Kontseilura igorriko da orain aztertu eta txostena egin dezaten, foru-legearen proiektu gisa behin betiko onartua izan dadin. Ondoren, Nafarroako Parlamentura bidaliko da eztabaidatu eta onartu dezaten.

Eskubide Sozialak, enplegua eta berrikuntza

Eskubide sozialen aurrekontua % 12,5 handituko da. Elementu adierazgarrienen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: Bermatutako Errenta berriari aurre egiteko partida % 54 handitzea; enpleguaren politika aktiboak % 14,43 handitzea etorkizuneko Nafarroako Enplegu Plana garatzeko; Finkatutako aurrekontua % 25,13 handitzea etxebizitzako jardueren partidan alokairu soziala nahiz etxebizitza birgaitzea bereziki lehenesten dituen lege berria garatzeko; garapeneneko lankidetzarako partida % 11 hobetzea; mendekotasun- eta desgaitasun-alorrean % 4, 83 handitzea (7,15 milioi) eta, horri esker, egoitzetan adinekoentzat 91 plaza gehiago izango dira eta desgaitasuneko zentroetan 1,2 milioi euroko inbertsioak egin ahalko dira, beste alderdi batzuen artean; azkenik, haurtzaroari eta familiari arreta emateko programak hobetzea (% 9,21).

Termino absolutuetan nahiz erlatiboetan 2017rako bere aurrekontuan gehien hazten den departamentuetako bat da, eta horrek erakusten du Gobernuaren lehentasuna dela nafarren eskubide sozialak bermatzea funtsezko hainbat alderditan, esaterako: enplegua, etxebizitza, desgaitasunari eta mendekotasunari emandako arreta, haurtzaroa eta familia babestea eta pobreziaren nahiz gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko politikak.

Gainera, enplegua sustatzeko apustua Garapen Ekonomikorako Departamenturako aurrekontuan izan den % 17,8ko igoeran islatzen da; haren helburu nagusia kalitatezko lanpostuak sortzea da lurraldearen garapen orekatu baten bidez, jarduera ekonomikoa babestuz eta berrikuntzarako laguntzak areagotuz.

Ekonomia-, enpresa- eta lan-arloetako politikaren esparruan, duen garrantzi ekonomikoagatik, nekazaritza-elikagaien industriei, ETEei eta enpresa handien inbertsiorako laguntzei emandako babesa nabarmendu behar da (23 milioi eurorekin); jarduera ekonomikoaren eta berrantolamendu produktiboaren arloen sustapena areagotzea, 4,7 milioi eurorekin; enpresa-lehiakortasuna babestea 3,5 milioiko aurrekontuarekin; lan-harremanetarako, arriskuen prebentziorako eta berdintasun nahiz kontziliazio politiketarako 4 milioiko aurrekontua, eta nazioarteko proiekziorako 2 milioi.

Berrikuntzan eta energian, I+G+B laguntzak handitu direla azpimarratu behar da. I+G proiektuak diruz laguntzeko funtsak % 50 handitu dira, 9 milioi eurorekin, eta proiektu estrategikoetarako zuzkidura bikoiztu egin da (4 milioikoa da orain). Azpiegitura eta ikerketa-ekipamendurako inbertsio-laguntzen partida berri bat prestatzen da ere (1,4 milioi).

Gainera, berariazko partida bat ezartzen da Osasuneko Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (RIS-3) eragile nagusiak finantzatzeko, 1,5 milioi eurorekin. Teknologia Zentroen eta Ikerketa Erakundeen finantzaketa 8 milioirekin finkatzen da eta CENER zentroari (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) 4 milioiko ekarpena egiten zaio.

Osasuna, Hezkuntza eta Kultura

Osasunaren aldeko apustua aurreproiektu honen giltzarrietako bat da. Izan ere, Osasun Departamentuko aurrekontua % 5,4 handitu da, eta 1.000 milioiko langa gainditu du lehen aldiz.

Nafarren osasuna hobetzeko konpromisoa Osasun Publikoaren alde irmo egindako apustuan ikusten da; hala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aurrekontua % 9,6 handitu du, honako hauek hartzen dituena: Lan Osasunaren Ekintza Plana, Komunitateko Osasunaren Behatokia garatzea eta Zahartze Osasungarriaren Plana eta Haurtzaroarena, osasun-arloko desoreketan arreta berezia jarriz.

Departamentuaren jarduteko bigarren ardatz nagusi bat Lehen Mailako Arretaren erabakitzeko ahalmena hobetzea da. Hori lortzeko, aurrekontua % 5,2 igo da. Osasun-zentroetarako ekografo berriak erostea jasotzen da eta paziente kronikoei estrategia finkatzea, komunitateko bizitza osasungarrien estiloetan azpimarra eginez.

Laneko beste ildo bat itxarote-zerrendak murriztea da eta, horretarako, aurrekontu berri honetan 2,9 milioi euro gorde dira.

242.000 pertsona 2017an sendagaien koordainketaren diru-laguntza berriaz baliatu ahalko dira. Osasun Departamentuaren beste lehentasunetako bat da, eta hori aurreproiektuan adierazten da 600.000 euroko partida batekin.

Datorren urterako aurrekontu-zuzkidura berriari esker, Departamentuak bere plan estrategikoan aurreikusitako ondorengo ekintzak egin ahalko ditu, besteak beste: Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeak partzialki lehengoratzea, Sexu eta Ugalketako Osasun Dekretua abian hartzea, osasun-garraioa hobetzea, etxeko ospitalizazioa zabaltzea eta arreta soziosanitarioa eta osasun mentalarena indartzea.

2017ko beste lan-ildo garrantzitsu bat osasun-ikerketa sustatzea izango da, 1,5 milioi gehiagorekin.

Hezkuntza Departamentuko lehentasunak dira, gutxienez, premiazko obrak egitea, ikastetxe publikoetan ekipamendu nahiz zerbitzu informatikoak berritzea eta hornitzea, bai eta Bigarren Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoko deialdia ere. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) aurrekontuak % 4,2ko igoera izango duela nabarmendu behar da, 52,4 milioitik 54,6 miliora.

Gainera, honako hauetarako partidak indartzen dira: jazarpenaren prebentzioa eta Berdintasun plana (behar bereziak), Lanbide Heziketako plan estrategikoa (Garapen Ekonomikoarekin eta Politika Sozialekin lan egiten da) eta irakasleak prestatzeko inbertsioa areagotzen da.

Kulturan, oro har, partida gehienak hobetu dira eta sektore ahulenetan lan berezia egin da egoera prekarioak egonkortzeko. Sorkuntza-industrien aldeko apustua egiten da eta kultur sektoreak garapen-motor gisa profesionalizatzearen alde. Proiektu estrategikoetarako zuzkidura handitzen da, Kulturaren Plan Estrategikoari erreparatuz; azken hori 2017ko ekainerako idatzita izango da.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aurreko legealdian ahuldutako ardatz nagusiak finkatzen dira, eta programa-akordioan jasotako jarduera berritzaileak jasotzen dira: emakumeen kirola sustatzea, bertako kirolak sustatzea, kiroletako boluntariotza-plana garatzea, kirolaren balioen kanpaina, osasunari lotutako jarduera fisikoa sustatzea, instalazio propioak berritzea, gazte-ekintzailetzaren programa, kiroletako nahiz gazteriako toki-erakundeetarako planak eta laguntzak.

Euskararekiko, berdintasunarekiko, bakearekiko eta bizikidetzarekiko konpromisoa

2017rako Aurrekontuen aurreproiektuak honako hauekiko konpromisoa jasotzen du: euskara, genero-berdintasunaren defentsa eta bake nahiz bizikidetzaren aldeko politikak, bai eta Nafarroa Europako erakundeetan sustatu eta zabaltzeko konpromisoa ere.

Horrenbestez, Euskarabideko aurrekontua 1,3 milioi igo da, eta batez ere euskararen sentsibilizaziorako eta sustapenerako erabiliko dira (400.000 €), euskara udal-arloan garatzeko laguntza-programetarako (500.000 ), hedabideetan bere presentzia sustatzeko (480.000 €) eta helduen euskara-irakaskuntzari laguntzak emateko (600.000 €).

Gainera, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren partidan 420.000 euro gehiago izango dira, eta emakumeenganako indarkeriaren aurka borrokatzeko erabiliko dira bereziki, iaz baino 154.000 euro gehiagorekin. Harrera-baliabideak kudeatzeko partidak igo dira (63.425 €), bai eta erakundeetako berdintasun-planetakoak ere (60.000 €).

Halaber, 260.000 euro gehiago izango dira Memoria Historikoaren legea garatzeko (DNAren Bankua) jardueretarako, biktimen ikusgaitasuna areagotzeko eta bake nahiz bizikidetzari lotutako jardueretarako. Departamentu honen aurrekontua osatzen da herritarren arretarako jarduerekin eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderako jarduerekin (600.000 €).

Azkenik, Nafarroa EBn sustatzeko 30.000 euro erabiliko dira eta beste 80.000 EBko programak, funtsak, koordinazioa eta gaiak zabaltzeko.

Landa garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa

Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzaren arloan, honako hauen aldeko apustua egiten da: belaunaldi berriak eta ustiapenetako inbertsioa; nekazaritza eta ingurumeneko lerroak abian jartzea eta hobetzea ekoizpen nahiz garapen iraunkorreko ereduak sustatzeko tresna gisa, muga naturalak dituzten zonaldeetan nekazaritza-jarduera ahalbidetzeaz gain; azpiegituretan inbertitzea (Nafarroako Ubidea bereziki) edo Toki garapeneko LEADER estrategia lurraldea dinamizatzeko eta haren balioa nabarmentzeko formula gisa.

Toki Administrazioan azpimarratu behar dira: toki-azpiegituren planetan jasotako jardueretarako kapital-funtserako 33,5 milioiko zuzkidura; 13,5 milioi aurreko inbertsio-planerako eta 20 milioi Tokiko Azpiegitura Plan berrirako (Parlamentua izapidetzen ari da).

Transferentzia arrunten funtsaren hazkunde esanguratsua gertatzen da ere, 2,3 milioi gehiago, programa-akordiotik ondorioztatutako eguneratzearen aplikazioaren emaitza gisa.

Azkenik, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan azpimarratu behar da, 2016ko ekitaldi honetan onartutako LEPeko konpromisoak betetzeko beharrezko zenbatekoak kontsignatzen direla, suhiltzaileen 15 plaza eta Foruzaingoaren 37 barne.

Aurrekontuen aurreproiektuan 1.534.010 € kontsignatzen dira ere Lehendakaritzan Nafarroako Jauregian egin beharreko obretarako, artxibo zaharra prestatzea barne, eta Barneko arloan, 280.000 euro Cordovillan jarriko den heliportuko obrak egiteko, Miluzetik lekuz aldatuko dena.

Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusian 1.800.000 esleitzen dira Nafarroako Banda Zabaleko Planerako (puntu honetan ere zenbatekoak kontsignatzen dituzte Garapen Ekonomikorako eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuek), eta Justizian, elkargo profesionaletarako transferentziazko aurrekontu-partida handitzen da doako laguntza juridikorako (3.015.000 €), bai eta eraikin judizialetako instalazioei dagokiena ere Justizia Jauregiko klimatizazioa ordezteko, eta beste bat Bulego Judizial Berria ezartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa