(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EITBren aurkako espedienteetan alde interesatuaren izaera ez onartzeko Industria Ministerioak hartutako erabakia errekurrituko du Gobernuak asteazkena, 2016.eko urriak 19


Ukapenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztea erabaki du


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jartzeko erabakia hartu du, Foru Administrazioari alde interesatuaren izaera ez emategatik EITB eta Itelazpi SA enpresaren aurka jarraitzen diren zehapen-espedienteetan.

Maiatzaren 20an, Gobernuak ministerioari EITBren aurkako espedientean pertsonatzeko eskaera egitea erabaki zuen, une horretan emandako emisioak eteteko kautelazko neurrien altxatzea babesteko asmoz, eta haien jarraipena modu iragankorrean bermatzeko. Horretarako, Gobernuak 2013an Nafarroako Parlamentuak onartutako mozioaren mandatua aipatzen zuen; bertan, Foru Gobernuari eskatzen zion ETB LTD bitartez hartzeko aukera erraztu zezala.

Eskaera hori Industria Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzak maiatzaren 27an ukatu zuen. Erabaki horren ondoren, Nafarroako Gobernuak uztailaren 29an Idazkaritza horren aurrean aurretiazko errekerimendu bat aurkeztu zuen ukapen hori baliogabetu zezan.

Legeak ezarritako hilabeteko epea igaro ondoren Idazkaritzaren aldetik erantzunik ez dela jaso ikusita, Gobernuak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jartzea erabaki du orain EITBren aurkako espedienteetan pertsonazioa lortze aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa