(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneko haurren ebakuntza-gelako egongela berri bati esker, familiek operatu egingo dituzten adingabeen alboan izan ahalko dute

osteguna, 2016.eko urriak 20


Horrenbestez, paziente eta senideen estresa eta antsietatea murrizten dira, eta baita banantzearen ondoriozko trauma ere


Transcripción textual del video

Aste honetatik aurrera, Nafarroako Ospitalegunean ebakuntza egingo dieten adingabeen alboan senide bat egon ahalko da anestesiatu aurreko prozesuetan; xede horretarako prestatutako ebakuntza-gelaren alboan, egongela berri bat jarri da.

kanpoaldea

Nafarroako Ospitaleguneko ama-haurrentzako instalazioen kanpoaldea.

Aste honetatik aurrera, Nafarroako Ospitalegunean ebakuntza egingo dieten adingabeen alboan senide bat egon ahalko da anestesiatu aurreko prozesuetan; xede horretarako prestatutako ebakuntza-gelaren alboan, egongela berri bat jarri da.

Orain arte, halako aukerarik ez zegoen harrera-aretoa kirurgiako barrutiaren barnean baitzegoen; beraz, espazio horretan sartzea mugatuta zegoen, eta lan-zirkuitukoak ez ziren pertsonek errespetatu ezinezko ospitaleko higiene-neurriak nahitaez bete behar ziren bertan.

Haurren alboan egoteko gela horrek 14,50 metro koadro ditu, eta bi ohe eta laguntzaileak hartzeko lekua du. Amen 2. solairutik modu independentean sar daiteke bertara, eta operazio ondorengo gunea banatu egin da beiraz hornitutako manpara batekin. Egokitzapen-lan horietarako 20.825 euro xahutu dira.

Gela berri horrekin, Nafarroako Ospitalegunean urtean batez beste operatzen diren 2.150 haurri mesede egingo zaie, eta pazienteen nahiz familiaren kirurgiako estresa eta antsietatea murriztu nahi da. Senideak bertan egotea borondatezko erabakia da nolanahi ere, eta gelara sartzeko arropa egokia jantzi beharko du: bata, txanoa eta oinetako babesak. Gailu elektronikoak ezin dira sartu, lana eragotzi dezaketelako, eta dokumentu grafikoen grabazioak beste pazienten batzuen edo langileen pribatutasun-eskubidea arriskuan jar dezake.

Neurria hartu da, ildo horretatik familiek azken urteotan egiten ari ziren hainbat eskaerari erantzuteko. Horrenbestez, "Ospitaleratutako Haurren Europako Gutuna" ere betetzen da, Europako Parlamentuak 1986an onartu zuena (A2-25/86 Ebazpena, maiatzaren 13koa); haren bidez ezartzen da, haurrak ospitaleratuta dauden denbora-tarte guztian gurasoak edo haiek ordezkatuko dituen pertsona bat haurren ondoan egoteko eskubidea dutela, eta ez ikusle pasibo modura, ospitaleko bizitzaren elementu aktibo modura baizik. Eskubide hori egikaritzeak ez du inolaz ere kaltetu edo oztopatu behar pazienteari jarri beharreko tratamendua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa