(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miserikordia Etxea, Ilundain fundazioa eta Aita Menni, Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen sarituak ostirala, 2016.eko urriak 21


Nafarroako Gobernuak eta "Tomás y Lydia Recari García" fundazioak haien jardunbide egokiak aitortu diete egoiliar berriak hartzeko garaian, gaitasunengatiko ebaluazioan eta arriskuen kudeaketan


Iruñeko Miserikordia Etxea, Ilundaiz-Haritz Berri fundazioa eta Aita Menni ospitale-zentroak jaso dute Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria. Nafarroako Gobernuak eta Tomás y Lydia Recari García" fundazioak ematen dituzten sariak dira.

Lehenengo erakundeak saria jaso du "Egoiliar berriak hartzeko plana" proiektuagatik, "Pertsona erabiltzaileentzako arreta" modalitatean. Beste bi erakundeek ex aquo lortu dute saria ondorengo kategorian: "Kalitatea enpleguan edota erakundeen kudeaketako hobekuntzan", "Gaitasunengatiko ebaluazioko tresna" izeneko proiektuagatik Ilundain-Haritz Berri fundazioaren kasuan, eta "Alor soziosanitarioan segurtasun-kultura sortzen" proiektuagatik, Aita Menniren kasuan.

Miserikordia Etxeak aurkeztutako jardunbide egokitik, epaimahaiak ondorengoa azpimarratu du: zentroan sartutako egoiliar berrientzat sortutako harrera-taldearekin integrazioa hobea lortzen dela, eta sentitu ohi duten bakardade-sentimendua arintzen dela.

Ilundain-Haritz Berri fundazioaren proiektuari dagokionez, baloratu da bere gaitasunen kudeaketa integralaren ereduarekin (berariazko prestakuntza sustatzen eta errazten du) lan-taldean lan-giro hobea erdietsi dela eta, aldi berean, garapen pertsonala eta profesionala errazten duela.

Azkenik, Aita Menni zentroko jardunbide egokiaren sariarekin, epaimahaiak arriskuaren kudeaketa espazio soziosanitarioan sartzeak dakarren berrikuntza aitortu nahi izan du; gune horretan ez dago arlo soziosanitarioan bezainbeste ezarrita. Erabiltzaileei laguntza segurua, eraginkorra eta efizientea ematea da xedea, jasotako arreta edo medikazioagatik izan nahi ez diren albo-ondorioak saihesteko.

Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen saria

Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria (aurten bederatzigarren edizioa), Nafarroako Gobernuak eta "Tomás y Lydia Recari García" fundazioak ematen dute honako erakunde hauek aitortzeko helburuarekin: erabiltzaileen arretan nahiz beraien langileen enplegu-kalitatean edo barne-kudeaketaren hobekuntzan jardunbide egokiak ezarri dituztenak.

Bi maila ditu, eta bakoitzean 3.000 euro banatzen dira fundazioak emanda. Sariak abendu erdialdera emango dira Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan antolatutako ekitaldi instituzionalean.

Oraingoan, epaimahaia honako hauek osatu dute: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile Ines Francesek, lehendakaria izanik; Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiko Patxi Tuñonek; "Tomás y Lydia Recari García", fundazioko lehendakariorde Miguel Echarrik; Nafarroako AENOR-eko zuzendari Emilio Flamarique-k; iaz saritu zuten SEI elkarteko lehendakari Maria Diaz de Rada; eta Nafarroako Gobernuko Kalitate eta Ikuskaritza Zerbitzuko zuzendari Carmelo Ayerra, idazkari-lanak eginez.

Aurtengo edizioan hamalau erakundek aurkeztu dituzte hautagaitzak: Amma Argaray, Anfas, Nafarroako Fibromialgia Elkartea, Nafarroako Autismo Elkartea, Nafarroako Diabetes Elkartea, Aibarko Udala, Barañáingo Udala, Iruñeko Miserikordia Etxea, Aita Menni ospitale-zentroa, Atena fundazioa, Ilundáin-Haritz Berri fundazioa, Sakanako Mankomunitatea, Bortziriakeko SSBko Mankomunitatea etra San Manuel y San Severino egoitza.

Aurreko edizioetako sarituak

Aurreko edizioetan honako erakunde hauek saritu dira:

- 2015: "Pertsona erabiltzaileak" modalitatean, ex aqueo sari bat eman zitzaien Altsasu, Olazti eta Ziordiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari, ijito-etniako emakumeentzako programa batengatik, eta Kultur arteko Zerbitzu Sozioedukatiboaren elkarteari (SEI) nerabe immigranteentzat egindako jarduera batengatik. "Enpleguaren kalitatea eta kudeaketaren hobekuntza" modalitatean, Nuevo Futuro elkarteak jaso zuen saria zurrumurruak kudeatzeko proiektu batengatik.

-2014: Secretariado Gitano fundazioa, 33 ikaslek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzen laguntzeagatik; eta Atenea fundazioa, adimen-urritasuna duten pertsonak lan-munduan sartzeko emandako laguntzagatik.

- 2013: Anasaps, EISOC bere tresnagatik (esku hartze soziokomunitarioko zerbitzua); eta San Jeronimo egoitza (Lizarra), absentismoa murrizteko bere programagatik.

- 2012: Alloko zonaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, etxez etxeko arretaren jarraipenagatik; eta Pauma, bertako langileen artean kontziliazio-neurrien banakako kudeaketatik.

- 2011: San Jeronimo egoitza, euskailuak kentzeagatik; eta Nuevo Futuro elkarte nafarra, estresa ikuskatzeko bere espazioengatik.

- 2010: Ilundain Haritz Berri fundazioa, gazteentzako laneratze-programagatik; eta Nuevo Futuro elkarte nafarra, bertsko langileen lan-baldintzengatik.

- 2009: Elkarkide, gaixotasun mentala duten pertsonekin egindako esku hartzeagatik. Anfas-erako accesita.

- 2008: Tasubinsa, adimen-urritasuna duten Nafarroako biztanleei emandako arretagatik. Xilema elkarterako accesita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa