(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Copernicus satelitearen irudiek Nafarroari bertako baliabide hidrikoak, basokoak eta nekazaritzakoak kudeatzen lagunduko diote ostirala, 2016.eko urriak 21


Foru Gobernuak 2 milioi euroko aurrekontua duen mugaz gaindiko proiektu baten buru da, eta kopuru horretatik 1,2 milioi Europar Batasunak finantzatzen du


Transcripción textual del video

Nafarroa euskal bazkideak eta frantsesak dituen mugaz gaindiko proiektu baten buru da honako hauek hobeto kudeatzeko bideratutako zerbitzu berriak sortze aldera: baliabide hidrikoak, nekazaritza-laborantzak eta baso-masak, Copernicus programako (Lurra behatzeari buruzko programa) Europako sateliteek eskainitako Pirinioetako irudiak baliatuz.

Zerbitzu berritzaile hauei esker, adibidez, mendietako elur eta izotz eran gordetako ur-bolumena kalkulatu ahalko da; lurra ongarritzeko une egokienaren gaineko aholkularitza eskainiko dute; eta basoetan dagoen egur-bolumenari eta basoko biomasari buruzko kalkuluak emango ditu, bai eta izan daitezkeen izurriei buruzkoa ere.

Taldeko argazkia

Beaumont kontseilaria eta kontseilari frantsesak, proiektuan parte hartzen duten erakundeetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroa euskal bazkideak eta frantsesak dituen mugaz gaindiko proiektu baten buru da honako hauek hobeto kudeatzeko bideratutako zerbitzu berriak sortze aldera: baliabide hidrikoak, nekazaritza-laborantzak eta baso-masak, Copernicus programako (Lurra behatzeari buruzko programa) Europako sateliteek eskainitako Pirinioetako irudiak baliatuz.

Zerbitzu berritzaile hauei esker, adibidez, mendietako elur eta izotz eran gordetako ur-bolumena kalkulatu ahalko da; lurra ongarritzeko une egokienaren gaineko aholkularitza eskainiko dute; eta basoetan dagoen egur-bolumenari eta basoko biomasari buruzko kalkuluak emango ditu, bai eta izan daitezkeen izurriei buruzkoa ere.

PyrenEOS izeneko proiektua datozen hiru urteetan garatuko da eta 2,02 milioiko aurrekontua du; kopuru horretatik, 1,26 Europar Batasunak finantzatzen du Interreg-Poctefa programaren bidez, EGEF Funtsetatik hornitzen dena. Nafarroako Gobernuaz gain, honako hauek parte hartzen dute: Frantziako Pirinio Atlantikoek, Tracasa eta Intia enpresa publiko nafarrek, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Eusko Jaurlaritzaren Hazi fundazioak, Telespazio France eta Cerema ikerketa-zentro frantsesek, bai eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Orvalaiz kooperatibak ere, erakunde laguntzaile modura.


Argazki orokorra

Proiektuko bazkideen artean egindako lan-bilera. ( irudia handitu )

PyrenEOS honako hauek aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª Jose Beaumontek; Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko zuzendari nagusi Mikel Sagüesek; Pirinio Atlantikoetako departamentu frantseseko lehendakariorde eta Ekonomia eta Lurralde Garapeneko kontseilari Charles Pelanne-k; eta Pirinio Atlantikoetako Mugaz gaindiko Lankidetzako kontseilari Maider Arosteguy-k. Ekitaldian izan dira, halaber, Nafarroako Gobernuko Telekomunikazio Zerbitzuko ingeniari eta proiektuko buru Nacho Moreno, bai eta erakunde bazkide guztietako ordezkariak ere.

Zerbitzu berritzaileak

Copernicus Europako programako sateliteek bereizmen handiko irudiak doan eskaintzen dituzte, Lurraren ikusgai den espektroan nahiz infragorrietan, eta lauzpabost eguneko kadentziarekin eguneratzen dira; frekuentzia horri esker, nolabait esatearren, lurraldeko bitartekoen bilakaeraren pelikula bat, goitik begiratuta, eskura daiteke kosturik gabe.

PyrenEOS proiektuak irudi horiek baliatu nahi ditu eskaeraren araberako zerbitzuak sortzeko baliabide naturalen kudeaketa efizientera bideratuta. Horretarako, plataforma teknologiko bat garatu eta probatuko du nekazaritza, baso-kudeaketa edo baliabide hidrikoetarako pilotua den zerbitzu-sorta batekin.

Hala, lehenik eta behin, laborantzen jarraipen nahiz kudeaketan laguntza-zerbitzuak eskainiko dira, sateliteen irudiek informazio zabala emango baitute, esaterako: landareen garapena, hezetasuna edo lurraren nitrogeno-maila. Adibidez, partzela berean jakin ahalko zen zer gunek behar duen ongarria, eta datu horiek ongarri-emailearen GPSean sartuta, nitratoaren aprobetxamendu hobea erdietsiko zuten. Existitzen den egun nahiz biomasaren bolumenak ere kalkulatu ahalko ziren; izurriteengatik edo ingurumen-ezbeharrengatik basoko estalkian dauden akatsak hauteman, sute bat, esaterako; eta Nekazaritza Politika Komuneko adierazpenak egiaztatu.

Bigarrenik, baliabide hidrikoak kudeatzeari dagokionez, plataforma urtegietako ur-bolumenak kalkulatzen saiatuko da, bai eta mendietan elur nahiz izotz forman gordetakoa ere. Horrenbestez, uholdeak aurreikusteko eta haien alerten tresnak garatu ahalko ziren. Gainera, uholdeak izateko arrisku handiko guneetan atlas bat sortuko da meteorologia-baldintza ezberdinen arabera, eta ibilguetako aldaketak aintzat hartuz, adibidez, aurreko uholdeetako sedimentazioek sortutako aldaketak, hain zuzen, eta uhaldi baten garapena alda dezaketenak.

Zerbitzu horiek aipatutako satelite-irudien gordetako nahiz prozesatutako informaziotik hornituko dira. Lan horretarako, Nafarroako Gobernuko informatika-sareko Datuak Prozesatzeko bigarren Zentroko baliabideak erabiliko dira, gaur egun instalatzen ari direna. Bestalde, herritarrek informazio eskuratu ahalko dute SITNA plataformen bidez, Nafarroako Geoataria eta Idena bisorearen bidez.

2,02 milioiko aurrekontua

Aipatu den moduan, gaur goizean aurkeztutako PyrenEOS mugaz gaindiko proiektuak 2,02 milioi aurrekontua du datozen hiru urteetarako; haietatik 1,26 milioi bertan parte hartzen duten erakunde nafarrei dagokie.

Europar Batasunak kopuru guztiaren % 65 diruz lagunduko du Interreg-Poctefa programaren bidez, EGEF funtsekin finantzatzen dena.

Copernicus programarekin lortutako irudiak aprobetxatzen utziko duen plataforma teknologiko bat garatzea da helburua, zenbait zerbitzu pilotu garatuz, enpresetan eta ikerketa-zentroetan beste garapen berritzaile batzuk sustatzeko. Zerbitzu publikoetako plangintza eta jarduerako eskualde nahiz tokiko prozesuak babestu nahi dira ere, mugaz gaindiko aldaketa sozialak erraztearren.

Hasiera batean, PyrenEOSek izaera pilotuarekin bost zerbitzu bederatzi aplikazioekin testatuko ditu Nafarroan, Pirinio Atlantikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Nolanahi ere, gero Pirinioetako lurralde guztira zabaldu ahal izatea da asmoa, eta plataforma teknologikoari buruzko gehiago garatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa