(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuaren aurrekontua % 12,6 haziko da datorren urtean, 416,5 milioiraino astelehena, 2016.eko urriak 24


Laparra lehendakariordearen arabera, enplegu-plana, etxebizitza, adineko pertsonak, desgaitasuna, haurrentzako arreta eta bermatutako errenta izango dira lehentasunak


Transcripción textual del video

2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak % 12,6 milioiko hazkundea aurreikusten du, 416,5 milioiraino, Eskubide Sozialetako Departamenturako partidetan. Departamentu horren lehentasunak enplegu-plana, etxebizitza, adineko pertsonak, desgaitasuna, haurrentzako arreta eta bermatutako errenta izango dira, gaur goizean prentsaurrekoan Miguel Laparra lehendakariordeak adierazi duenez.

Eskubide Sozialetako lehendakariordea Departamentuko lau zuzendari nagusiekin agertu da, eta hark honako gai hauek azpimarratu ditu: etorkizuneko Nafarroako Enplegu Plana finantzatzeko enplegu-politika aktiboak % 14,43 igo izana; lege berria garatzeko etxebizitza-jardueretan aurten finkatutako aurrekontua % 21,7 handitu izana, alokairu soziala eta birgaitzea lehenetsiko dituena bereziki; eta bermatutako errenta berriari aurre egiteko partida % 54 handitu izana (2016ko finkatutako aurrekontuan baino % 9,5 gehiago).

Emakumeak lanean

Enplegu-plana Eskubide Sozialetako lehentasunetako bat da 2017rako.

2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak % 12,6 milioiko hazkundea aurreikusten du, 416,5 milioiraino, Eskubide Sozialetako Departamenturako partidetan. Departamentu horren lehentasunak enplegu-plana, etxebizitza, adineko pertsonak, desgaitasuna, haurrentzako arreta eta bermatutako errenta izango dira, gaur goizean prentsaurrekoan Miguel Laparra lehendakariordeak adierazi duenez.

Eskubide Sozialetako lehendakariordea Departamentuko lau zuzendari nagusiekin agertu da, eta hark honako gai hauek azpimarratu ditu: etorkizuneko Nafarroako Enplegu Plana finantzatzeko enplegu-politika aktiboak % 14,43 igo izana; lege berria garatzeko etxebizitza-jardueretan aurten finkatutako aurrekontua % 21,7 handitu izana, alokairu soziala eta birgaitzea lehenetsiko dituena bereziki; eta bermatutako errenta berriari aurre egiteko partida % 54 handitu izana (2016ko finkatutako aurrekontuan baino % 9,5 gehiago).

Gainera, Miguel Laparrak aipatu du Garapenerako Lankidetzarako partida % 11,6 handitu dela; haurren eta familiaren arreta-programetan % 9,21 hobetu dela; mendekotasun eta desgaitasunerako zenbatekoa % 4,83 handitu dela (7,15 milioiraino), eta kopuru horri esker, adinekoentzako 91 egoitza-plaza gehiago izango direla, eta 1,2 milioiko inbertsioak egin ahalko direla desgaitasun-zentroetan, beste alderdi batzuen artean.

Laparra lehendakariordeak baieztatu duenez, berak zuzentzen duen Departamentua "gehien hazten denetako bat da", termino absolutuetan nahiz erlatiboetan. Horrek erakusten du "Nafarroako Gobernuak herritarren eskubide sozialak bermatzeari lehentasuna ematen diola funtsezko alderdi batzuetan: enpleguko politika aktiboak, etxebizitza, desgaitasun eta mendekotasunari emandako arreta, haurrentzako eta familiarentzako babesa, eta pobreziaren nahiz gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko politikak".

2015arekin alderatuz, % 23,33 hazi da

2015arekin alderatuz, Eskubide Sozialetako Departamentuko baliabideen hazkundea % 23,33 izan da, eta hori honako hauetara bideratzen da, batez ere: enpleguaren politika aktiboetan herritarrentzako prestazioak nahiz zerbitzuak zabaltzea (prestakuntza eta kontratazioa), gizarteratzea, etxebizitza (alokairua eta birgaitzea) eta desgaitasunean, mendekotasunean eta haurtzaroan zentro eta zerbitzu gehiago izatea.

Laparra lehendakariordeak azpimarratu duenez, "ez da besterik gabe, aurrekontu-hazkunde bat, politika publikoen aldaketa eta eraldaketa bat bilatzen da baizik". Haien artean, Nafar Lansarearen kudeaketa-eredu berria aipatu du, mendekotasunerako zaintzaile profesionalak kontratatzeko egindako apustua, adingabeak egoitzan/familian hartzeko era berriak, ingurune zabalean baliabideak sustatzea, etxebizitzan lehentasunak aldatzea eta edukitzeko mota berriak, bermatutako errentaren sistema berria, kultur arteko bitartekotza-eredu berria eta errealitate soziala aztertzeko gaitasuna indartzea.

2017rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuari dagokionez, Miguel Laparrak adierazi du "eskubide sozialak indartzeaz gain, Osasunean eta Hezkuntzan izandako hazkundea aipatu behar dela, eta horrek benetako kohesio soziala hobetzea ekarriko duela". "Halaber, –jarraitu du lehendakariordeak– garapen ekonomiko eta toki-garapeneko arloan egindako ahaleginak, zerga-erreforma ematen ari den emaitzekin batera, hazkunde ekonomikoaren mailei eusteko funtsezkoak dira, epe ertainean ongizate sozialaren sistema guztia iraunkor bihurtuko dutenak".

Enplegu-politikak

Zehazki, Nafar Lansarea datorren urtean % 14,43 haziko da (53,2 milioi). 4 milioi euroko partida berri bat sartuko dela aipatu behar da bermatutako errenta-hartzaileak kontratatzeko.

Aurtengorako hasierako aurrekontuari dagokionez, nabarmendu behar dira: enpresek gazteak kontratatzeko laguntzak % 100 handitu direla; % 37,8 enpleguko eskola-tailerrak eta berariazko programak; % 33,3 gaitasunen egiaztapenak; % 32,1 toki-erakundeetako kontratazioetarako laguntzak; % 30,3 zentro propioetako prestakuntza; % 20,4 langabeen prestakuntza; eta % 17,3 gizarteratzeko zentroetarako partida. Bestalde, eragile sozialekin egindako hitzarmenak % 85,2 jaitsiko dira.

Mendekotasuna eta desgaitasuna

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarako jasotako aurrekontuari dagokionez, zerbitzu pertsonalen arretarako laguntzak handitu egin direla aipatu behar da (845.000 euro), mendeko pertsonak beraien etxeetan artatuko dituzten zaintzaile profesionalak kontratatzeko prestazio ekonomiko berri bat arautzeko asmoz. Gainera, bateragarriak egingo dira familia-inguruneko laguntza ekonomikoa eta mendekotasuna duten adingabeentzako arreta goiztiarreko zerbitzua.

Bestalde, adinekoentzako egoitzetako itunpeko plaza-kopurua igoko da (60), eta baita eguneko zentroetakoa ere (31). Jarduera horiek aurrekontua handitzea ekarriko dute (1,77 milioi).

Desgaitasun-zentroak kudeatzeko 2 milioi gehiago izango dira ere, hitzarmen kolektiboa betetzen dela ziurtatzeko eta Tuterako eguneko arreta-plazak areagotzeko.

Gaixotasun mentaleko zentroak kudeatzeko aurrekontua ere handitu egingo da (650.000 euro) tarteko baliabide berriak sortzeko (babespeko etxebizitzak), eta kontratu berrietan desgaitasun-sektoreko hitzarmen kolektiboa betetzen dela jasoko da.

Desgaitasun-arloko eremuko erakundeei emandako diru-laguntzetan 174.000 euro gehiago izango dira beste helburu batzuen artean autonomia, gizarteratzea, familientzako babesa sustatzen dituzten programak finantzatzeko. Gainera, 200.000 euro gehiago erabiliko dira okupazio-zentroen funtzionamendua sustatzeko; azken horiek desgaituen autonomia, prestakuntza eta laneratzea bultzatzen lan egiten dute.

Gainera, 1,2 milioi euro bideratuko dira inbertsioak egiteko, desgaitasunaren arloan baliabide berriak sortzeko direnak bereziki. Haietako bat adimen-urritasuneko pertsonentzako eguneko zentro berri bat izango da, San Joseko zentro zaharrean dagoena; hari esker, gaur egun Las Hayas eta Valle del Roncal desgaitasunari arreta integrala emateko zentroen eguneko arretako baliabideetara jotzen duten pertsonei arreta ematen zaie. Horrenbestez, egoitza-plazetarako espazioa liberatuko da, haien erabilera berreskuratu ahalko da, eta behar berriei erantzun ahalko zaie. Gainera, Valle del Roncal desgaitasunari arreta integrala emateko zentroko egokitzapen-obrekin jarraitu nahi da.

Familia eta adingabeak

2017an, 400.000 euroko inbertsioarekin, lizitaziora aterako dira, lehiaketa publikoan: oinarrizko egoitza-harrerako 64 plaza (dagoeneko badaude), egoitza-harrera espezializatuan 5 plaza gehiago eta adingabeen bizitza autonomorako prestakuntzako hamar plaza.

Gainera, 200.000 euro bideratuko dira behar edo egoera berezian dauden adingabeen familia-harrera ahalbidetzeko programa pilotu baterako, harrera-familiaren aldetik arreta espezializatua eskatzen duena. Gainera, egokitasunaren balorazio-programa berri bat abian jarriko da ere harrera eta adopzioko familientzat (modalitate guztietan). 45.000 euroko inbertsioa ekarriko du.

Bestalde, 460.431 euro inbertituko dira Iruñerriko, Ipar-ekialdeko zonaldeko eta Ipar-mendebaldeko zonaldeko Haur eta Nerabeei Arreta emateko Ekipo berriak sortzeko. Gainera, 621.000 euroraino handituko da, % 50, Estellerriko eta Tuterako ekipoak kudeatzeko inbertsioa.

Etxebizitzari lotutako politikak

Datorren urtean, Eskubide Sozialetako Departamentuak alokairu sozialerako 234 babestutako etxebizitza publiko eraikitzea sustatuko da, haietatik 48 gazteentzat, eta beste 48 babespeko apartamentuetarako. Gainera, sustatzaile pribatuek beste 50 etxebizitza alokairu sozialerako eraiki ditzan nahi da. Alor horretan, Nafarroako Gobernuak babestutako 4.000 etxebizitzaren errentamendua 12,7 milioirekin diruz laguntzea aurreikusten da, bai eta 200 higiezin gehiago sartzea ere Nasuvinsak kudeatzen duen alokairuko poltsan.

400 babes ofizialeko etxebizitza eraikitzea ere sustatu nahi da, haietatik 300 diru-sarrera txikiko familientzat izango dira, eta tasatutako prezioa duten 250 etxebizitzatatik, erdia baliabide gutxieneko pertsonentzat.

Datorren urterako beste helburuetako bat 6.500 bat etxebizitzaren birgaitzea sustatzea da. Izan ere, era honetako jardueretarako diru-laguntza eta subsidioetarako zenbatekoa 25,76 miloiraino handituko da, 2016ko aurrekontuko hasierako kreditu baino % 0,82 gehiago, eta gaurko finkatutako gastua baino % 21,7 gehiago.

Azkenik, 200 espediente kudeatuko direla kalkulatzen da higiezinen bitartekotzan, honako xede honekin: etxegabetzeak saihestea, 2.000 higiezinen bizigarritasun-baldintzak kontrolatzea eta etxebizitza-arloko informazio-sistemak modernizatzea.,

Gizarteratzea eta babes soziala

Bermatutako errentaren partida (orain arte gizarteratzeko errenta izenekoa) 87,9euroraino handituko da, hau da, aurtengorako aurreikusitako hasierako kreditua baino % 54,3 gehiago, eta gaur egun finkatutako aurrekontua baino % 9,5 gehiago.

Gainera, Nafarroako Gobernuak kolektibo ahulenen laneratzea errazteko egindako apustuari eusten zaio; hala, Babestutako Enplegu Sozialari 6 milioiko partida emango zaio.

Toki-erakundeen bidez kudeatutako gizarte-larrialdietako laguntza-partida ere finkatzen da, ahulenak eta pobrezia-arriskuan dauden diren pertsonek beraien egoera hobetu dezaten, hori erraztea. Aurtengo moduan, 2 milioi euro bideratuko dira.

Hizkuntz bitartekotzaren eta kultur artekotasunaren kontratua berrikusi eta ebaluatu ondoren, berriz definituko da eta kultur arteko nahiz komunitateko esku hartzeko bitartekotza-zerbitzu bihurtuko da gatazkak prebenitzeko eta ebazteko; haren aurrekontua handitu egingo da 328.077 euroraino.

Garapenerako lankidetzarako partida ere handitu egin da: kasu honetan, milioi erdi euro, iaz baino % 11,6 gehiago.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia

Azkenik, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusirako aurrekontuari dagokionez, baliabideak areagotuko dira datorren urtean etxebizitza, desgaitasun, haurtzaro, nerabezaro, familia eta kalitateko planak jorratzeko.

Halaber, ERSISI berrikuntza sozialeko proiektu berria abian jarriko da, eta hurrengo 3 urteetan 1,9 milioiko inbertsioa egingo da Europar Batasunak finantzatuta bereziki; haren helburua Tuterako eta Altsasu inguruko 500 pertsona datozen hiru urteotan laneratzea eta gizarteratzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa